Indarkeriaren biktima diren emakumeei prozesu judizialei buruzko informazio materialak landu dituzte Emakundek eta Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialak.
Bi dokumentuak gaur bildu den Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialean egindako lanaren emaitza dira. Materialetako bat informazio-liburuxka bat da, genero-indarkeriaren biktimek prozesu penalean dituzten eskubide nagusiak jasotzen dituena, eta bestea genero-indarkeriaren biktimentzako prozesu penalari buruzko informazio-gida bat.
Bi dokumentuen helburua da azaltzea, biktimek eskuragarri duten hizkera eta formatu grafikoan, zein diren prozesu judizialean dituzten eskubide nagusiak eta zein fasetan garatzen den prozedura epaitegi edo auzitegian. Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egin dira – Euskaraz eta gaztelaniaz –, eta maizen erabiltzen diren hizkuntza ez-ofizialetan – Arabieraz, frantsesez, ingelesez, italieraz eta errumanieraz –, bai eta irakurketa errazean ere adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako formatuetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina