2024(e)ko martxoaren 18(a), astelehena
2024(e)ko martxoaren 14(a), osteguna
2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala
Emakumea eta teknologia
Martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna da, berdintasunari buruz hausnartzeko unea. Pausoak ematen ari dira, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Aurrera egiteko moduetako bat da bizitzako arlo guztietan ekarpen esanguratsuak egin eta itzalean geratu diren hainbat eta hainbat emakume ikusaraztea.
Artikulu honetan, teknologiaren arloan egindako ekarpenekin nabarmendu diren emakumeei buruzko aipamena egiten digute: Ada Lovelace, Grace Hopper, Margaret Hamilton, Top Secrets Rosies, Angela Ruiz Robles, Carol Shaw, Shirley Ann Jackson, Hedy Lamarr, Melanie Wolperwhkins eta Schitney.
Gustatuko litzaizuke zure ekarpena zein izan zen jakitea?
2024(e)ko martxoaren 7(a), osteguna
2024(e)ko martxoaren 4(a), astelehena
"Zuetaz Harro"

"Zuetaz Harro” da martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatua, Emakunderen, hiru foru aldundien eta EUDELen eskutik.
Esaldi honekin batera doan leloak: “Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da” emakume adinduek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen du, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia bereziki azpimarratuz.
2024(e)ko otsailaren 29(a), osteguna
Marina Marroquí
Egitarauaren lehen ekitaldia martxoaren 4an izango da, astelehenean, eta hasierako plater nagusi bat eskainiko du; izan ere, egun horretan Sestaon izango da emakumeen eskubideen defendatzaile handia den Marina Marroquí. Indarkeria matxistan aditua den Marroquí gizarte-hezitzaileak 120.000 neskamutili baino gehiagori eman dizkie tailerrak, eta, horri esker, Valentziako Erkidegoan eragin handiena duten 25 emakumeen artean izendatua izan da. Gainera, ondo ezagutzen du indarkeria matxista, zoritxarrez, lehen pertsonan pairatu zuelako gaitz hori.
Martxoaren 4an, astelehena, eguerdiko 12etan, Marina Marroquik "Eso no es sexo" bakarrizketa aurkeztuko du Sestaoko ikasleentzat; eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, "Eso no es amor" izeneko beste bakarrizketa bat eskainiko du, publiko orokorrari zuzendua.
2024(e)ko otsailaren 23(a), ostirala
Mingeneros
Argentinako web gune honek gizarte bidezkoago, berdintasunezkoago eta genero arrazoiengatiko indarkeriarik gabekora hurbiltzen gaituzten eraldaketa soziokulturalak bultzatzeko edukiak eskaintzen dizkigu.
Hauei buruzko liburuak doan deskarga daitezke:
- Zaintzak
- Indarkeriak
- Maskulinotasunak.
- Genero-indarkeria jasaten duten pertsonei laguntzea.
- Komunikazioa genero ikuspegiarekin...




