2025(e)ko uztailaren 23(a), asteazkena

Mary Elizabeth Walton

Mary Elizabeth Walton estatubatuar asmatzaile eta ingeniaria izan zen, ingurumenaren, poluzio atmosferikoaren eta kutsadura akustikoaren aldeko borrokan aitzindaria, eta hiri handietako kutsadura arintzeko hainbat sistema asmatu zituen. 

Waltonek trenak eragindako soinu-kutsadura murrizten zuen asmakizun bat patentatu zuen. Errailak alkitran eta kotoiz pintatutako egurrezko bilgarri batez estali zituen, hareaz betetzen zena, zarata eta bibrazioak xurgatzea errazten zuena. 

+Info

2025(e)ko uztailaren 14(a), astelehena

Beldur Barik Jaiak

 


Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan dauden gazteei zuzenduta dago. Kanpaina horren helburua da gazteei baliabide praktikoak ematea indarkeria matxista identifikatzeko eta horri aurre egiteko, eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzea jaietan eta jarduera sozial guztietan.

+Info

2025(e)ko uztailaren 8(a), asteartea

Hizkuntza inklusibo


Hizkuntza inklusiboaren erabilerak jokabidean nola eragiten duen aztertzen du Emakunderen beka jaso duen ikerketa batek.

Azterlanaren arabera, hizkuntza inklusiboa erabiltzea lehendik dauden genero-ezberdintasunak ez areagotzeko garrantzitsua da.

Ikerketak hizkuntzaren ekonomia, anbiguotasun faltsua edo genero gramatikalaren eta sozialaren arteko nahasmena bezalako kontrako argudioak baliogabe uzten ditu.

+Info

2025(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

Obstetrizia

 


Irudia: Ji-Elle CC BY-SA 4.0

XVIII. mendean, erditzea prozesu oso arriskutsua zen. Ezagutza medikoaren faltak eta ondo prestatutako emaginik ez egoteak ama eta haurtxo askoren heriotza eragiten zuten. Baina emakume batek errealitate hori aldatzea erabaki zuen: Angélique Marguerite Le Boursier du Coudray, Frantzian obstetrizia-irakaskuntzaren aitzindaria. 

2025(e)ko ekainaren 23(a), astelehena

Plazandreak

Bilboko Udala Plazandreak txapelketarekin arituko da lankidetzan; izan ere, saioa Esperantza frontoira itzuliko da edizio berri batekin. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak parte hartu du ekainaren 23tik uztailaren 21era Bilbo emakumezkoen pilotarik onenaren hiriburu bihurtuko duen txapelketaren aurkezpenean.

+Info

2025(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

Skate

DOAKO ikastaroa, skatearen hastapenei buruzkoa, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta FLINTA taldearentzat. Ikastaro horretan, skatearen irakaskuntza ez ezik, trebetasun sozialak eta sortzaileak garatzera eta komunitate-espiritua indartzera bideratutako dinamikak ere sartuko dira.

2025(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

Broders


"Broders" mutilek eta gizon gazteek hitz egiteko, beren kezkak partekatzeko, komunitatea eraikitzeko eta laguntza eskatzeko espazio edo gune bat da. 

"Fundación Iniciativa Social" (FIS) eta "Laintersección" fundazioak bultzatzen dute. 

"Fundación Iniciativa Social" fundazioa, maskulinitatearen, berdintasunaren eta gizarte-partaidetzaren gaietan lan egiten du, eta esperientzia zabala du gazteekin eta helduekin berdintasunezko maskulinitateari buruzko esku-hartze proiektuak koordinatzen. 

“Laintersección” fundazioa berriz, komunikatzaile, prestatzaile, ikertzaile eta bideratzaileen kolektibo bat da, feminismoa, migratzaileen eta LGTBQ+ eskubideen eta klima-aktibismoaren inguruko kanpaina eta proiektu kolektiboak sustatzen dituena. 

https://www.broders.es/