2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Vostok 6



¿Inoiz galdetu ahal diozu zeure buruari emakume arrakastatsuek ze traba gainditu izan behar zituzten berain lorpenak jasotzeko? ¿Oraindik ere gazteentzako emakumezkoak diren erreferenteak  falta direla sumatzen ahal duzu? 

Vostok 6, emakumezko erreferenteen podcast bat da. Marta Coralen elkarrizketa entzutera gonbidatzen zaituztegu. Emakume honek Espainiako Kung-fu 6 txapelketa irabazi ditu eta 2014. urtean, Europako txapelduna izan zen. Espainiako Kuoshu elkarteak  Espainiako kirolaririk honena izendatu zuten 2013 eta 2014 urteetan. Marta Coralek bere bizitza pribatua besteak defendatzen jarduten du. Barne ministerioko bizkartzain modura lan eginez. Gerriko beltzez, genero rolak apurtu eta Espainiako Arte Martzialaren historian bere tokia lortu du.   

https://www.podiumpodcast.com/vostok-6/temporada-2/

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

"Gizonak eta zaintza"



Hitzaldi birtualak: "Gizonak eta zaintza"

Data: 2020ko apirilaren 29a.

Ordua: 18:30.

Aurkezlea: Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria.

Hizlariak: Leire Gartzia eta Edu Portilla.

Moderatzailea: Ander Bergara.

Informazio gehiago: https://bit.ly/2S6Bz5R

Koronabirus garaian, zaintza +. Egin dezagun dagokiguna.

2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Indarkeria eta Covid_19


Emakundek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalentzat duen Jabetuz izeneko prestakuntza-programan txertatu du COVID-19aren pandemiak eragindako egoera.  Hain zuzen ere, aste honetan ekin zaio on line prestakuntza-programaren ikastaro aurreratuari. 

Hainbat modulu ditu, eta modulu horietan, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren seme-alaben inguruko araudia aztertzen da, giza eskubideen, haurren eta generoaren ikuspegi hirukoitzetik; edo desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeria, emakume horien errealitatera eta beharretara modu espezifikoagoan hurbiltzeko.

+Info

2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

Berdintasun Agenteak



Zabalik dago Euskal Herriko Unibertsitateko "Emakume eta Gizonen Berdintasunaren gaineko Masterra: Berdintasun Agenteak" masterrerako aurrematrikula egiteko epea, maiatzaren 29an amaituko da. 2020-2021 ikasturtean egin nahi baduzu, hemen duzu informazio gehiago eta izena emateko esteka:

2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Berdintasunerako ipuinak


Osasun krisi honetan, irakasleak egoera berri honetara egokitu behar izan dira. Hala ere,  badaude  sarean eta sareturik lan egiten duten hainbat profesional eta oso material interesgarriak elkarbanatzeen dituzte.  

Klaustro birtualeko Hezkidetzarako Kidea den Gloria Osuna Velascok, ipuin sorta bat bildu eta baliabide zoragarri bat sortu du egun hauetarako.  

Berdintasun ipuin bat hileko egun bakoitzerako PDFa, eta izenburuan klikatuz ipuinaren bideoa ikusi daiteke. 

Cuentos en igualdad

2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

Zientifikoak


Zientziadun emakume garrantzitsuen lanak ikustarazteko asmoz, Casiok, Hezkuntza zentroetara zuzenduriko lehiaketa antolatu du urtero bezala. Parte hartzeko, posterrak deskargatu eta argazki original bat ateratzea besterik ez da eskatzen.  

Argazki onenak, zientziadun emakume garrantzitsuen irudiak dituzten 30 Casio ClassWiz  kalkulagailu sorta bat irabaziko du.  

Ikasle eta irakasleok etxean zaudeten egunotan ere, emakume hauek ardatz, hainbat jarduera bururatuko zaizkizuela uste dugu! 

Lehiaketa

Baliabide didaktikoak