2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

Guztion Artean Elkartasun



"Guztion artean elkartasun" sare antolatua da. Erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen, hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortua, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan artikulatuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean. 

Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222), eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz, osasun publikoko arduradunen eta Lehendakaritzaren ezinbesteko lidergotik. 

2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

#8m



Berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen aldeko belaunaldien arteko topagune izango da martxoaren 8ko kanpaina.

Emakundek aurten aurkeztu duen martxoaren 8ko kanpainak iraganean eskubideak lortzen eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen joan diren emakume guztiei egiten die omenaldia, eta belaunaldi berriei dei bat egiten die, kateari jarraipena emateko eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko. 

Kanpainak berdintasunarekin eta emakumeen eskubideekin lotutako  zenbait urteurren ekarri ditu gogora, hala nola, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 25. urteurrena edo Berdintasunerako Euskal Legea onartu zeneko 15. urteurrena. Urteurren horiek gogoratuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeen eskubideen aldeko lana atzetik datorren katea dela azpimarratu nahi du.

2020(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

"Emakumeak"


Datorren martxoaren 8an emakumeek gizartean aukera berdintasuna lortzeko egiten duten borroka aldarrikatuko da.

Emakumeek, gaur egun, bigarren maila batean baztertuta jarraitzen dute, eta euren ekarpenak ikusezinak dira gizartearentzat oro har. Ilunpetik ateratzeko modu bat da haien aurpegiak, historiak eta lorpenak ezagutzen joatea.

Egun hori aldarrikatzeko, karta joko bat prestatu dugu, etxean, eskolan edo antolatutako taldeetan jolastu ahal izateko, emakume horietako batzuk ezagutzen laguntzeko.

Gai izango zinateke hauek ezagutzeko eta zertan nabarmendu ziren jakiteko: Nadia Comaneçi,  Malala Yousafzai, Rosa Parks, Remedios Varo, Sor Juana Ines de la Cruz...?

Ekingo diozue erronkari?

Hurrengo esteketan deskargatu dezakezue materiala eta jokoaren arauak:

Emakumeak

Jokoaren arauak

Kromo albuma: Emakumeak