Emakundek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten profesionalentzat duen Jabetuz izeneko prestakuntza-programan txertatu du COVID-19aren pandemiak eragindako egoera. Hain zuzen ere, aste honetan ekin zaio on line prestakuntza-programaren ikastaro aurreratuari.
Hainbat modulu ditu, eta modulu horietan, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren seme-alaben inguruko araudia aztertzen da, giza eskubideen, haurren eta generoaren ikuspegi hirukoitzetik; edo desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeria, emakume horien errealitatera eta beharretara modu espezifikoagoan hurbiltzeko.
+Info
+Info
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina