2021(e)ko abenduaren 31(a), ostirala

"Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak"

 


Aldundiak jostailu ez-sexisten aldeko Gabonetako kanpaina berritu du. Mezua oso irudi koloretsuan oinarritzen da eta "Aukeratu ilusioak, baztertu opari sexistak/Elige ilusiones con regalos no sexistas" leloa du. 

Kanpaina honetako materiala kartelek, pegatinek eta Olentzerori, Bizarzuriri edo Errege Magoei opariak eskatzeko gutun tradizionala idazteko erabil daitezkeen posta-txartelek osatzen dute, eta umeek jostailu-denda, ikastetxe edo erakundeetan lortu ahal izango dituzte.

+Info

2021(e)ko abenduaren 27(a), astelehena

Emakunde Saria

2021eko Emakunde Saria genero-ikuspegia txertatzen duen eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometituta dagoen kazetaritzarentzat izan da. Epaimahaiak saria eman die genero-ikuspegia presente duten kazetaritza prestakuntza eta haren aplikazio praktikoa (bai orotariko komunikabidetan zein espezializatuetan) egiten duten hiru figura ezberdinei: saritutako hautagaiak EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta kazetaria zen Lucía Martínez Odriozola (hil ondoren), Berria egunkaria eta Pikara Magazine aldizkaria izan dira. 

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak adierazi duen bezala, "Ezinbestekoa den genero ikuspegia txertatua duen formakuntzatik, aplikazio praktikora dagoen bidea saritu da". Sari partekatua emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako ekarpenagatik eman zaie, kazetaritza-zereginean ikuspegi feminista eta genero-ikuspegia sustatzeagatik.  

+Info

2021(e)ko abenduaren 17(a), ostirala

Generation Equality

Berdintasuna sustatzeko esperientziak aurkeztu dituzte Emakunderen Generation Equality ekimenean murgilduta dauden entitateek

Nazio Batuak Emakumeak erakundeak Beijingo Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko diseinatutako eta Euskadin Emakundek bultzatzen duen Generation Equality ekimenak dagoeneko ehun euskal erakunde ingururen parte hartzea lortu du, era askotarikoak: Udalak, ikastetxeak, enpresak, elkarteak, sindikatuak, unibertsitateak... Gaur arratsaldean, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera, lan-saio bat ireki du. Bertan, ekimenari atxikitako erakundeek parte hartu dute, eta horietako hiruk (Lauaxeta ikastola, Gizardatz eta Itelazpi) barne-hausnarketako esperientzia partekatu dute, baita datozen urteetarako berdintasunarekiko erronkak eta konpromisoak hautemateko esperientzia ere.

+Info

2021(e)ko abenduaren 1(a), asteazkena

Felipa de Zuricalday


#callejeroconnombredemujer 

Gabeziek markatutako belaunaldi batean jaio zen. Burdinaren eta ontziolen hazkunde ikusgarria izanda ere garai sozial zaila zen.  

Felipa de Zuricalday (1849- 1902) bere garaiko kanonetan hezitako bilbotarra zen. Familia-arau tradizionalek ezartzen zuten bezala, 20 urterekin ezkondu zen Federico de Echevarría y Rotaecherekin, enpresa siderometalurgiko ezagunaren sortzailearekin. Federikok felipak baino bederatzi urte gehiago zituen, eta elkarrekin hamar seme-alaba izan zituzten. 

Haren abizena Santutxuko plaza bati ematen zaio, enpresako langileentzako etxebizitzak eraiki ziren eremuan.  

Kokalekua:

https://goo.gl/maps/sbsZLzEiiELdYV2m9

2021(e)ko azaroaren 29(a), astelehena

Gakoa

Programa hau 2005ean sortu zen IRSE-EBIan eta honen ekimenez, aginte judizialei erantzuna emateko, izan ere, Genero indarkeriaren kode penalean eta lege integralean bilduta baitago, eta genero indarkerian prozesu pertsonal bat egitea dakar. Bikoteak erasotzen edo eraso dituzten gizonekin lan egiteko beharrak eraginda sortu zen Gakoa, helburu bihurtzen diren arrazoietan oinarrituta:

Lehenengoa eta funtsezkoena, emakumeen eta haien seme-alaben osotasun fisikoa eta psikikoa babestea. Gure ustez, eta egiaztatua dugu, planteatutako helburuekin lan egiten dugun gizonezkoek emakumeei erasotzeko probabilitate txikiagoak dituzte lan terapeutikorik egin ez dutenek baino. Beraz, emakumeen eta haien seme-alaben prebentzio eta babes lana egiten dugu. Bestetik, gizonezkoa bada emakumeen aurkako indarkeriaren gako piezetako bat, ezinbestekoa da harekin lan egitea erabiltzen duten indarkeria legitimizatzen duten ideien, jarreren eta emozioen oinarri hori desegiteko.

IRSEri kondenatutako gizonezkoekin esku-hartzeko berariazko eredua ko-eraikitzera eraman zuten beste arrazoietako bat, entitatearen estatutuak sortzeko xedeetan barne, eta bere filosofian barne, arazo judizialak dituzten pertsonen bizitza kalitatea hobetzea izan zen.

 https://bbkfamily.bbk.eus/eu/gakoa-ez-erortzeko-gakoak-bilatzen/

2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

Kaletarrak

Bilboko Udalak Glasso Agentziaren «Kaletarrak» proiektua sustatzen du, #BilbaoAurrera Planaren bitartez.

Proiektu horren protagonistak dira uriko kale-izendegian gaur egun dauden 28 emakumeak.

Horrela, bada, abenduaren 16ra arte, kale horietako bakoitzean totem bat egongo da, bi QR koderekin. Horien bitartez, euskarazko eta gaztelaniazko podcast bat entzun ahalko da, «Kaletarrak»en Ivoox eta Spotify kanaletan, kaleari izena ematen dion emakumearen istorioari buruz. Totemean, QR kodeaz gain, dagokion emakumearen argazkia egongo da, eta gainerako kaleen zerrenda, barrutika.

+Info

2021(e)ko azaroaren 11(a), osteguna

Berdintasuna

 

InteRed-ek berdintasuna lortzeko eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa duen herritar gazteak sustatu nahi ditu. Horretarako, "Tokatu berdintasuna" kanpaina jarri du martxan. 

Ekimen honek Indarkeria matxistak aurre egiteko hezkidetzaren aldeko apustua egiten du kausak identifikatzeko eta desmuntatzeko tresnarik eraginkorrena baita.   

Gazte eta nerabeekin lan egiteko material eta baliabide pedagogiko erabilgarriak eskaintzen dizkigute web orrian. 

https://www.intered.org/tocaigualdad/

2021(e)ko azaroaren 8(a), astelehena

Clara Campoamor

 


1931ko urriaren 1ean emakumeek boto-eskubidea lortu zuten Espainian. Isaías Lafuentek kontatutako podcast honek, Aura Garrido protagonista duela, eta historialarien parte-hartzearekin, Clara Campoamorrek historia egin zuen parlamentu-saioak birsortzen ditu.  

https://podcasts.apple.com/es/podcast/clara-conquista/id1587031870?l=en

2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

EraStop / AgreStop

 


Erasoen aurkako aplikazioa

Funtzionamendua:

1. Aplikazioa deskargatu ondoren, datu pertsonalak sartu behar dira telefonoa geolokalizatzeko. Hori dela eta, laguntza eskatzeko, ez da telefonoz deitu behar, baizik eta aplikazioko botoi bat sakatu behar da, Udaltzaingoarekin zuzenean harremanetan jartzeko.

2. Aplikazioak 3 botoi ditu, funtzio banarekin:

Eraso bat jasaten ari naiz: Larrialdietako botoia da. Sakatzean, seinale bat bidaltzen zaio Poliziari berehala, pertsona non dagoen adierazita, agenteak azkar-azkar joan daitezen.

Eraso bat salatu: Indarkeria-ekintza ikusten duen edozeinek salatu egin dezake.

Etorri nirekin: Erabiltzailea etxera doan bitartean, norbere kontaktuek lagun egiten diote eta mapa birtual batean ikusiko dituzte haren urratsak. Uneren batean erabiltzailea bidetik aldendu edo ez duela aurrera egiten ikusten badu, laguntzaileak Udaltzaingoari dei diezaioke.

+Info

2021(e)ko urriaren 15(a), ostirala

"Conectar sin que nos raye"

"Conectar sin que nos raye" irakasleentzako eta nerabeekin lan egiten duten pertsona guztientzako gida bat da, Z belaunaldiaren eskaerak eta beharrak gehiago ulertzeaz gain egungo gazteria zeharkatzen duten indarkeriak (ciber) hobeto ulertu nahi dituztenak. Hori guztia ahalik eta eguneratuena izaten saiatzen den ikuspegitik, genero-ikuspegitik begiratuta eta aniztasunari erreparatuta. 

14 urtetik gorako gazteekin laguntzera bideratuta dago. 

Gida

2021(e)ko urriaren 4(a), astelehena

Moda eta indarkeria


Yolanda Dominguez artistak bideo honetan 8 urtetik adingabeko talde bati  publizitate-irudi batzuetan ikusten dutena erakusten digu. Emaitzak agerian uzten du modaren publizitatean gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasuna eta indarkeria inplizitua. 

 

2021(e)ko irailaren 28(a), asteartea

Tree Change Dolls


Tasmaniako artista batek, Sonia Singh, Tree Change Dolls® asmatu du. Soniak  zahar eta bastertutako panpinak konpontzen ditu. 

Dena 2014an hasi zen, Soniak bere lana galdu eta gero, proiektu pertsonal bat bilatzea erabaki zuen, beteta sentitzeko.  Bere ahizpekin naturan  jolastu edo bigarren eskuko panpinekin eta etxean egindako jostailuekin ondo pasatzen zuela gogoratu zuen. 

Soniak bigarren eskuko panpinak erosi zituen eta makillaje guztia ezabatu zuen, eta arropa erosoagoa eta funtzionala egin zien, eta itxura errealistagoa eta naturalagoa eman zien.  

Ausartzen zarete zuen ahaztutako panpinak eraldatzeko?

+Info

2021(e)ko irailaren 21(a), asteartea

Emakumeek eta soldata


Emakumeek gizonek baino diru gutxiago jasotzen dute lan beragatik. Arrazoietako bat soldata-negoziazioetan generoen artean dauden aldeak dira: emakumeel gizonak baino soldata igoera gutxiago eskatzeko joera dute. 

Boston College-ko bi emakume ikertzailek egindako esperimentu baten arabera, haurtzaroan neskak mutilak baino gutxiago saiatzen dira sari altuak lortzen. 

120 mutil eta 4 eta 9 urte bitarteko eta hainbeste neska gonbidatu zituzten beren laborategira, eta negoziazio ludiko bat birsortu zuten. 

 Zer gertatu zen? Hurrengo artikuluan kontatzen digute. 

+Info 

2021(e)ko irailaren 17(a), ostirala

Emakumeen eta Gizonen arteko Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Eguna


Emakume eta gizonen arteko bataz besteko urteko soldata-arrakala 7.213 eurokoa da Euskadin

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak argitaratutako azken txostenaren arabera, “Soldata-arrakala Euskal Autonomia Erkidegoan“, Euskal Autonomia Erkidegoko gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala % 22,6koa da, eta ehuneko hori 1,5 puntu murriztu da 2015etik. Txosten hau egiteko datuak Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) 2020an argitaratutako azken Soldata Egiturari buruzko Inkestatik (EAES) lortu dira. Inkesta hori da argitaratutako azken inkesta sexuaren arabera bereizitako soldatekin. Datorren larunbatean, irailak 18, Emakumeen eta Gizonen arteko Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. 

+Info

2021(e)ko irailaren 15(a), asteazkena

Isabella Springmühl

Isabella Springmühl txikitatik arduratu zen jantziez, modako aldizkariei begiratuz eta bere trapuzko panpinentzat jantziak sortuz, non orratzekin eta oihal zatiekin jantziak egiten zizkien. 

Baina moda diseinatzaile izateko ametsa lortzea ez zitzaion erraza izan, zenbait unibertsitatek baztertu egin baitzuten Down Sindromea izateagatik. Bere familiak ikasten jarraitzera animatu zuen. Josteko akademia batean eman zuen izena, eta bertan ikasi zuen moldeak egiten, ebakitzen eta makina batean josten. 

Isabella Springmühl diseinatzaile guatemalarrak modaren konbentzioei aurre egin zien, Downen sindromea zuen lehen jostuna izan baitzen, eta London Fashion Week 2016 bilduman estreinatu zuen. Gainera, bere marka propioa du, "Down to Xjabelle", bere izaera propioaren omenez, bere amonak zuen josteko atelierraren izenarekin batera. 

Ezagutzera animatzen zaituztegu. 

https://www.youtube.com/watch?v=59dOCJkhhqU 

2021(e)ko irailaren 13(a), astelehena

Beldur barik

 


Abian da Beldur Barik lehiaketaren edizio berri bat 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Beldur Barik lehiaketak gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzeko helburua du. Emakundek gidatzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDELen babesa eta laguntzarekin.

Bideoak aurkezteko epea irailaren 10etik azaroaren 5era bitartean zabalik egongo da. 

+Info

2021(e)ko abuztuaren 30(a), astelehena

Emakumea eta desgaitasuna

Elkartean Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarteen Mugimendua biltzen duen Federazio eta Elkarteen Konfederazioa da.

Pertsona guztiak barne hartuko dituen gizarte bat lortzeko dihardu lanean; gizarte irisgarria nahi dugu, justua, ekitatiboa, eta desberdintasunik gabe gure eskubideak gauzatzeko modukoa.

Desgaitasun fisikoa duten Euskadiko emakume eta gizonen aukeraberdintasuna defendatzen du, eskubide osoko herritarrak baitira, gizarte inklusiboaren barruan.

Generoagatiko eta desgaitasunagatiko diskriminazioari heltzeko, kontuan hartu behar da harreman-kategoriak direla: ez da batetik generoagatiko diskriminazioen eta, bestetik, desgaitasunagatiko diskriminazioen batura automatikoa gertatzen; aitzitik, intersekzionalitateak egoera espezifikoak sortzen ditu, eta horien aurrean konponbide zehatzak hartu behar dira. 

https://elkartean.org/pdf/berdintasun-gida-emakumea-eta-desgaitasuna.pdf 

2021(e)ko abuztuaren 17(a), asteartea

Hezkuntza afektibo-sexuala


 
"Hezkuntza afektibo-sexualaren gida: sentitzera ausartu, zaintzera eta zaintzera erakarri" gida material bat da, non nerabeek beren jakin-minari erantzun diezaioketen, gauzei beren izenez deituz, eta sexualitatearen, afektuaren, errespetuaren eta intimitatearen arteko lotura zatiezina nabarmenduz. 
 
Besteak beste, garapen sexuala, osasun sexuala, maitasun erromantikoa, plazera eta indarkeria sexuala lantzen ditu. 13 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako hizkera zuzen eta errazean idatzia, familientzat eta hezkuntzako beste eragile batzuentzat garrantzitsuak diren zenbait informazio ere biltzen ditu. 
 
Egilea: Itziar Fernández Cortés eta Pepa Horno Goicoechea/Ayuntamiento de Burgos, Gerencia Municipal de Servicios Sociales, Juventud e Igualdad de Opportunidades. Haur, Familia eta Berdintasun Arloa. 

https://www.educarenigualdad.org/documento/?id=7476

2021(e)ko abuztuaren 10(a), asteartea

Komikia: emakume zientifikoak



" Científicas: pasado, presente y futuro” 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutako zientzia antzerkia da, eta 2016tik antzezten ari da, batez ere Sevillan, baina baita Espainiako beste leku batzuetan ere. 

Francisco Vegaren ideia originala da. Sevillako Unibertsitateko bost ikertzailek iraganeko bost ikertzaileri bizia ematen diete, ondoren zientzialari gisa duten bizitzaz hitz egiteko eta zientziaren mundu liluragarrian parte hartzera gonbidatzen ditu ikusleak. 

Sevillako Unibertsitateko Berdintasun Unitatearen laguntzarekin obraren komiki-bertsio bat egin dute. Proiektu honetarako, Raquel Gu ilustratzailea izan dute bidelagun. 

Komiki honekin, emanaldietara joan ezin duten ikastetxe guztietara iritsi nahi dute. 

Komikiaren irakurketaren osagarri gisa, gidaliburu bat ere egin dute, ikasgelan egiteko jarduerekin. 

+Info

2021(e)ko abuztuaren 4(a), asteazkena

Ipuinak eta sexu-hezkuntza


Familiok jaiotzen garenetik laguntzen diegu seme-alabei garapenean zehar, eta haurtzarotik kontzienteki egin dezakegu sexu-heziketa. Ipuinek irudimenaren eta adimen emozionalaren garapena sustatzen dute, eta balioen eta ezagutzen transmisore indartsuak dira. Tresna zoragarria dira, berezko jakin-mina hartzeko aukera ematen diguna, elkarrekin irakurtzeak istorio bakoitzetik sortzen diren hariei tiraka hitz egiteko aukera ematen digu.

Hurrengo materiala haurrentzako 63 ipuinen eta familian erabiltzeko 12 dibulgazio-gidaren bilduma da, eta oso baliagarria izan dakizuke.

Egilea: Soto Guerra, Angela Kethor (2020). "75 libro para hacer educación sexual con Peques desde la familia". Oviedo. Espainiako Gurutze Gorria. CREren tokiko batzarra Oviedon.

2021(e)ko uztailaren 19(a), astelehena

"Mujeres en la sombra"


Carmen Matas kazetaria lanbidez, "Mujeres en la sombra" lanaren egilea da. Proiektu honetan, bere grina handiak, idazketa, borroka feminista eta emakumeen ikusgarritasuna batu ditu. 
 
Oztopoak oztopo, emakume askok utzi dute arrastoa gizateriaren historian. Baina ez dira agertzen, ez daude. Museoetan, kaleen izenetan, Nobel saridunen izendapenen zerrendan, historia liburuetan, ahaztuak eta ikusezinak izan dira. 
 
Itzaletik ateratzeko unea da. 

https://mujeresenlasombra.com/

2021(e)ko uztailaren 12(a), astelehena

30 emakume ahaztezin

Emakunde-Emakumearen euskal erakundeak antolatutako  “30 emakume ahaztezin” erakusketa gaurtik aurrera ikusgai egongo da Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan datorren abuztuaren 29ra arte. Gure herriaren historiako hogeita hamar emakume aipagarrien irudiak jasotzen dituen akuarelak eta informazioa biltzen ditu. Elena Ciordia artistak egindako akuareletan hainbat diziplinatan nabarmendu diren euskal emakumeak agertzen dira: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. 

Akuarela horiekin batera bisitariak emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa jaso dezake mugikorrean QR kodeen bitartez.

+Info

2021(e)ko ekainaren 28(a), astelehena

Ikastaroak eta tailerrak



Bilboko Udalak 372 ikastaro antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako. Tailerrak 4 alorretakoak dira: kultura, berdintasuna, aisia eta kirola, eta adineko pertsonen osasuna. Helburua bilbotarren aisialdia dinamizatzea da, aisia-aukera osasuntsuak eskainiz eta gauza berriak ikasteko aukera emanez.

Tailerretan izena emateko epea hasiko da, ekainak 22, asteartea, eta irailaren 1ean bukatuko da. Izen-ematea webaren bidez egin beharko da, https://www.bilbao.eus/

Berdintasunari lotutako 25 ikastaro eskainiko ditu Udalak. Eskolak emakumeen formazioa, parte-hartze soziala eta ahalduntzea hobetzeko diseinatu dira, Bilboko emakume eta gizonen aukera berdintasunaren bidean beste urrats bat eginez aurrera.

Modalitateak honako hauek dira: internet eta sare sozialak; informatikaren hastapenak; nork bere barnea ezagutzea; emakume artistak, ikuspegi feministatik; mundu zabaleko emakume idazleak, ikuspegi feministatik, eta autodefentsa feminista. Azken ikastaro horretan, eremu digitaleko indarkeria matxista jorratuko da.

Betiko moduan, ikastaro eta tailer hauek Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira. Parte hartzeko, urian erroldatuta egon beharra dago, eta adin nagusikoa izan. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, bi udaltegitan eta bi tailerretarako eman dezake aldez aurretik izena, kulturaren, aisialdi eta kirolaren, eta berdintasunaren arlokoak badira; osasun arloko ikastaroetan, berriz, tailer baterako.

2021(e)ko ekainaren 25(a), ostirala

Berdintasuna eta enplegua


Ekainaren 3, 8 eta 11n Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Europar Batasuneko Genero Berdintasunerako Institutuak (EIGE) antolatutako topaketa birtualetan parte hartu du. Horietan, kontratazio publikoaren eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan adituak diren 40 pertsona eta erakunde inguruk parte hartu dute. 

Topaketa horiek kokatzen dira Europar Batasunean kontratazio publikoa emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko bide gisa erabiltzera bideratutako proiektu estrategiko batean. Proiektuaren esparruan, esperientziak eta jardunbide egokiak identifikatu eta hautatu dira, bai Europar Batasun mailan, bai estatu eta eskualde mailan, eta horien artean Euskal Autonomia Erkidegokoa nabarmendu da.

2021(e)ko ekainaren 21(a), astelehena

Eraso sexistarik gabeko uda


Eraso sexistarik gabeko uda aldarrikatuko dute euskal erakundeek Beldur Barik programaren bidez.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, gazteen arteko indarkeria sexista prebenitzeko sustatutako Beldur Barik erakunde arteko programaren barruan, udalen artean “Eraso sexistarik gabeko uda” izeneko materialak zabaldu dira, udan errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko.

+Info

2021(e)ko ekainaren 15(a), asteartea

Ikusezinak

 


 
Miriam Varela Arte historialariak eta Maria De Toro Batxilergoko Filosofia irakasleak 170.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte ostiral honetan Hezkuntza Ministerioan, hezkuntza curriculumean emakumezko figurak sar daitezen eskatzeko. Hainbat herri-plataformaren bidez, hainbat irakaslek milaka sinadura bildu dituzte hezkuntza-liburuetan arlo horretan aitzindari izan ziren emakumeen izenak sartzeko. 

Simone de Beauvoir, Judith Butler, Maria Zambrano, Hannah Arendt, Vandhana Shiva filosofoek eta Luisa Roldan, Rosa Bonheur, Frida Kahlo eta Camille Claudel artistek, besteak beste, gure hezkuntzan ikusezinak izateari utzi behar diote. 

+Info

2021(e)ko ekainaren 11(a), ostirala

Womanology

 


Bilboko Arte Ederren Museoak Womanology erakusketa aurkeztu du, José Ramón Prieto bilbotarraren bilduma bikaina ezagutzera emateko. Arte garaikideko bilduma berezia da, azken bi hamarkadetan bildutakoa, eta bere berezitasuna da emakume artisten lanez soilik osatuta egotea da.

Guztira 47 lan dira, eta 37 artistak sortu dituzte; batzuk nazioarteko proiekzio handikoak dira, 1911 (Louise Bourgeois) eta 1977 (Lynette Yiadom-Boakye) artean jaioak. Erakusketak bilduma ia osoa hartzen du (35 artistaren 43 artelan), eta nazioarteko eta bertako arte-eszenako ezinbesteko izenak biltzen ditu, hala nola Marina Abramović, Ana Laura Aláez, Louise Bourgeois, Carmen Calvo, Ángela de la Cruz, Tracey Emin, Jenny Holzer, Donna Huanca, Cristina Iglesias, Barbara Kruger, Elizabeth Peyton, Dora Salazar, Monika Sosnowska, Tatiana Trouvé, Azucena Vieites eta Kara Walker.

21|04|30 • 21|09|05

Womanology. José Ramón Prieto bilduma

BBK Aretoa

+Info

2021(e)ko ekainaren 8(a), asteartea

Begira

 


Begira Sarearen “Nola komunikatu emakumeen kontrako sexu-indarkeria kasuetan” jardunaldi birtualerako izena emateko epea ireki da.

Ekitaldia 2021/06/30ean, asteazkenean, 10:00etatik 11:00etara  izango da eta ZOOM plataformaren bidez egingo da.

Jardunaldira joateko egin inskripzioa esteka honetan:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdj7YsUMakbnqv2gIfbFvvrjUVGzcKb7801pEfqJjQmxLZIoQ/viewform

2021(e)ko maiatzaren 28(a), ostirala

Maiatzak 28


Emakumeen Osasunerako Nazioarteko Ekintza Eguna 1987an sortu zen.  


Urte horretako Maiatzak 28an  Emakumeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen aldeko Munduko Sarearen asanbladaren barnean hartu zen erabakia. 

 

Topaketa garrantzitsu horretan, gaur egun, munduko emakumezkoei eragiten dieten gaixotasunak aztertu ziren, hala nola, kezkagarri eta errepikakorrenetako bat, amen hilkortasunarekin zerikusia dutenak, zoritxarrez urtero emakume askoren bizitza kobratzen dutenak. 


+Info 

2021(e)ko maiatzaren 19(a), asteazkena

"Mamá se va de viaje"

 

8 eta 14 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako ipuin honetan, Coral Herrerak zaintza partekatuaren gaia jorratzen du,  eta emakume guztiok atseden hartzeko eta denbora librea izateko dugun eskubidea ere. 

Ipuinarekin datorren Gida Didaktikoan, etxean edo ikasgelan, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren gaia landu, eta amek bidaiatzeko, atseden hartu eta beren buruentzako espazio eta denbora bat izateko duten eskubidea lantzeko, guraso zein irakasleek  erabili dezaketen tresnak aurkitzen dira. 

Honako gai hauek lantzeko jarduerak proposatzen dira: kontziliazioa, erantzukidetasuna, justizia, laguntasuna, talde-lana, emozioen adierazpena, etxeko lanen banaketa ekitatiboa, adiskidetasuna eta maitasuna, enpatia eta elkartasuna, pribilegioak eta botere-harremanak, eta bikoteko eta familiako gatazken konponbide baketsua. 

Esteka honetan ikus dezakezue material guztia: 

https://haikita.blogspot.com/2021/04/mama-se-va-de-viaje-cuento-infantil-de.html#at_pco=smlre-1.0&at_si=607efb68080bd162&at_ab=per-2&at_pos=0&at_tot=5

2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena

Gizonduz


Txileko Gobernua Emakunderen Gizonduz programan oinarrituko da bere herrialdeko gizonak berdintasunean prestatzeko.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera, Monica Zalaquett Txileko Emakumearen eta Genero Ekitatearen ministroarekin bildu da. Txileko Gobernuak eskatutako bilera honen helburua izan da Emakunderi eta Eusko Jaurlaritzari eskerrak ematea Emakunderen Gizonduz programan oinarritzeko aukera emateagatik Txileko gizonak berdintasunean prestatzeko. Ministroak azaldu duenez, Txileko gobernuaren nahia da Euskadin maskulinitateei eta berdintasunerako prestakuntzari buruz egindako lanean sakontzea, eta, horregatik, maskulinitateei buruzko online ikastaro bat diseinatzen ari dira Gizonduz programaren ikastaroen edukietan oinarrituta. 

+Info

2021(e)ko maiatzaren 13(a), osteguna

"Beldurrez hazi: umeak genero-indarkeriaren aurrean" erakusketa


Datorren maiatzaren 18an, UPV/EHUk eta Eraikiz Kolektiboak antolatutako "Beldurrez hazi: umeak genero-indarkeriaren aurrean" erakusketa aurkeztuko dugu Bizkaia Aretoan. 

Erakusketa ibiltari hau Emakumeenganako Tratu txarrak Ikertzeko Batzordearen proiektua da, eta erakundean artatutako umeek egindako marrazki batzuk aurkezten ditu. Adingabeekin esku-hartze psikosoziala egiteko proiektua, urteetan zehar, familia-eremuan genero-indarkeriako egoeran dauden emakumeekin lan egin izanaren ondorioz sortu zen. Emakume horien seme-alabak ere indarkeria horren biktima izan dira. Helburua da marrazki horiek ezagutaraztea, adierazteko indar handia dutelako, eta argi eta garbi erakusten dutelako zer-nolako ondorioak dakartzan biktimen seme-alabentzat indarkeria-testuinguru batean bizitzeak edota norberak pairatzeak.

Aurrez aurre edota on-line jarraitu ahal izango duzue, aldez aurretik izena ematen baduzue esteka honetan:

https://n9.cl/2hurz

2021(e)ko maiatzaren 12(a), asteazkena

Gizarte-trebetasunak

 



Asunción Martínez Duarte Pedagogia Terapeutikoko irakasle espezialistak egin du genero-indarkeriaren prebentzioarako Gizarte-Trebetasunen Gida egin du.  

Gida honetako helburuak, besteak beste, errespetua lantzea eta horretan heztea, autoestimu sendoa eta positiboa eraikitzea eta asertibitatean oinarritutako gizarte-trebetasunak garatzea dira.  

Bertan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek harreman onak sortzen ikas dezaten eta ez direnak hauteman eta aurre egiteko izan daitezen lan egiteko aholkuak eta baliabideak, jokaera-estrategiak eta adibideak eskaintzen dira.     



2021(e)ko maiatzaren 6(a), osteguna

Zinema express jaialdia: XPREST! AUX

 



XPREST! AUX Zinema express jaialdiako 9. Edizioa

Apirilaren 23tik 25era, Bilbon, XPREST!-ren 9. edizioa egin da. AUX “Zinemakumeak garak!” izeneko taldeak antolatutako zinema express jaialdi bat da AUX Magazine aldizkaria laguntzarekin. 

 Asteburuan egindako film labur hauek emakume batek edo gehiagok zuzendu dituzte. Esteka honetan saritutako film laburrak aurki ditzakezue.  


2021(e)ko maiatzaren 4(a), asteartea

"Ellas lo pensaron antes"

 


" Ellas lo pensaron antesFilósofas excluidas de la memoria"Antzinarotik gaur egunera arte pentsamenduaren eraikuntzan eta gizartearen garapenerako ekarpenak egin dituzten emakume filosofoen hautaketa bat biltzen du. Liburuak gai honen inguruko errepaso bat egin eta baztertuak, jazarriak eta erailak izan ziren hogeita bi emakume ikusarazten ditu. 


Egilea: María Luisa Femenías 


Argitaletxea: Ediciones Lea