2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Pentagrama Fest

 

Pentagrama Fest 2025eko urriaren 9tik 11ra itzuliko da, energiaz eta konpromiso sozialez betetako bigarren edizio batekin. Hiru egunez, hiriak 30 jarduera baino gehiago hartuko ditu bost gune enblematikotan: Bilborock, EDE Fundazioa, AS Fabrik eta Bilbao Arena, musika, antzerkia, poesia, moda, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta bakarrizketak uztartzen dituen proposamenarekin.

Jaialdiak aniztasunaren, inklusioaren eta justizia sozialaren bozgorailu kultural gisa duen nortasuna sendotzen du, tokiko eta nazioarteko artistak elkarrizketan jarriz eta publikoak esperientzia eraldatzaileetara hurbilduz.

Doako jarduerak: Bilbao Arena kanpoaldea eta eguneko saioak egoitzetan.

Ordainpeko kontzertuak: Bilborock eta Bilbao Arena (8 €aldez aurretik/10 €leihatilan).

Deskontuak Gazte-txartelarekin.

https://pentagramafest.com/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina