Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek, Lan eta Justizia Sailak eta Emakundek antolatutako “Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala” jardunaldia egin da, Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan.
Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkuek, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak inauguratu duten jardunaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola lanpostuen balorazioa genero ikuspegiarekin, enpresetako sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloak, eta 2019an genero-ikuspegia duten Lan Ikuskaritzako Jarduerak eta arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak ezartzeko proiektu pilotuaren emaitzak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina