2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Genero indarkeria


Indarkeriaren biktima diren emakumeei prozesu judizialei buruzko informazio materialak landu dituzte Emakundek eta Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialak. 

Bi dokumentuak gaur bildu den Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialean egindako lanaren emaitza dira. Materialetako bat informazio-liburuxka bat da, genero-indarkeriaren biktimek prozesu penalean dituzten eskubide nagusiak jasotzen dituena, eta bestea genero-indarkeriaren biktimentzako prozesu penalari buruzko informazio-gida bat. 

Bi dokumentuen helburua da azaltzea, biktimek eskuragarri duten hizkera eta formatu grafikoan, zein diren prozesu judizialean dituzten eskubide nagusiak eta zein fasetan garatzen den prozedura epaitegi edo auzitegian. Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egin dira – Euskaraz eta gaztelaniaz –, eta maizen erabiltzen diren hizkuntza ez-ofizialetan – Arabieraz, frantsesez, ingelesez, italieraz eta errumanieraz –, bai eta irakurketa errazean ere adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako formatuetan.

Gida

Informazio-liburuxka

2020(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

DetectAmor

 


Aplikazio honek maitasunaren eta harremanen kontzeptuari buruz hausnartzen laguntzen du, hamar joko dibertigarriren bidez. 

Hortaz, DetectAmor baliabide ludikoa da neska-mutilek jolasteko, dibertitzeko, “bikote-harreman” eta “maitasuna” hitzaren inguruan dituzten ideak aztertu eta, aldi berean, matxismoaren eta genero-indarkeriaren inguruan dituzten jarrerak  hausnartuz. 

Edozein hezkuntza-eragilek, indarkeria matxistaren prebentzioaren gaia azaldu, informatu eta sakontzeko ere erabil dezake. 

http://www.juntadeandalucia.es/iamindex.php/areas-tematicas-coeducacion/app-detectamor

2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

20 gorputz, 20 artista



Bilboko Berreginen Museoa erakusketen denboraldia abiaraztera doa, “20 gorputz, 20 artista” erakutsiz.

Aldi baterako erakusketa berri honen diskurtsoa giza gorputzaz dugun pertzepzioan oinarritzen da 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 29ra izango da ikusgai.

Erakusketak komisario independentea du, Fidel Dรญez Mesa, Bizkaiko erakundeko teknikariekin lankidetzan.

Euskadin finkatutako 20 artista garaikideren lanak erabili ditu; gaurkotasun handiko artistak dira eta Grezia klasikoko perfekzio fisikoaren ideiarekin konparatiba bat egin nahi izan da.

Jardueren programa zabala ere antolatu da, bisita gidatuak eta hitzaldiak barne.

+Info

2020(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Bizirik nahi gara

 


Azaroak 25aren inguruan, “Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean”, Berdintasun Ministerioak dibulgazio  eta eztabaida mintegi ziklo bat antolatu du. 

Zikloak 2 mintzaldi eta 6 mintegi izango ditu on line, azaroaren 5etik abenduaren 17ra bitarte. Emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten hainbat alderdiri buruz eztabaidatzea proposatzen dute mintegiek, gai hauek jorratuz: feminizidioa, sexu-indarkeria, maskulinotasunak eta indarkeria matxista, intersekzionalitatea eta indarkeria matxistak; sexu-esplotazioa... 

+Info

2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Ikuspegi feminista duen ikerketa sexologikoan




๐Ÿ…œ๐Ÿ…ค๐Ÿ…๐Ÿ…“๐Ÿ…ค๐Ÿ…‘๐Ÿ…”๐Ÿ…ก๐Ÿ…ก๐Ÿ…˜๐Ÿ…๐Ÿ…š elkarteko Ahalduntze Sexualerako Nazioarteko Eskolak 18 eta 64 urte bitarteko emakumeei zuzendutako ๐—œ๐—ธ๐˜‚๐˜€๐—ฝ๐—ฒ๐—ด๐—ถ ๐—™๐—ฒ๐—บ๐—ถ๐—ป๐—ถ๐˜€๐˜๐—ฎ ๐—ฑ๐˜‚๐—ฒ๐—ป ๐—œ๐—ธ๐—ฒ๐—ฟ๐—ธ๐—ฒ๐˜๐—ฎ ๐—ฆ๐—ฒ๐˜…๐—ผ๐—น๐—ผ๐—ด๐—ถ๐—ธ๐—ผ๐—ฎ๐—ป parte hartzera gonbidatzen gaituzte. 

https://forms.gle/2KsRvbUUHdoLnaN46

Momentu hontan, ikerketa indartu nahiean gabiz eta horretarako Bizkaian bizi diren emakumeak behar ditugu. 

Zuen parte hartzea eta ikerketaren zabaltzea izugarri eskertzen dugu. 

Guztion artean ezagutza sor dezagun!


2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Berdintasunean heztea

 


Emakumeok gizartean dugun rola aldatu egin da, eta horrek, ezinbestean, maskulinotasunaren rola zalantzan jartzea eta eraldatzea ekarri du. Maskulinitate berri bat sortzeko unea iritsi da. 

Testuinguru honetan, familiaren ikuspegitik, "Aita berriak" inplikazio aktiboa du hazkuntzan, enpatia erakusten du, zaintza-lanetan parte hartzen du eta seme-alabak lehenesten ditu. Gizonak zaintzaile izatetik gizon arduratsu izatera pasatu dira. 

Gobernuz kanpoko AFAE Erakundeak berdintasunean hezteak eta hazteak adimen anitzak eta gure seme-alaben osasuna garatzeko dituen abantailak ezagutzera gonbidatzen gaitu. 

Eta horretarako ezer hoberik ez dago Ritxar Bacete aita – Horrek dakarren guztiarekin – eta genero eta maskulinitateetan espezialista handienetako baten gogoeta eta proposamenetatik abiatzea baino. 

Doako hitzaldi hau ostegunean izango da, azaroaren 26an, 19: 00etan, eta online eta zuzenean emango da lotura honetan aurkituko duzun estekaren bidez.

2020(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

A25-eko manifestua


Euskadiko Birgizarteratze Institututik (IRSE-EBI), gure inplikazioa erakutsi nahi dugu A25a ikusgarri egiteko, berriro ere, bizi garen sistema patriarkala salatzeko, eta gure konpromisoa adierazteko, mundu osoan emakumeek eta neskatilek sufritzen dugun genero indarkeria prebenitzeko eta ezabatzeko.

Erreibindikatzeko eta gogoratzeko data bat

Azaroaren 25ean 60 urte betetzen dira Mirabal ahizpak erail zituztenetik (Patria, Minerva eta Maria Teresa); Trujilloren diktaduraren aurka borrokatu ziren hiru aktibista ziren, Dominikar Errepublikan. Haien omenez, egun honetan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna gogoratzen da. Harrezkero, mugimendu feministek, gizarteak zein herritarrek konta ezin ahala ekintza erreibindikatibo eta sinboliko abiarazi dituzte, indarkeria matxista desagerrarazteko.

Manifestua osoa