2025(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Beldur Barik

Martxan da Beldur Barik bideo lehiaketaren hamaseigarren edizioa, gazteek indarkeria matxistaren aurrean beren jarrera erakusteko egitasmoa

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek sustatutako ekimen zabala da Beldur Barik programa eta, gazteen artean indarkeria matxista saihesteko eta haiekin batera hausnarketa eta eztabaidak sustatzeko helburua du, Beldur Barik Jarrera bultzatuz. Lehiaketaren oinarriak programako webgunean kontsulta daitezke, baita bideoen sorkuntzarako lagungarria izan daitekeen materiala. Parte hartzea zabalik egongo da irailaren 22tik azaroaren 9ra bitarte. Izen-ematea webgunearen bidez egin beharko da. 

https://beldurbarik.eus/eu/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina