2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

Berdintasuna eta COVID-19

    

COVID-19aren krisiak nabarmen aldatu ditu agenda eta lehentasun politiko eta sozialak, eta politika publiko guztiak birbideratu behar dira lehentasun horiei erantzuteko. Ildo horretan, ezinbestekoa da genero-ikuspegia kontuan hartzea, epe labur, ertain eta luzean hartzen diren neurriak, bai emakumeentzat, bai gizonentzat, ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen eta inor atzean utz ez dadin, Garapen Jasangarrirako Euskadi Basque Country 2030 Agendan jasotako konpromisoari jarraituz.

Testuinguru horretan, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren kasuetarako arreta-zerbitzuen funtzionamendua bermatzea da lehentasunetako bat, bai eta biktima guztiek zerbitzu horiek eskuragarri izatea ere, haien aniztasuna kontuan hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzu horiek funtzionatzen ari dira, eta Emakunde, inplikatutako gainerako erakundeekin lankidetzan, erakundeen erantzuna koordinatzen ari da arlo horretan, bai eta horri buruzko informazioa zabaltzen eta herritarren eskura jartzen ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina