2026(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Soldata-Arrakalari buruzko Nazioarteko V. Kongresua


Kongresuaren bosgarren edizio honetan, soldata-arrakalaren egiturazko arrazoiak, lortutako aurrerapenak eta enpleguan benetako berdintasuna bermatzeko oraindik dauden erronkak jorratuko dira. Era berean, esperientzien eta jardunbide egokien trukea sustatuko da, sentsibilizatzen, ezagutza sortzen eta jarduteko neurri berriak bideratzen laguntzeko.

Dagoeneko webgunea bisita dezakezu eta Soldata Arrakalari buruzko Nazioarteko V. Kongresuan izena eman, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak antolatuta eta Emakunderen lankidetzarekin. 

📅 2026/09/23

📍 BEC (Barakaldo)

Bisitatu webgunea eta eman izena!

+Info

2026(e)ko irailaren 10(a), osteguna

Maskulinitateak. Gizonak eta berdintasuna: erronkak eta erresistentziak



Ikastaro honetan, gure gizarteetan dauden maskulinitate adierazpenak eta adierazpen horiek emakumeengan eta gizonengan beraiengan dituzten ondorioak aztertuko ditugu. Aldi berean, emakumeen eta gizonen berdintasunerantz egin diren aurrerapenak, agertu diren erresistentzia nagusiak eta diskurtso sexista berriak aztertuko ditugu. Indarkeria matxistaren eta horren kausa eta adierazpen ohikoenen azterketan sakonduko dugu.

Irakasleak: Sergio Fuente, Karlos García.

Matrikulazioa: uztailaren 1etik irailaren 11ra.

Ikastaroaren datak: irailaren 14tik urriaren 18ra.

Iraupena: 5 aste.

Prestakuntzako 25 ordu egiaztatzea.

+Info

2026(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

Errespetu Nagusia


 Udalak berriro abiatu du, hirugarren urtez jarraian, Aste Nagusiko kanpaina, "RESPETO NAGUSIA - ERRESPETU NAGUSIA" leloa ardatz hartuta, errespetua bultzatuz Bilboko jaien funtsezko balio gisa. Sormenaren irudiak Marijaiaren irudia jasotzen du, jai ireki, inklusibo eta errespetuzkoen ikonoa. Mezua osatzeko, "eraso matxistarik, arrazistarik eta LGTBIQfobikorik gabeko Bilbo"ren konpromisoa dago. Jaiek nazioarteko izaera dutenez gero, mezua ingelesera eta frantsesera itzuli da.

Hemendik aurrera, puntu estrategikoetan haien presentzia areagotuko da, BBKk lagatako lau metroko altuerako bi totem ipinita, Udaletxeko Zubian eta Etxebarria parkeko erakustazokan. Beste euskarri mota bat jarriko da Geltoki Intermodalaren inguruan, Indautxu plazan, Plaza Biribilean eta Uribitarte pasealekuan.

Gida

2026(e)ko abuztuaren 18(a), asteartea

Noushin Ahmadi


Irango kazetari, ekintzaile eta itzultzaile hau "One Million Signatures" kanpainaren bultzatzaileetako bat izan zen, Iranen emakumeen aurkako lege diskriminatzaileen aldaketa eskatzeko. Milioira iristea lortu ez bazuten ere, berdintasuna iritzi publikoan eta hedabideen agendan jartzea lortu zuten.

"Women’s Cultural Center" GKEa ere sortu zuen, emakumeen osasunari eta legeei buruzko gaiak jorratzen dituena. Hainbat liburu idatzi ditu Irango emakumeen mugimenduari buruz eta, 2007an, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten aktibista, bere generoaren defendatzaile eta segurtasun nazionala mehatxatzeagatik.

+Info

2026(e)ko abuztuaren 14(a), ostirala

Indarkeria matxistaren erronka berriak: biktimizaziotik erreparazioa



Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimek erreparaziorako eskubidea dute. Erreparaziorako Eskubidearen oinarrizko elementuak (kaltearen indemnizazioa, erabateko osatzea, egia zabaltzea eta berriro ez errepikatzeko bermeak) bete daitezke indarkeriaren ondorio pertsonal zein sozialei arreta eskainiz.

Dimentsio indibidual batetik, ondorio fisikoak, psikikoak, sexualak, sozialak, ekonomikoak, enpleguarenak, etxebizitzarenak eta beste hartu behar dira kontuan. Ondorioen dimentsio sozialari dagokionez, ezinbestekoa da gizarte osoaren inplikazioa sustatzea eta emakumeak komunitatean gizarteratzeko eta haien gizarte-sareak indartzeko gizarteratzea sustatzen duen lan komunitarioaren alde egitea. Halaber, kalteak errepikatzen ez direla bermatzeko, indarkeria erabiltzen dutenei erantzukizunak eskatzeko eta ikertzeko mekanismo egokiak aktibatu behar dira eta, halaber, komeni da prebentziorako programa sozio-hezitzaileak sustatzea.

2026(e)ko abuztuaren 6(a), osteguna

Tarcila Rivera

 


Tarcila Rivera kazetari eta aktibistak Peruko indarkeria politikoko garaian (1980-2000) kartzeletan bortxatutako hainbat emakume indigenen testigantzak bildu zituen. Emakumeen eskubideen aldeko hainbat erakunde ere bultzatu ditu: "Enlace Continental de Mujeres Indígenas de las de las Americas" (ECMI) eta "Foro Internacional de mujeres indígenas" (FIMI) sortu ditu. 2010ean "Orden al Mérito de la Mujer" bereizgarria jaso zuen. Gaur egun erreferentea da feminismo indigenaren borroketan.

Foro internacional de mujeres indígenas

2026(e)ko uztailaren 27(a), astelehena

Uda ikastaroa

 


"Ecosistemas Locales: Cuidados, Inclusión y Bienestar Emocional"

Ikastaroak Gipuzkoan gizarte inklusioa, ongizatea eta zaintzetako tokiko ekosistemei buruzko ikuspegi kontzeptualak eta aplikatuak eskainiko ditu, marko teorikoak, ebidentzia enpirikoak eta ebaluazio ereduak barneratuz.

Metodologia presentziala, parte-hartzaile eta erreflexiboaren bitartez, ekosistemaren —politiken, eragileen, baliabideen eta gaitasunen sare artikulatu gisa— nozioaren inguruko ulermen, hausnarketa kritiko eta analisi metodologikorako gaitasunak indartzea bilatzen da, inklusio, ongizate eta zaintza eredu berrietan aurrera egiteko. Dena ebidentzia sortzeko eta erabakiak hartzeko kasu praktikoen eta ebaluazio ereduen aurkezpenean oinarrituta.

Noiz: Irailak 7 eta 8

Lekua: Miramar Jauregia Mirakontxa pasealekua 48. Donostia 

Prezioa: Doan

+Info

2026(e)ko uztailaren 21(a), asteartea

Irudi intimoak baimenik gabe trukatzea

 


NCII norbaiten irudi edo bideo intimoak partekatzeko ekintza da, Internet barruan edo kanpoan, haren baimenik gabe. Irudi manipulatuak/faltsifikazioak barne.

Irudi intimoak biluzik dauden pertsonen argazkiak eta bideoak dira, edo azpiko arropan, genitalak erakutsiz, sexu jarduerak edo poseak eginez.

NCII delitutzat hartzen ari dira munduko hainbat lekutan.

Webgune honetan azaltzen dizute nola jar zaitezkeen harremanetan sare sozialetako plataformekin, zure irudi intimoak internetetik ezabatzen laguntzeko.

+Info

2026(e)ko uztailaren 13(a), astelehena

Aitzindariak

 


"Pioneras: Sólo querían jugar" (2026) Marta Díaz de Lope Díazek zuzendutako kirol drama filma da. 1970eko Espainiako emakumezkoen lehen futbol-taldearen benetako istorioa kontatzen du. Diktadura frankistari eta matxismoari aurre egin zien futbolean aritzeko.

2026(e)ko uztailaren 6(a), astelehena

Osasuna eta generoa

 


INMUJERES aldizkariaren lehen zenbakia osasunari buruzko monografikoa da, ikuspegi feministatik.

Osasun zientziak generoari itsuak izan zaizkio mendeetan zehar, gure gorputzen eta hau inguratzen dutenaren ikuspegi patriarkal eta alboratua onartuz.

Feminismoek ekarpen handiak egin dizkiote osasun arloari. Irakatsi digute osasunaz hitz egitea mediku-kontsultara joatea baino zerbait gehiago dela, eta ongizate fisikoaren eta mentalaren arteko harremanaz eta biei eragiten dieten arazoez ere hitz egitea eskatzen duela.

Osasunaz hitz egitea harremanez, lanaz, zaintzaz, dependentziaz, sexualitateaz edo hezkuntzaz hitz egitea ere bada.

Lotura honetan ikus dezakezue aldizkaria.

Salud y género: Nos va la vida en ello

2026(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

Beldur Barik Jaiak 2026

 


"GAU ETA EGUN, BELDUR BARIK"

Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan indarkeria matxista prebenitzeko eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzeko jaietan eta jarduera sozial guztietan. Horretarako, honako materialak landu ditu:

+Info

2026(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Adostasun sexuala

 



Adostasun sexuala askatasunez hartu beharreko akordio da, modu kontziente eta batez ere, gogotsu! Aldiro eman behar da, eta jakina, edoizen momentuan alda daiteke iritziz.

Esplizituki eskatzea bezain garrantzitsua da perstsonen gorputz-hizkuntza irakurtzea. Ezezkorik ez egotea, ez da "bai", esta zalantzak, ezta isiltasuna. "Bai" bakarrik da "bai".

Gure seme-alabek sexua bi aldeen desiran oinarritu behar dela ikastea hil edo bizikoa da. Horregatik, entusiasmoak eta gogoak edoizein prantikaren oinarri izan behar dute, bestela hobe dugu beste zerbait egitea.

Zaila izan daiteke gure seme-alabei baimena azaltzea, eta bideo hau tresna bikaina da horretarako. Adostasun-sexuala zer den azaltzen digu, tearen metaforarekin. 

2026(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

Denbora osasuna da


DenBBora Sarearen XII. Jardunaldia ekainaren 12an egingo da, 9:30etik 13:00etara, Bilboko Yimby gunean, “Denbora osasuna da. Denbora antolatzea pertsonak zaintzea denean” titulupean. Nola eragiten du denboraren antolaketak langileen osasunean? Zer eginkizun izan dezakete enpresek eta erakundeek “denboraren pobrezia” deritzon fenomenoari aurre egiteko? Posible al da laneko ongizatea eta lan-giroa hobetzea denboren kudeaketa berritzaileago baten bidez?

Izen-emateak zabalik daude.

2026(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

Tarana Burke

Tarana Burke AEBetako eskubide zibilen aldeko aktibista bat da, Me Too mugimendu soziala sortzeagatik aitortua. 2006an, Burke sare sozialetan "Me Too" esaldia erabiltzen hasi zen, gizartean abusuak eta sexu-erasoak nonahikoak zirela ohartzeko. 2017an, #MeToo hashtag-a birala egin zen emakume askok Harvey Weinsteinen aurkako sexu-abusu kasuak txiokatzeko erabiltzen hasi zirenean.

Lelo horrekin, irabazi-asmorik gabeko gazte-erakunde bat sortu zuen, indarkeria matxistatik bizirik atera zirenei laguntzeko, eta espazio seguru bat, abusuzko portaeren aurrean ahotsa altxatu ahal izateko. Horrela, eraso, abusu eta sexu-jazarpenen biktima izan ziren ehunka emakumeren buru bihurtu zen. Gaur egun Girls for Gender Equityko zuzendari seniorra da.

 +Info

https://metoomvmt.org/

2026(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

Bròders

 

Emakundek Bròders ekimenarekin bat egin du, mutilen artean berdintasunean oinarritutako maskulinitateak sustatzeko gune digitala.

Berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko euskal zerbitzua, Gizonduz, da proiektu hau Euskadira hurbiltzeko arduraduna.

Mutilei foro bat eskaintzen zaie euren burua askatasunez azaltzeko, manosferaren mezu misogino eta berdintasunaren aurkakoen presiorik gabe.

+Info

2026(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

Virginia Woolf

 


"Una habitación propia" (1923) saiakeran, XX. mendean emakume idazle batek zituen zailtasunak erakutsi zituen.

Feminismo literarioaren sinbolo handia bihurtu zen, gizonezkoei eta emakumezkoei buruz egin zituen eleberriei esker. Idazkietan, halaber, gizonek emakumeen aurka erabiltzen zuten indarkeria eta modu politiko eta intelektualean egiten zuten errepresioa islatu zituen.

+Info

2026(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Gizonduz

 



Gizonduz, Berdintasunaren Alde Gizonekin eta Maskulinitateekin Lan Egiteko Euskal Zerbitzua da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak kudeatua. Gizonen kontzientziazioa, erantzukidetasuna, parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzea du helburu, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, bai eta maskulinitate askotarikoak eta berdinzaleak sustatzea ere.

2026(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

Emilia Pardo Bazán


XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako idazle espainiar ospetsua. 9 urterekin idatzi zituen lehen bertsoak, eta 15 urte bete zituenean argitaratu zuen lehen ipuina.

Unibertsitatera joaterik izan ez bazuen ere, emakumeentzat debekatuta zegoelako, horrek ez zion idazteari utzi. Bere lehen eleberriak erromantizismora bideratuagoak bazeuden ere, geroago hasiko zen Espainiako gizartean emakumearen egoera islatzen eta bere eskubideak defendatzen.

+Info