2023(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Berdintasuna

Kaixo, berdintasunaren alorreko gure estrategia konpromiso esplizitu batetik abiatzen da, eta horrek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako bi Plan garatzera eraman gaitu. Gaur egun, 2023-2027 urteetarako onartutako Berdintasunerako 2. Plana ezartzen hasi gara, eta bertan 4 erronka nagusi ezarri ditugu, irudian erakusten ditugunak.

Berdintasun Plan hau gure Berdintasun Taldeak bultzatu du, Ana Luz Prieto, Isabel Espiño, Maite Albistur, Jorge Freudenthal eta Jorge Porras gure lankideek osatzen zutena hasiera batean. Gaur egun, gainera, taldeko kide dira Ane Lekanda eta Ianire Subinas; Ana Luz, Maite eta Jorge F.ren ordez.

Era berean, Oihane Bilbaok parte hartzen du Zuzendaritza Batzordearen aldetik, eta nik neuk Zuzendaritzaren aldetik. Txandakako eta diziplina anitzeko talde bat da, non ideiak trukatzen ditugun, eta urte bakoitzean garatu beharreko estrategiak diseinatzen ditugun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina