Emakunderen Berdintasun Eskola online guneak genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez. Haren helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea.
2024(e)ko irailaren 17(a), asteartea
2024(e)ko abuztuaren 20(a), asteartea
Eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia
Abuztuan zehar, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Aste Nagusirako diseinatutako kanpainaren irudiak ikusi ahal izango dira, era bateko eta besteko publizitate-euskarritan, uriko kaleetan han eta hemen, eta halaber Udalaren sare sozialetan, eta baita webgunean ere: www.bilbao.eus.
Irudiaren diseinuari dagokionez, protagonista Marijaia da, errespetuzko eta berdintasunezko jaien defendatzaile handiena; besoak altxatuta, eta bi eskuturreko agerian, bata morea eta bestea ortzadarraren koloreekikoa, eskuen keinu baten bidez agertzen du indarkeria ororen kontrako gaitzespena. Gainera, "SOLO SÍ ES SÍ/BAKARRIK BAI DA BAI" leloa irakur daiteke, erdigunean , dagoeneko herritarren artean zabalduta dagoen mezu honekin: “NO ES NO/EZ BETI DA EZ". Bi lelo horiek ingelesera eta frantsesera ere itzuli dira.
Jaietan ere hedatuko da mezua, kontzertuen agertokietako pantailetan eta uriko turismo-bulegoetan; gainera, kanpainarekin bat egin nahi duten konpartsetan, saltokietan, jatetxeetan eta hoteletan ere zabalduko da. Era berean, Udalak animatu egiten ditu herritarrak irudiak beren profil sozialetan erakustera, edozein eraso sexistaren aurrean baterako gaitzespena erakusteko.
Informazio gehiago:
https://acrobat.adobe.com/id/urn:aaid:sc:EU:8c87758f-9f7a-45b1-89ea-9f5f079a111e
2024(e)ko uztailaren 30(a), asteartea
Ikusgaia: Rosa Parks
Rosa Parks historiara pasatu zen 1955ean Alabamako autobus batean bidaiari zuri bati eserlekua uzteari uko egiteagatik. Gertaera horrek agerian utzi zituen arraza beltzeko pertsonek pairatzen zituzten segregazio baldintzak, eta haien eskubide zibilen defentsarako elkarte bat sortzea ere ekarri zuen.
Gainera, Parksen ekintzak eragin nabarmena izan zuen mugimendu feministan, erakutsiz emakumeak ere lider izan zitezkeela justizia sozialaren eta berdintasunaren aldeko borrokan.
2024(e)ko uztailaren 18(a), osteguna
Emakume eta gizonen arteko berdintasun tailerrak
Berdintasunerako tailerrak emakumeon prestakuntza, parte-hartze soziala eta jabekuntza bultzatzeko diseinatu dira, horrela, beste pauso bat emanez Bilboko emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortze bidean.
- Internet eta sare sozialak
- Informatika hastapena
- Norberaren burua maitatzea eta zaintzea, tratu onaren bidez
- Sorkuntza idazketa
- Inprobisazioko eta gorputz-adierazpeneko tailerra
- Ikuspegi feministatik artista diren emakumeak
- Munduko emakume idazleak ikusmolde feministatik
- Eztabaida eta argudiatze tailerra
2024(e)ko uztailaren 9(a), asteartea
Plazandreak
Udalak Plazandreak txapelketarekin arituko da lankidetzan, eta pilotaririk onenekin itzuliko da Esperantza frontoira, Uztailaren 1etik abuztuaren 5era arte.
Taldekako lehiaketa da eta pilotariek binaka jokatu beharko dute, lau eta erdiaren barruan; garaipen bakoitzeko puntu bat batuko dute.
Maila goreneko 12 pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta: Arrizabalaga-Capellán eta Ibarrola, Aldai-Mendizabal eta Larrarte, Zabaleta-Gaminde eta Etxegarai eta Garai-Galeano eta Arrillaga.
2024(e)ko uztailaren 1(a), astelehena
Dokumentazio Zentroa
Emakunderen Dokumentazio Zentroa 1989an sortu zen, Erakundea sortu eta urtebete geroago, hain zuzen. Orduz geroztik, Erakundearen beraren, euskal erakundeen eta herritarren guztien informazio- eta dokumentazio-beharrak asetzeko dihardu lanean: Euskal AEtik datozen eskariei ez ezik beste autonomia-erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik datozenei ere erantzuten die.
Emakunderen Dokumentazio Zentroa Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sareko partaide da. Sarea 1994. urtean eratu zen, Espainiar Estatuan dauden zentroen lana sustatzeko eta hedatzeko.
2024(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna
"Hemen gaude: hiru emakume, hiru istorio, hiru bizitza"
Lucía Mbomiok idatzitako album ilustratua eta Elizabeth Monterok irudiztatua. Hiru emakume handiren istorioa kontatzen du: Nicole Ndongala, Rosa Irasusta eta Paola Hurtado.
Argitalpena Bigarren Hezkuntzako ikasleekin lan egiteko pentsatuta dago. Baliabide hau gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz deskarga daiteke. Gelan lan egiteko gida didaktiko batekin dator.






