Liburu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Liburu etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko uztailaren 1(a), astelehena

Dokumentazio Zentroa

 


Emakunderen Dokumentazio Zentroa 1989an sortu zen, Erakundea sortu eta urtebete geroago, hain zuzen. Orduz geroztik, Erakundearen beraren, euskal erakundeen eta herritarren guztien informazio- eta dokumentazio-beharrak asetzeko dihardu lanean: Euskal AEtik datozen eskariei ez ezik beste autonomia-erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik datozenei ere erantzuten die.

Emakunderen Dokumentazio Zentroa Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sareko partaide da. Sarea 1994. urtean eratu zen, Espainiar Estatuan dauden zentroen lana sustatzeko eta hedatzeko.

+Info

2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena

"Las poderosas"

 


“PODEROSAS” Guatemalako Teatro emakume talde bat da, eta, antzerkiaren bidez, indarkeria matxistaren biktima izatetik bizirik irtetzera pasatu ziren. 2008an antzerki-lan bat sortzeko prozesuari ekin zioten, indarkeria sendatzeko modu gisa izandako esperientzietan oinarrituta. 

Lehen lana, ‘Las Poderosas’, 2010ean estreinatua, sentsibilizazio sozialeko tresna ahaltsua da, emakumeek aurre egin behar dioten indarkeriaren arazo larriari buruzkoa. Emakume horietako asko feminizidioen biktimak ere badira. 

Más Mujeres izeneko euskal elkarteak dohaintzak eskatu ditu horiei buruzko liburu bat argitaratzeko. 

+Info

2022(e)ko urtarrilaren 18(a), asteartea

Dunia Wasserstrom

 


Dunia Wasserstrom Zhitomir-en (Ukraina) jaio zen lehen Mundu Gerra baino lehen, eta Parisen (Frantzia) hazi zen. 

1942ko udan, Ariel Ourisson lehen senarrarekin Auschwitzera erbesteratu zuten, eta haren familia Exterminioko beste eremu batzuetara (denak hil ziren, bera izan ezik). Haren tatuaje-zenbakia 10.308 zen. Poliglota izanik, nazien idazkari izatera behartu zuten. 1943tik 1945ean askatu zen arte aritu zen interprete-lanetan.  SS-k egiten zituzten galdeketetan torturatutako presoek esaten zutena ez zien itzultzen. Erresistentziaren parte izan zen. 

Dunia lekuko garrantzitsua izan zen Auschwitzeko Epaiketetan. 

"Nunca jamás" izeneko liburua idatzi zuen. Bertan, konzentrazio-eremuetan izandako bizipenak kontatzen ditu. 

Mexikon bizi izan zen eta bertan hil zen 1991ko urriaren 1ean. 

+Info

2021(e)ko abuztuaren 4(a), asteazkena

Ipuinak eta sexu-hezkuntza


Familiok jaiotzen garenetik laguntzen diegu seme-alabei garapenean zehar, eta haurtzarotik kontzienteki egin dezakegu sexu-heziketa. Ipuinek irudimenaren eta adimen emozionalaren garapena sustatzen dute, eta balioen eta ezagutzen transmisore indartsuak dira. Tresna zoragarria dira, berezko jakin-mina hartzeko aukera ematen diguna, elkarrekin irakurtzeak istorio bakoitzetik sortzen diren hariei tiraka hitz egiteko aukera ematen digu.

Hurrengo materiala haurrentzako 63 ipuinen eta familian erabiltzeko 12 dibulgazio-gidaren bilduma da, eta oso baliagarria izan dakizuke.

Egilea: Soto Guerra, Angela Kethor (2020). "75 libro para hacer educación sexual con Peques desde la familia". Oviedo. Espainiako Gurutze Gorria. CREren tokiko batzarra Oviedon.

2021(e)ko ekainaren 15(a), asteartea

Ikusezinak

 


 
Miriam Varela Arte historialariak eta Maria De Toro Batxilergoko Filosofia irakasleak 170.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte ostiral honetan Hezkuntza Ministerioan, hezkuntza curriculumean emakumezko figurak sar daitezen eskatzeko. Hainbat herri-plataformaren bidez, hainbat irakaslek milaka sinadura bildu dituzte hezkuntza-liburuetan arlo horretan aitzindari izan ziren emakumeen izenak sartzeko. 

Simone de Beauvoir, Judith Butler, Maria Zambrano, Hannah Arendt, Vandhana Shiva filosofoek eta Luisa Roldan, Rosa Bonheur, Frida Kahlo eta Camille Claudel artistek, besteak beste, gure hezkuntzan ikusezinak izateari utzi behar diote. 

+Info

2021(e)ko maiatzaren 4(a), asteartea

"Ellas lo pensaron antes"

 


" Ellas lo pensaron antesFilósofas excluidas de la memoria"Antzinarotik gaur egunera arte pentsamenduaren eraikuntzan eta gizartearen garapenerako ekarpenak egin dituzten emakume filosofoen hautaketa bat biltzen du. Liburuak gai honen inguruko errepaso bat egin eta baztertuak, jazarriak eta erailak izan ziren hogeita bi emakume ikusarazten ditu. 


Egilea: María Luisa Femenías 


Argitaletxea: Ediciones Lea 


2021(e)ko apirilaren 20(a), asteartea

Filosofo emakumezkoak

 


Non daude emakumeak historian? Ze leku dute haien  jakintzek eta lorpenek eskola-curriculumean? Ikerketen arabera, hezkuntza-etapetan aurrera egin hala, are eta nabariagoa da jakintza hauen hutsunea curriculumean. 

Lola Cabrera Trigo, Bigarren Hezkuntzako filosofiako irakasleak, eskuliburu bat egin du LOMCEk ikasgai honetarako proposatzen dituen hamahiru egileekin, eta gaur egungo emakumezko pentsalari batzuk gehitu dizkio zerrenda horri. 

Esteka honetan aurkituko dituzue artikulu osoa eta aipaturiko gida: 

2021(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

Tailerra: Munduko emakumeen literatura


Jarduera honetan munduko hainbat eskualdetako emakumeen literatura lanak euskaraz aztertuko dira. Genero desberdinek (kantak, autobiografiak, ipuinak, eleberriak, etabarrek) gai ugari lantzeko aukera emango dute: amatasunak, haurdunaldia, zapia, dotea edo migrazioak, besteak beste (beti ere, guztiak emakumeen ikuspegitik). 

 Informazio orokorra:

• Irakasle: Josune Muñoz

• Hizkuntza: Euskara.

• Datak: Martxoaren 2tik maiatzaren 18ra (asteartero).

• Tokia eta ordutegia: Foru Liburutegia (2. Solairua, Hitzaldi Aretoa). 17:30- 19:30.

• Izena emateko epea: otsailaren 16tik martxoaren 1ra. Webguneko formularioaren bitartez baino ez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu →Ikastaro eta tailerrak). Epea otsailaren 16an 08:30etan irekiko da.

• Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).

• Doako jarduera.

• Foru Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik.

• Foru Liburutegian sartzeko NANa, pasaportea ala Liburutegiko txartela erakutsi behar da.

• 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.

2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena

Berdintasunerako ipuinak


Osasun krisi honetan, irakasleak egoera berri honetara egokitu behar izan dira. Hala ere,  badaude  sarean eta sareturik lan egiten duten hainbat profesional eta oso material interesgarriak elkarbanatzeen dituzte.  

Klaustro birtualeko Hezkidetzarako Kidea den Gloria Osuna Velascok, ipuin sorta bat bildu eta baliabide zoragarri bat sortu du egun hauetarako.  

Berdintasun ipuin bat hileko egun bakoitzerako PDFa, eta izenburuan klikatuz ipuinaren bideoa ikusi daiteke. 

Cuentos en igualdad

2019(e)ko irailaren 30(a), astelehena

Zientzia eta emakumea


Erreparatu al diezue inoiz zuen inguruan dauden objektuei eta makinei? Horiek denak norbaitek asmatu zituen. Bai, horietariko asko mundua hobetu nahi zuten emakumeek asmatu zituzten. Liburu honetan asmatzaile horien aukeraketa eder eta dibertigarria duzue, asmakizun horien bidez historiaren norabidea aldatu duten emakumeen lana bildu nahi izan baita.

Balia ezazue liburu hau adin txikikoak emakume erreferenteak izateko beharraz kontzientziatzeko.

Izenburua: "Inventoras y sus inventos"

Egilea: Aitziber Lopez (ilustrazioak, Luciano Lozano)

Argitaletxea: Flamboyant

Liburuak gida didaktiko bat ere badu eta lotura honetan duzue:

https://www.editorialflamboyant.com/wp-content/uploads/2018/05/guia_didactica_inventores_ES.pdf