2020(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

Emakume izan


Zorrotza auzoko emakumeei zuzendutako tailer bat eskainiko da. Tailer honek 4 saio, gehi entseguak, izango ditu Emakumearen Nazioarteko Egunaren (martxoak 8) inguruko performance bat egiteko.

Jarduera doakoa da, (Auzoko merkatarien elkarteak, IRSE-EBI eta beste batzuek finantzatua), eta Argenis Mesa Ruiz arte dramatikoko maisuak gidatuko du.

• "Aitortu" 1. saioa

• "Entzun" 2. saioa

• "Sortu" 3. saioa

• "Proiektatu" 4. saioa

• Entseguak eta performance publiko bat egitea auzoan.

Saioak bertaratzea ahalbidetzen duen ordutegi batean antolatzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea urtarrilaren 26a baino lehen.

Aurreinskripzioa

2020(e)ko urtarrilaren 15(a), asteazkena

Maskulinitate hegemoniko


Raewyn Connell (Sydney, Australia, 1944), soziologo australiarra da, R.W. Connell sinatu ohi duena. Robert gizonezko izena eta identitatea eman zizkioten jaiotzean, baina emakumezko transexuala da.

Maskulinitatearen inguruan teorizatu eta idatzi izan du, batik bat maskulinitate hegemoniko eta genero-indarkeriaren arteko loturari buruz. Eredu horrekin bat ez datozen gizontasunak menpeko gizontasun bihurtzen dira.

Iritzi artikulua

2019(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

Emakunde Saria


Concepción María Carranza hezitzaile feminista berdintasunaren aldeko Emakunde Saria 2019, emakume migratuekin egindako lanagatik.

Epaimahaiak azpimarratu du 20 urte baino gehiago eman dituela ahultasun handiko egoeretan dauden emakumeen ahalduntze feministan.

Sari honekin hainbat diskriminazio-faktorek eragindako emakumeen ahalduntze-prozesuetan lanean ari diren beste emakume askori ere egiten die aitorpena

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria Concepcion María Carranza herri hezitzaile feministari eman zaio azken edizioan. Metodologia emantzipatzaileetan eta ekonomia feministan aditua, las askoko esperientzia du lanean El Salvadorren eta Euskal Herrian ere. 

2019(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Sexu-esplotazioa


2020rako lan plangintza adostu du gaur sexu-esplotazioa helburu duen emakume eta nesken salerosketaren kontrako mahaiak.

Emakundek koordinatzen duen mahai honetan parte hartzen dute erakunde publikoak zein gizarte eragileak: Ertzaintzako zuzendaritzak, Segurtasun sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailak, Foru aldundiek, eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Fiskaliak parte hartzen dute; eta hauekin batera, baita ere hainbat gizarte eragilek: Cáritas, CEAR, Munduko Medikuak, Ihesaren aurkako batzordea, Gizarterako, Askabide, Gurutze Gorria Oblatas eta Accem.

Emakunde aldizkarian

2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Emakumea eta enplegua


Gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalanek, Lan eta Justizia Sailak eta Emakundek antolatutako “Lan-osasuna genero-ikuspegiarekin eta soldata-arrakala” jardunaldia egin da, Emakundek bultzatzen duen Berdintasunerako Foroaren barruan. 

Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Jon Azkuek, Osalaneko zuzendari nagusi Alberto Alonsok eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak inauguratu duten jardunaldian hainbat gai jorratu dira, hala nola  lanpostuen balorazioa genero ikuspegiarekin, enpresetako sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloak, eta 2019an genero-ikuspegia duten Lan Ikuskaritzako Jarduerak eta arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibideak ezartzeko proiektu pilotuaren emaitzak.