Gaur ireki da gazteen artean indarkeria sexista prebenitzen hamar urte bete dituen Beldur Barik lehiaketa.
Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziroako jarrerak sustatu nahi dituen Beldur Barik programaren barruan kokatzen da
Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta nesken ahalduntzea eta mutilen konpromisoa erakusten dituzten lanak sarituko ditu
Irailaren 9an ireki da lanak aurkezteko epea, eta datorren azaroaren 5era arte egongo da zabalik.
https://www.beldurbarik.eus/eu/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina