2023(e)ko irailaren 19(a), asteartea

Beldur Barik 2023

 


Abian da indarkeria matxista prebenitzeko 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako Beldur Barik lehiaketa

Gaur jarri da abian gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea helburu duen Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren hamalaugarren edizioa. Gazteek azaroaren 10era arteko epea izango dute kultura matxista eta indarkeria sexistari aurre egiteko konpromiso pertsonala eta kolektiboa islatzen duen ikus-entzunezko lan bat aurkezteko.

+Info

2023(e)ko irailaren 12(a), asteartea

Jardunaldi

 


“Emakumeen gizarte bazterketa eta indarkeria matxistak.” 

Urriaren 2an izango da, Bizkaia Aretoan, eta AURREZ AURRE edo ON-LINE parte hartzeko, esteka honetako inprimakia bete behar duzue:


2023(e)ko abuztuaren 28(a), astelehena

Prozesu penala


Emakundek eta Justizia Auzitegi Nagusiak gida bat banatu dute indarkeria matxistaren biktimei prozesu penalari buruzko informazioa emateko 

Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak “Genero-indarkeriaren biktimentzako zigor-arloko prozesuari buruzko informazio-gida” aurkeztu dute gaur goizean EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitzan, “Zigor-arloko prozesuan biktimek dituzten eskubide nagusiak” deitutako liburuxkarekin batera.

+Info

2023(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

"Manual para súper feministas"

 


"Manual para súper feministas" SMren "Orgullosa de mí" ekimenaren 2022ko berrikuntzetako bat da. Eskuliburu honetan berdintasunean hezten duten haur eta gazte literaturako liburu-sorta zabala dago. Estereotipoak hausten dituzten neska eta emakume sendo eta independenteen istorioak. 

Dibulgaziozko komikia da, eta, bineta ausartetan, feminismoaren funtsezko kontzeptuak azaltzen dizkie irakurle gazteei. 

Bere egunerokoan neskei eragiten dieten gaiak jorratzen ditu, hala nola, emakumeek zineman eta telebistan duten ordezkaritza eskasa, emakumeen edertasunaren ideal engainagarria, laguntasuna eta gorrotoa, hizkuntza inklusiboa, maitasun-harremanak eta adostasunaren garrantzia... 

Bilboko udal-liburutegietan aurki dezakezue.