2021(e)ko maiatzaren 13(a), osteguna

"Beldurrez hazi: umeak genero-indarkeriaren aurrean" erakusketa


Datorren maiatzaren 18an, UPV/EHUk eta Eraikiz Kolektiboak antolatutako "Beldurrez hazi: umeak genero-indarkeriaren aurrean" erakusketa aurkeztuko dugu Bizkaia Aretoan. 

Erakusketa ibiltari hau Emakumeenganako Tratu txarrak Ikertzeko Batzordearen proiektua da, eta erakundean artatutako umeek egindako marrazki batzuk aurkezten ditu. Adingabeekin esku-hartze psikosoziala egiteko proiektua, urteetan zehar, familia-eremuan genero-indarkeriako egoeran dauden emakumeekin lan egin izanaren ondorioz sortu zen. Emakume horien seme-alabak ere indarkeria horren biktima izan dira. Helburua da marrazki horiek ezagutaraztea, adierazteko indar handia dutelako, eta argi eta garbi erakusten dutelako zer-nolako ondorioak dakartzan biktimen seme-alabentzat indarkeria-testuinguru batean bizitzeak edota norberak pairatzeak.

Aurrez aurre edota on-line jarraitu ahal izango duzue, aldez aurretik izena ematen baduzue esteka honetan:

https://n9.cl/2hurz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina