Catcalling-a mendeetan zehar normalizatu den indarkeria mota bat da, eta Bortxaketaren Kultura deritzonaren parte da; izan ere, erasotzaileak ez du biktima bere "piropoekin" seduzitu nahi, baizik eta argi utzi nahi du botere-harreman bat non onura ateratzen zaion. Horrela, emakumeak ez dira lotsatuta sentitzen, beldurtuta eta babesik gabe sentitzen dira.
Termino horren barruan sartzen da emakume bat, emakume izateagatik, psikologikoki edota hitzez erasotzea, bere jarreragatik, ibiltzeko moduagatik, jantzieengatik edo, besterik gabe, handik pasatzeagatik.
Jazarpen mota hori txistutik hitzezko erasora bitartekoa da, normalean sexu-izaera nabarmenarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina