2026(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Emakunderen Berdintasun Eskolaren (EBE) hirugarren edizioa

 


Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Emakunderen Berdintasun Eskolaren (EBE) hirugarren edizioa jarri du abian, herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatu, prestatu eta trebatzeko online gunea. Edizio hau aurreko bi edizioetako esperientzia arrakastatsuaren ondoren jarriko da abian. 

Webgunearen bidez, hainbat gairi buruzko doako eta kalitatezko 33 ikastaroren eskaintza eskura daiteke. Ikastaroak urte osoan zehar egiten dira, doakoak dira eta Emakundek ikastaroetan parte hartu izana ziurtatuko du.

https://formakunde.eus/