2019(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

Emakunde Saria


Concepción María Carranza hezitzaile feminista berdintasunaren aldeko Emakunde Saria 2019, emakume migratuekin egindako lanagatik.

Epaimahaiak azpimarratu du 20 urte baino gehiago eman dituela ahultasun handiko egoeretan dauden emakumeen ahalduntze feministan.

Sari honekin hainbat diskriminazio-faktorek eragindako emakumeen ahalduntze-prozesuetan lanean ari diren beste emakume askori ere egiten die aitorpena

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria Concepcion María Carranza herri hezitzaile feministari eman zaio azken edizioan. Metodologia emantzipatzaileetan eta ekonomia feministan aditua, las askoko esperientzia du lanean El Salvadorren eta Euskal Herrian ere. 

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Sexu-esplotazioa


2020rako lan plangintza adostu du gaur sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta nesken salerosketaren kontrako mahaiak.

Emakundek koordinatzen duen mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak: Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Foru aldundiek, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Fiskaliak parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem.

Emakunde aldizkarian

2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Emakumea eta enplegua


Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek, Lan eta Justizia Sailak eta Emakundek antolatutako “Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala” jardunaldia egin da, Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan. 

Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkuek, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak inauguratu duten jardunaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola  lanpostuen balorazioa genero ikuspegiarekin, enpresetako sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloak, eta 2019an genero-ikuspegia duten Lan Ikuskaritzako Jarduerak eta arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak ezartzeko proiektu pilotuaren emaitzak.

2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Puntu lila


Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko). 

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.


2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Autodefentsa feminista


Sex Symbols




Sexu inguruko gaiak modu didaktikoan jorratzen dituen adin txikikoendako animazio telesaila.

Telesailak humorez eta modu naturalean kontatzen ditu istorioak. Sexu-organoez gaindi, “Sex Symbols” telesailak, lau protagonista finko ditu eta beraien bizipenen bitartez gai ezberdinak aztertzen ditu. Protagonista guztiek duten izaera eta itxura ezberdinari ezker, haur bakoitzak bere burua islatua aurkitu dezake. Telesailak zazpi minutu baino gutxiagoko 26 pasarte izango ditu.



2019(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

Bazter Fest


Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak, emakumeen Hip Hop-ari buruzko Bazter Fest programaren bosgarren edizioa antolatu dute larunbat honetarako, azaroaren 2rako. Bilborockeko ohiko agertokia berreskuratuko du, eta arratsaldeko 18:30etik aurrera lau kontzertu egingo dira bertan. Kontzertu horietan euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, valentzieraz eta arabieraz rapeatuko da, Ziztada bilbotarrarekin, Eskarniarekin (Malaga), JazzWomanekin (Valentzia) eta familia palestinarra duen eta “Hip Hop arabiarraren Lehenengo Dama” izenez ezagutzen den Shadia Mansour Londreseko artistarekin. 

Jarduerak sarrera librea izango du, leku guztiak bete arte.

Egitaraua

2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Creatable World


Mattel enpresa estatubatuarrak aurkezten duen “Creatable World” panpin-jolas berriak, haurra askatasunez adieraztea du helburu.

Creatable World.ek, haurrari ehun zuri bat eskaintzen dio bere pertsonaia propioak sortu ahal izateko. Ile luzea laburragatik aldatu, gona, frakak, edo biak jantziz… jolasa sortzaileagoa, inklusiboagoa eta askeagoa bihurtzen da.

Jolasaren bitartez, belaunaldi berriak hezteko urrats handia.

https://www.mattel.com/es-lam/creatable-world

2019(e)ko urriaren 8(a), asteartea

Hezkidetza


Marian Moreno irakaslea, filologia hispanikoan lizentziaduna, idazlea eta hezkidetzan eta genero indarkerian aditua da.

Bere webgunean hezkidetzaren inguruko artikuluak, material didaktikoak eta argitalpenak aurki ditzakegu. Hezkuntzaren bidez berdintasuna lortzeko egindako lanaren bilduma interesgarria.

https://www.marianmoreno.com/

Erabakitzen dudana izango naiz



Urriaren 8tik eta abenduaren 13a bitartean ospatuko den 2019ko Berdintasunerako Guneak berdintasunaren inguruan ekintzak antolatuko dituzten  ehun entitateren indarrak batzea lortu du  “Erabakitzen dudana izango naiz”  lelopean. 

140 jarduera daude iragarrita, Emakunderen koordinaziopean, eta azkeneko urteetan bezala, gune ibiltari bat erabiliko da hainbat ekintzen egoitza moduan.  Gunearen helburua hainbat erakunde eta elkartek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde egiten duten lana indartu, ikustarazi eta sendotzea da.

2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena

Zientzia eta emakumea


Erreparatu al diezue inoiz zuen inguruan dauden objektuei eta makinei? Horiek denak norbaitek asmatu zituen. Bai, horietariko asko mundua hobetu nahi zuten emakumeek asmatu zituzten. Liburu honetan asmatzaile horien aukeraketa eder eta dibertigarria duzue, asmakizun horien bidez historiaren norabidea aldatu duten emakumeen lana bildu nahi izan baita.

Balia ezazue liburu hau adin txikikoak emakume erreferenteak izateko beharraz kontzientziatzeko.

Izenburua: "Inventoras y sus inventos"

Egilea: Aitziber Lopez (ilustrazioak, Luciano Lozano)

Argitaletxea: Flamboyant

Liburuak gida didaktiko bat ere badu eta lotura honetan duzue:

https://www.editorialflamboyant.com/wp-content/uploads/2018/05/guia_didactica_inventores_ES.pdf



2019(e)ko irailaren 24(a), asteartea

Ahige


Genero berdintasunaren aldeko gizonen elkartea, gizon izateko beste modu bat bilatzeko, maskulinotasun eredu positiboen bitartez, errespetuz, berdintasunez eta askatasun handiagoz jokatzeko. Sexuan oinarritutako diskriminazio ororen aurka borrokatzen da, bereziki emakumeek sufritzen dituzten diskriminazioen aurka.

Elkartearen xedeak hauek dira:

Gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna sustatzea, alderdi eta esparru guztietan: legea, gizartea, lana, familia, hezkuntza…

Gizonengan aldaketa sustatzea, berdintasuna gehiago bultzatu eta eredu tradizional maskulinoa hautsiko duten jarreretarantz, prozesu horietan gizonei lagunduz, hori guztia denontzako onuragarria izango dela ulertaraziz.

https://ahige.org/

https://www.facebook.com/ahige.euskadi/

2019(e)ko irailaren 23(a), astelehena

Edukalboan

Osasun Mentala, adikzioak eta generoa


Jardunaldia: 2019ko irailaren 26ko
Ordutegia: De 18:00 a 20:30
Lekua: Basurtu-Zorrotzako Barrutiko Udaltegia (Zankoeta kalea, 1)

Norentzat:
  • Autolaguntzako taldeetan adikzioetatik errehabilitatzen ari diren pertsonentzat eta haien etxekoentzat.
  • Bilboko baliabideetan adikzioetatik askatuta gizarteratzeko pro-zesuetan dauden pertsonentzat.
  • Pertsonak  adikzioetatik  askatu  eta  gizarteratzeko  prozesuetan esku hartzen duten Bilboko gizarte-baliabide edo entitateetako profesionalentzat eta boluntarioentzat.
  • Adikzioak dituztenekin sentsibilizatuta dauden pertsonak.
Antolatzailea: Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Drogamenpeta-sunen Negoziatua.

Sarrera: Doan eta plaza guztiak bete arte

2019(e)ko irailaren 16(a), astelehena

Sexu Esplotazioa



Mikromatxismoa


Reina Sofía CEIPeko PTVALeko ikasleek irabazi dute “Reiníciate” laburmetraien lehen lehiaketa. Mikromatxismoen gaia aukeratu zuten, izan ere, mikromatxismoak eguneroko giza harremanetan barneratuta ditugu, egunerokoak ditugu. Hain daude normalizatuak non ez garen jabetzen zer nolako kaltea sortzen duten.

Ikastetxe horretako ikasleek eskola eremuan gertatzen diren egoerak adibidetzat hartu eta argitara eman nahi izan dituzte. Aldi berean, hausnartu dute gai honen inguruan: berdintasuna lortzeko zer nolako aldaketak gertatu behar diren.

Ondorengo loturan egindako lanera jo dezakezue:

https://www.educacionenmalaga.es/2019/05/22/alumnado-de-ptval-del-ceip-reina-sofia-gana-el-primer-concurso-de-cortos-reiniciate/

2019(e)ko irailaren 9(a), astelehena

Beldur Barik


Gaur ireki da gazteen artean indarkeria sexista prebenitzen hamar urte bete dituen Beldur Barik lehiaketa.

Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziroako jarrerak sustatu nahi dituen Beldur Barik  programaren barruan kokatzen da

Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta nesken ahalduntzea eta mutilen konpromisoa erakusten dituzten lanak sarituko ditu

Irailaren 9an ireki da lanak aurkezteko epea, eta datorren azaroaren 5era arte egongo da zabalik.

https://www.beldurbarik.eus/eu/

Zer egin emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean?



Eusko Jaurlaritzak baliabideen eta zerbitzuen gida argitaratu du indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzat. Gidak herritar guztientzako ulergarria den hizkera du. Argitalpena 6 hizkuntzetan dago: euskara, gaztelania, frantsesa, arabiera, portugalera eta baita braille sistema ere.

Baliabideen eta zerbitzuen gidaliburua