2025(e)ko ekainaren 17(a), asteartea

Skate

DOAKO ikastaroa, skatearen hastapenei buruzkoa, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta FLINTA taldearentzat. Ikastaro horretan, skatearen irakaskuntza ez ezik, trebetasun sozialak eta sortzaileak garatzera eta komunitate-espiritua indartzera bideratutako dinamikak ere sartuko dira.

2025(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

Broders


"Broders" mutilek eta gizon gazteek hitz egiteko, beren kezkak partekatzeko, komunitatea eraikitzeko eta laguntza eskatzeko espazio edo gune bat da. 

"Fundación Iniciativa Social" (FIS) eta "Laintersección" fundazioak bultzatzen dute. 

"Fundación Iniciativa Social" fundazioa, maskulinitatearen, berdintasunaren eta gizarte-partaidetzaren gaietan lan egiten du, eta esperientzia zabala du gazteekin eta helduekin berdintasunezko maskulinitateari buruzko esku-hartze proiektuak koordinatzen. 

“Laintersección” fundazioa berriz, komunikatzaile, prestatzaile, ikertzaile eta bideratzaileen kolektibo bat da, feminismoa, migratzaileen eta LGTBQ+ eskubideen eta klima-aktibismoaren inguruko kanpaina eta proiektu kolektiboak sustatzen dituena. 

https://www.broders.es/

2025(e)ko ekainaren 3(a), asteartea

Lanparako andrea

Florence Nightingale (Florentzia, 1820ko maiatzaren 12a – Londres, 1910eko abuztuaren 13a) erizain, idazle eta estatistikari britainiarra izan zen, erizaintza profesional garaikidearen aitzindaritzat hartua eta erizaintzaren lehen ereduzko kontzeptuaren sortzailea. Matematiketan nabarmendu zen, eta estatistikako ezagutzak aplikatu zituen epidemiologian eta osasun estatistikan. 

Urtero, maiatzaren 12an, bere jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez,  Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. 

+Info

2025(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Udako ikastaroa

 


Emakundek urtero antolatzen du Udako Ikastaroa Fundazioarekin batera ikastaro bat.

Aurten “Belaunaldi berrientzako Internet seguru eta feminista bat pentsatuz: orainaldiko jakintzak eta etorkizuneko erronkentzat” izenburupean gauzatuko da, ekainaren 17 eta 18an izango da, Miramar Jauregian.

+Info


2025(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala

Berdintasun Eskola 2025

 


Emakunderen Berdintasun Eskola online guneak genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez. Haren helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea.

Doakotasuna

https://formakunde.eus/eu/