2022(e)ko urriaren 7(a), ostirala
2022(e)ko irailaren 27(a), asteartea
Jardunaldia
JARDUNALDIA: "Indarkeria matxistaren biktima diren 60 urtetik gorako emakumeak hautemateko eta haiei arreta emateko tresnak eta ekintzak udaleko gizarte–zerbitzuen eremuan
Portugaleteko Udaleko Berdintasun Batzorde Mistoak irailaren 30ean Santa Klara kulturtegiko
Euskaldun Berri aretoan egingo den jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitu.
Jardunaldiak, “Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak” udal–programaren barrukoa izanik, gai hauek jorratuko ditu, besteak beste:
• 60 urtetik gorako emakumeen aurkako indarkeria matxista
• Diagnosiaren gakoak
• Udaleko gizarte–zerbitzuetan hautemateko tresna
• Adineko emakumeei indarkeria matxista lantzeko ekintzak eta jarraibideak
• Adinekoei genero–ikuspegidun arreta emateko udal baliabideak eta zerbitzuak
Inskripzioa doan. Plaza kopurua mugatua.
Izena emateko bide hauek dituzu:
berdintasuna@portugalete.org
94 472 91 68
2022(e)ko irailaren 21(a), asteazkena
Autodefentsa digital feminista
2022(e)ko irailaren 12(a), astelehena
2022(e)ko irailaren 5(a), astelehena
2022(e)ko uztailaren 19(a), asteartea
Hausnartzeko eta jarduteko gida
Eraso sexistarik gabeko kultur guneetarako gomendioen gida aurkeztu da.
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Emakunderen bitartez egindako Emakumeen aurkako eraso matxistarik gabeko kultur gune baterantz. Hausnartzeko eta jarduteko gida aurkeztu du gaur goizean. Aurkezpena Barakaldoko BECen egin da, hain zuzen ere, bertan egingo delako uztailaren 22tik 25era Euskal Encounter, gomendio horietan oinarritutako protokoloa izango duen lehen ekitaldi handietako bat.



.png)