Formazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Formazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko uztailaren 27(a), astelehena

Uda ikastaroa

 


"Ecosistemas Locales: Cuidados, Inclusión y Bienestar Emocional"

Ikastaroak Gipuzkoan gizarte inklusioa, ongizatea eta zaintzetako tokiko ekosistemei buruzko ikuspegi kontzeptualak eta aplikatuak eskainiko ditu, marko teorikoak, ebidentzia enpirikoak eta ebaluazio ereduak barneratuz.

Metodologia presentziala, parte-hartzaile eta erreflexiboaren bitartez, ekosistemaren —politiken, eragileen, baliabideen eta gaitasunen sare artikulatu gisa— nozioaren inguruko ulermen, hausnarketa kritiko eta analisi metodologikorako gaitasunak indartzea bilatzen da, inklusio, ongizate eta zaintza eredu berrietan aurrera egiteko. Dena ebidentzia sortzeko eta erabakiak hartzeko kasu praktikoen eta ebaluazio ereduen aurkezpenean oinarrituta.

Noiz: Irailak 7 eta 8

Lekua: Miramar Jauregia Mirakontxa pasealekua 48. Donostia 

Prezioa: Doan

+Info

2026(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Emakunderen Berdintasun Eskolaren (EBE) hirugarren edizioa

 


Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Emakunderen Berdintasun Eskolaren (EBE) hirugarren edizioa jarri du abian, herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatu, prestatu eta trebatzeko online gunea. Edizio hau aurreko bi edizioetako esperientzia arrakastatsuaren ondoren jarriko da abian. 

Webgunearen bidez, hainbat gairi buruzko doako eta kalitatezko 33 ikastaroren eskaintza eskura daiteke. Ikastaroak urte osoan zehar egiten dira, doakoak dira eta Emakundek ikastaroetan parte hartu izana ziurtatuko du.

https://formakunde.eus/

2025(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Sindy Takanashi

 


"Emakumeak sareetan" hiru topaketa izango dituen zikloa da, sare sozialetan presentzia nabarmena duten aktibistekin burutuko dena. Sare sozial horietatik berdintasunaren eta feminismoaren aldeko kontakizuna garatzen dute.

Sindy Takanashi eduki-sortzailea, komunikatzailea eta ekoizlea da, gizarte-gaiak ikuspegi feministarekin, kritikoarekin eta kontzesiorik gabe jorratzeagatik ezaguna.  Sare sozialetan eduki feministako dibulgatzaile jarraituenetakoa da. Gainera, Agencia de Genyas ekimenaren ekoizle eta zuzendaria da. Bere ibilbidean zehar entretenimendua salaketarekin eta gogoetarekin konbinatzen dituzten ikus-entzunezko formatuak sortu ditu.

Eman izena #EMAKUMEAK: Sindy Takanashi. Crear, resistir, transformar: La producción audiovisual feminista como herramienta de cambio (Azaroaren 13an) topaketan parte hartzeko. Parte hartzea doakoa da eta plazak mugatuak dira. 

Bizkaia Aretoa – Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo
Azaroaren 13an, 18:00etan.


2025(e)ko irailaren 29(a), astelehena

Emakumeak sareetan

 


"Emakumeak sareetan" hiru topaketa izango dituen zikloa da, sare sozialetan presentzia nabarmena duten aktibistekin burutuko dena. Sare sozial horietatik berdintasunaren eta feminismoaren aldeko kontakizuna garatzen dute.

Hiru "influencer" dira, eta, euren testigantzekin, bat egiten dute emakumeen askatasunaren eta eskubideen aldeko borrokarekin. Hirurak iritzi-sortzaileak dira eta egiten duten lana funtsezkoa da, batez ere gazteenen artean eragina izateko duten gaitasunagatik.

Eman izena #EMAKUMEAK: Marina Marroquí. Era digital y violencia sexual: Cómo prevenir y acompañar en la infancia y la adolescencia (Urriaren 6an) topaketan parte hartzeko. Parte hartzea doakoa da eta plazak mugatuak dira. 

https://emakumeak-agenda.eus/eu/gertaerak/emakumeak-sareetan-marina-marroqui

2025(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Udako ikastaroa

 


Emakundek urtero antolatzen du Udako Ikastaroa Fundazioarekin batera ikastaro bat.

Aurten “Belaunaldi berrientzako Internet seguru eta feminista bat pentsatuz: orainaldiko jakintzak eta etorkizuneko erronkentzat” izenburupean gauzatuko da, ekainaren 17 eta 18an izango da, Miramar Jauregian.

+Info


2025(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala

Berdintasun Eskola 2025

 


Emakunderen Berdintasun Eskola online guneak genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez. Haren helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea.

Doakotasuna

https://formakunde.eus/eu/


2025(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

Ekonomia, enpresa eta genero IX jardunaldiak


«Ekonomia birpentsatzen: zaintzak ardatz»

Eguna: 2025ko martxoaren 17a

Ordua: 11:20

Lekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Areto Nagusia (Sarriko)

Online (saio irekia): Ekonomia, enpresa eta genero IX jardunaldiak

Azalpena:

Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki  ekonomiaren eta enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.

Aurtengo edizioak zaintzak izango ditu ardatz, hain zuzen ere sistema ekonomikoari eta enpresen antolakuntzari genero ikuspegitik eragiten dien gai nagusietako bat. Zaintzak, bizitza mantentzeko oinarria, ikusezin egon izan dira eta oraindik ere askotan badaude, eta, aldi berean, haien erantzukizuna nagusiki emakumeena izan da. Egoera horrek lotura zuzena du sexuaren araberako lan-banaketarekin eta produkzio-lanaren eta ugalketa-lanaren arteko bereizketarekin, azken honek balorazio eta aintzatespen txikiagoa duelarik. Jardunaldian, egoera horrek eragindako problematikan sakonduko da, batez ere egungo testuinguruan, eta eraldaketa sozial eta ekonomiko beharrezko baterako ardatzak planteatuko dira, bai ikuspegi sozio-ekonomikotik, bai ikuspegi juridikotik. Halaber, Maitelan zaintza kooperatibaren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Egitaraua:

• Jardunaldiaren aurkezpena eta inaugurazioa.

• Amaia Pérez de Orozco. Ekonomian doktorea. Colectiva XXK-ko kidea. Ekonomia feministan aditua.

• Samara de las Heras Aguilera. Zuzenbidean doktorea, Fem Ius-eko aholkulari juridikoa. Emakumeen eskubideen eta berdintasun politiken arloan aditua.

• Maitelan S.Koop.

• Eztabaida irekia.

Jardunaldia ikasleei, irakasleei, profesionalei eta, orokorrean, gaian interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

Harremanetarako:

Enpresaren Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila.

irati.basoredo@ehu.eus  /  itziar.villafanez@ehu.eus

2024(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

Berdintasunerako Eskola Birtuala


Berdintasun eskola birtuala (Escuela virtual de igualdad gaztelaniaz) genero berdintasuna sustatzera zuzendutako prestakuntza-espazio digitala da, arlo ezberdinetan doako prestakuntza-ekintzen bitartez. 

Berdintasunerako Eskola Birtualaren edozein dohako ikastarotan izena emateko beharrezkoa izango da: 

NAN edo AIZ indarrean izatea. 

Ezagutza informatikoak: Interneten nabigatzen jakitea, fitxategiak deskargatzen eta gordetzen jakitea, posta elektronikoa erabiltzen jakitea. 

PLAZA MUGATUAK 

+Info

2024(e)ko irailaren 17(a), asteartea

Emakunderen berdintasun eskola

Emakunderen Berdintasun Eskola online guneak genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez. Haren helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea.

https://formakunde.eus/eu/

2024(e)ko uztailaren 18(a), osteguna

Emakume eta gizonen arteko berdintasun tailerrak

 


Berdintasunerako tailerrak emakumeon prestakuntza, parte-hartze soziala eta jabekuntza bultzatzeko diseinatu dira, horrela, beste pauso bat emanez Bilboko emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortze bidean.

  1. Internet eta sare sozialak
  2. Informatika hastapena 
  3. Norberaren burua maitatzea eta zaintzea, tratu onaren bidez
  4. Sorkuntza idazketa
  5. Inprobisazioko eta gorputz-adierazpeneko tailerra
  6. Ikuspegi feministatik artista diren emakumeak
  7. Munduko emakume idazleak ikusmolde feministatik 
  8. Eztabaida eta argudiatze tailerra

2024(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

On line eskola


Emakundek online eskola bat jarri du abian, herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko eta prestatzeko.

Emakunderen Berdintasun Eskolak jasotzen duen prestakuntza-eskaintza 32 ikastarok osatzen dute, berdintasunari buruzko hainbat gairi buruzkoak. Gaien artean, berdintasunari buruzko oinarrizko ikastaro batez gain, honako gai hauei buruzko ikastaroak eskaintzen dira: ziberfeminismoa, ahalduntze feminista, genero-ikuspegia txertatzea, berdintasunean haztea, emakumeen aurkako indarkeria, berdintasunezko maskulinitateak, berdintasuna kirol-praktikan, berdintasuna osasunean, komunikazioan, ekonomia feminista, berdintasun-planak enpresetan... 

+Info

2024(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

Hitzaldi

 


Online hitzaldia familientzat eta hezitzaileentzat. Online sortzen diren genero eta sexu indarkeriak ezagutzea, prebenitzea eta horien aurrean nola jokatzea azaltzen du. 

Eguna: 2024ko otsailaren 27a. 

Ordutegia: 17:00etatik 18:30era. 

Formatua: Online. Zoom-en bidez (hitzaldiaren aurreko egunean jasoko duzu esteka). 

Prezioa: Doakoa.  

2024(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

Erantzunkidetasuna


GIZONEKIN ESKU HARTZEA ERANTZUNKIDETASUNA SUSTATZEKO 

10 orduko ikastaro presentziala, osasun, gizarte eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendua. 

DATA: Otsailak 15 eta 22 

TOKIA: "La Bolsa" eraikina, Pilota kalea, 10. Bilbo 

ORDUTEGIA: 9etatik 14etara 

PLAZA MUGATUAK 

Inskripzioa

+Info 

2023(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

2023(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

Kaleko jazarpena

Stand Up programak kaleko jazarpenaren arazoa agerian utzi eta, aldi berean, bai jazarpena jasaten duten pertsonei bai ikusten dutenei tresnak eskaintzen dizkie, lagundu eta esku hartu dezaten. 

Programa honen helburua  pertsonak eremu publikoetan egoera horien aurrean modu seguruan nola jokatu ahal duten prestatzea da, 5Dko metodologia erabiliz: arreta galaraztea, eskuordetzea, dokumentatzea, laguntza ematea eta jazarleari zuzentzea. 

Gehiago jakin nahi duzu? Esteka honetan duzu informazio guztia.