2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

Ahalduntze eskola



Bilboko Udalak Ahalduntze Eskolaren aurten egitekoak diren jardueren egutegia aurkeztu du, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan gauzatzekoa. Hauek dira emakumeek emakumeentzat eta LGTBIQ+ pertsonentzat sortutako proiektu pilotu honetan gauzatuko diren lehen jarduerak. Eskaintzaren barruan, taldeen bilkurak nabarmentzen dira, formazio-tailerretan egitekoak, eta hitzaldiak ere bai, emakumeen intereseko gaien ingurukoak, eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

BIGARREN ARIKETA: PLAZER ETA SEXUALITATE DESJABETUAK BERRESKURATZEA

Otsailaren 9a: "Jarri zara pentsatzen zer heziketa sexual jaso dugun? Badakizu nola heziketa horrek eragiten duen gure sexualitatean, gure desiretan eta gure sexu-jardunetan? Gure gorputzak eta genitalak ezagutuko ditugu, tabuak, beldurrak eta lotsak desegingo, sexu-eredu zapaltzailea desegiten hasteko egin dezakegun lehen urratsetako baten gisara".

Otsailaren 16a: "Geure burua ezagutzea geure burua onartzeko. Geure burua onartzea geure burua zaintzeko. Geure burua zaintzea geure burua maitatzeko. Birpentsatu egingo dugu sexualitateaz dugun ustea, gure erotismoaz eta gure harremanez dugun ustea, eta halaber gure gorputzarekiko eta gure plazerarekiko harremana, eta, horretarako, 'tratu ona' nabarmenduko dugu 'tratu txarraren' aldean".

Otsailaren 23a: "Autoerotismoa, ahalduntzen gaituen plazera. Gure gorputzaz jabetzea ostera ere, geure plazerekin elkartzeko berriro ere. Ez gara bakarrik bortizkerietatik libre bizi diren bizitzak, baizik eta plazerez eta tratu onez betetako bizitzak".

Dinamizatzailea: Izaskun Zarrandikoetxea. Mundo Ivaginarioko sexologoa.

Bilkurak doakoak izango dira, eta San Frantziskoko udaltegiko ekitaldi aretoan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Interesa dutenek doan eman ahalko dute izena, andretajabe@bilbao.eus helbidean, edo telefonoz, 688 88 13 53 telefono-zenbakian.

+Info

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina