2022(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

Gida "Beldur Barik"


Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburu bat jarriko da udalen eskura.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua den Beatriz Artolazabalek eta EUDELeko presidentea den Gorka Urtaranek “Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida” aurkeztu dute gaur. Gida hau Emakundek egina da, Arabako, Gizpuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiekin eta EUDELekin lankidetzan, gazteen artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programaren esparruan. Haiekin batera ekitaldian izan dira Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Ainhoa Campo eta Miren Elgarresta, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Berdintasun zuzendariak, hurrenez hurren. 

Gida

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina