Cristina Fallarás idazle eta kazetari espainiarra da, eta beti agertu izan da emakumearen eskubideen alde. 2011ko martxotik 2015era El Mundo Egunkariaren ‘Ellas’ blogeko idazleetako bat izan zen, bertan emakumearen eskubide eta berdintasunaren inguruan hitz egiten zuen.
2018. urtean Twitterren #Cuéntalo hashtag-a plazaratu zuen, indarkeria matxistari buruzko salaketa eta memoria kolektiborako proiektu digitala. Ehunka emakumek euren bizitzan zehar jasandako jazarpen pasarteak kontatzea erabaki zuten. La Manadaren kasuaren epaia argitaratu ondoren bultzatutako ekimenak parte-hartze masiboa eta nazioartekoa lortu zuen, eta genero-indarkeriaren esperientziak aztertzeko eta dokumentatzeko erreferente bihurtu zen.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina