Emakunde-Emakumearen euskal erakundeak antolatutako “30 emakume ahaztezin” erakusketa gaurtik aurrera ikusgai egongo da Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan datorren abuztuaren 29ra arte. Gure herriaren historiako hogeita hamar emakume aipagarrien irudiak jasotzen dituen akuarelak eta informazioa biltzen ditu. Elena Ciordia artistak egindako akuareletan hainbat diziplinatan nabarmendu diren euskal emakumeak agertzen dira: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab.
Akuarela horiekin batera bisitariak emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa jaso dezake mugikorrean QR kodeen bitartez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina