2023(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

"Manual para súper feministas"

 


"Manual para súper feministas" SMren "Orgullosa de mí" ekimenaren 2022ko berrikuntzetako bat da. Eskuliburu honetan berdintasunean hezten duten haur eta gazte literaturako liburu-sorta zabala dago. Estereotipoak hausten dituzten neska eta emakume sendo eta independenteen istorioak. 

Dibulgaziozko komikia da, eta, bineta ausartetan, feminismoaren funtsezko kontzeptuak azaltzen dizkie irakurle gazteei. 

Bere egunerokoan neskei eragiten dieten gaiak jorratzen ditu, hala nola, emakumeek zineman eta telebistan duten ordezkaritza eskasa, emakumeen edertasunaren ideal engainagarria, laguntasuna eta gorrotoa, hizkuntza inklusiboa, maitasun-harremanak eta adostasunaren garrantzia... 

Bilboko udal-liburutegietan aurki dezakezue. 

2023(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

ikusezin


Ikerketa batek aztertu du genero-arauek eta rolek bigarren hezkuntza eta unibertsitateko talde lanetan duten eragina 

Neskek beren gain hartzen dituzte zeregin ikusezinenak, eta auto-exijentziaren ondorioz, inurri-lan ezkutua egiten dute taldearentzat. Jendaurrean hitz egiteko legitimitate gutxiago dutela sentitzen dute, eta mutilek, berriz, askatasun handiagoz ikusten dute beraien partaidetza publikoa.

+Info

2023(e)ko martxoaren 26(a), igandea

Gizonduz


Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du. 

Gizonduz sentsibilizazio eta prestakuntza programak ikastaroak eskaintzen ditu; doakoak eta malguak dira, aurrez aurre zein internet bidez egin daitezke, eta mota guztietako gaiak jorratzen dituzte.

2023(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

"Intercambio de luchas feministas"


Emakumeen hilabetearen barruan, Oscarte eta bere kontraparteek Guatemalaren eta Bizkaiaren arteko borroka feministen inguruko elkartrukeei hasiera eman behar diete, eta guztion artean ezagutza eraikitzeko sareak eratzen jarraitzera gonbidatzen gaituzte. 

Oscarte, Santutxuko GGKE bat da, eta Guatemalako erakunde batzuekin batera emakumeen ahalduntzeari buruzko gaietan lan egiten du. Horietako emakume batzuk indarkeriatik bizirik ateratako emakumeak dira, emakume ekintzaileak , beren komunitateetako emakumeak mobilizatzen dituzten emakumeak, azken finean,  beren eskubideak defendatzearen alde eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko borrokatzen duten emakumeak. Horregatik, interesa duzuen guztiok, hurrengo estekan izena eman eta parte har dezakezue. 

Izena-eman