2022(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Agrestop


Eraso bat jasaten ari naiz. Larrialdietako botoia da. Botoi hori sakatzen duenak berehalako seinale bat bidaliko dio Udaltzaingoari bere geolokalizazioarekin. Horri esker, agenteak laguntza ematera joan ahal izango dira azkar batean.

Salatu eraso bat. Edozein indarkeria-ekintza ikusten duenak salatu egin dezake. Aukera horrekin, alerta bat bidaliko zaio poliziari hark esku har dezan. Alerta horretan erasoaren kokapena geolokalizatzen da.

Etorri nirekin. Aldez aurretik, norbere kontaktuetan adierazi behar da nor izango den laguntzailea. Erabiltzailea etxera doan bitartean, laguntzaileak mapa birtual batean ikusiko ditu haren urratsak. Uneren batean erabiltzailea bidetik aldendu edo ez duela aurrera egiten ikusten badu, laguntzaileak Udaltzaingoari dei diezaioke.

Eskuragarri dago jada App Store-n eta Play Store-n eta doan jaitsi ahal izango da, Androiden eta iOSen, “AgreStop/EraStop” izenarekin.

https://agrestop.mrsystem.es/ 

2022(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

Jardunaldia: Gorputzak eta disidentziak ziberindarkerien aurka

 


Konkistatu beharreko espazio gisa aurkezten dira sare sozialak, non muga fisikoak gainditzen dituen informazioa trukatzen baita. Baina, aldi berean, indarkeriak agertzen diren espazioak dira, eta indarkeria horiek identifikatu egin behar dira, eskatzen duten lanketari ekiteko. Jardunaldi hau planteatzen da gure gorputzen bidez hausnartzeko eta hainbat estrategia kolektibo esperimentatzeko gune gisa, horrela, estrategia horien bidez, gure egunerokoan eragiten diguten ziberindarkeriei aurre egiteko gaitasuna izan dezagun.

2022/11/19
9.30 - 14.30
HIKA ATENEOA: Ibeni kaia, 1. 48006 Bilbao


2022(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

2022(e)ko azaroaren 7(a), astelehena

Sexu-indarkeria

 


Noiz :  Azaroa - 22 

Ordutegia : 16:00 - 20:00 

Non : Bizkaia Aretoa, ARRIAGA Aretoa

Aurrez aurre edo on-line parte hartzeko, esteka honetako inprimakia bete behar duzue:  

Izen-emate

2022(e)ko azaroaren 2(a), asteazkena

"Las Poderosas Teatro"


"Las Poderosas Teatro" bizirik dirauten Guatemalako emakumeen kolektibo bat da. Antzerkiaren bidez, indarkeria matxistei aurre egin eta prebenitzen dute. Gonbidatzen zaituztegu egun hauetan Euskal Herrian zehar doan ezagutzea.

+Info: masmujeres.sarea@gmail.com

"Las Poderosas Teatro"