2021(e)ko martxoaren 28(a), igandea

"El círculo"

 "El Círculo", Ivan Roiz eta Alvaro Priantek zuzendu, Nanouk Filmsek ekoitzi eta Movistar+ webgunean eskuragarri dago. Dokumental honek gizontasuna beste era batera adierazi nahi duten gizon askoren egoeran sakontzen du. 

Hori egiteko, Madrilgo eta Bartzelonako, “círculos” taldeekin jarri ziren harremanetan, gizonek berrikuspen pertsonalerako osatu dituzten jarduera-taldeekin alegia, maskulinotasun-patroi berriak eragin eta beharrezko dekonstrukzioa bideratzeko sortu diren espazioak hain zuzen. 

2021(e)ko martxoaren 22(a), astelehena

"Por el pan y las rosas"



"Por el pan y las rosas" webguneak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren alde lan egiteko material ugari eskaintzen digu. 

Bertan, dokumentalak, artikuluak, bideoak, elkarrizketak, hezkuntza-gidak eta liburuen erreseinak ikus ditzakezue. 

Bertatik nabigatzera gonbidatzen zaituztegu: 

http://porelpanylasrosas.weebly.com/

Matxismoa: hezkuntza-materiala

Mikromatxismoak


2021(e)ko martxoaren 11(a), osteguna

Nor da bera?

Martxoaren 8a dela eta, aurten emakuumeek kirolean duten ikusgarritasunaren inguruan hausnartu dugu. Horretarako, 12 euskal emakume ezagutu ditugu hainbat kirolekin lotuak: taekwondoa, tenisa, borroka librea, gimnasia erritmikoa, futbola, ultrafondoko txirrindularitza, esku pilota, harri-jasotzea, piraguismoa, erraketista, triatloia eta alpinismoa. 

Emakumeek kirolean duten rolaren eta komunikabideek ematen dieten ikusgarritasun eskasaren inguruan hausnartu dute taldeek. 

Parekidetasuna lortzeko heziketa. 

Honako esteka hauetan deskargatu dezakezue zuen jokoa eraikitzeko materiala:  

Kartak

Taularen irudiak