2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Emakumea eta enplegua


Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek, Lan eta Justizia Sailak eta Emakundek antolatutako “Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala” jardunaldia egin da, Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan. 

Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkuek, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak inauguratu duten jardunaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola  lanpostuen balorazioa genero ikuspegiarekin, enpresetako sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloak, eta 2019an genero-ikuspegia duten Lan Ikuskaritzako Jarduerak eta arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak ezartzeko proiektu pilotuaren emaitzak.

2019(e)ko azaroaren 18(a), astelehena

Puntu lila


Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna badatorrela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko). 

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.


2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Autodefentsa feminista


Sex Symbols




Sexu inguruko gaiak modu didaktikoan jorratzen dituen adin txikikoendako animazio telesaila.

Telesailak humorez eta modu naturalean kontatzen ditu istorioak. Sexu-organoez gaindi, “Sex Symbols” telesailak, lau protagonista finko ditu eta beraien bizipenen bitartez gai ezberdinak aztertzen ditu. Protagonista guztiek duten izaera eta itxura ezberdinari ezker, haur bakoitzak bere burua islatua aurkitu dezake. Telesailak zazpi minutu baino gutxiagoko 26 pasarte izango ditu.



2019(e)ko azaroaren 4(a), astelehena