2026(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Ez baduzu ezer esaten, ez duzu ezer aldatzen

"Unstereotype Alliance" (Estereotiporik gabeko aliantza) ekimen globala da, enpresek zuzendua eta NBE Emakumeak erakundeak deitua. Publizitatean dauden estereotipo kaltegarriak desagerraraztea du helburu. 2023an, lehen sentsibilizazio-kanpaina publikoa egin zuen, gizartean estereotipo kaltegarriek duten eragin orokortuaz kontzientziatzeko. 

+Info

2026(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Soldata-Arrakalari buruzko Nazioarteko V. Kongresua


Kongresuaren bosgarren edizio honetan, soldata-arrakalaren egiturazko arrazoiak, lortutako aurrerapenak eta enpleguan benetako berdintasuna bermatzeko oraindik dauden erronkak jorratuko dira. Era berean, esperientzien eta jardunbide egokien trukea sustatuko da, sentsibilizatzen, ezagutza sortzen eta jarduteko neurri berriak bideratzen laguntzeko.

Dagoeneko webgunea bisita dezakezu eta Soldata Arrakalari buruzko Nazioarteko V. Kongresuan izena eman, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak antolatuta eta Emakunderen lankidetzarekin. 

📅 2026/09/23

📍 BEC (Barakaldo)

Bisitatu webgunea eta eman izena!

+Info

2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna

Maskulinitateak. Gizonak eta berdintasuna: erronkak eta erresistentziak



Ikastaro honetan, gure gizarteetan dauden maskulinitate adierazpenak eta adierazpen horiek emakumeengan eta gizonengan beraiengan dituzten ondorioak aztertuko ditugu. Aldi berean, emakumeen eta gizonen berdintasunerantz egin diren aurrerapenak, agertu diren erresistentzia nagusiak eta diskurtso sexista berriak aztertuko ditugu. Indarkeria matxistaren eta horren kausa eta adierazpen ohikoenen azterketan sakonduko dugu.

Irakasleak: Sergio Fuente, Karlos García.

Matrikulazioa: uztailaren 1etik irailaren 11ra.

Ikastaroaren datak: irailaren 14tik urriaren 18ra.

Iraupena: 5 aste.

Prestakuntzako 25 ordu egiaztatzea.

+Info