2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

Pompa eta Pompo

 


Andalusiako emakumeen Institutuak sortutako “Pompa y Pompo” izeneko marrazki bizidun koperatiboak dira ,Haur Hezkuntzan etaparako sortuak. Hiru kapituluetako bakoitzean modu esplizituan eta errazean lantzen da hezkidetzaren berariazko gaitasuna: 

- Jolasa eta jostailua sexismorik gabe erabiltzea 

- Lanen bidezko banaketa 

- Emozioen adierazpena eta kudeaketa 

+Info

2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala

Otsailaren 11



Otsailaren 11 “Emakumeak eta Neskak Zientzian” nazioarteko eguna da, emakume zinetzilarien lana ikusarazteko eta, aldi berean, errebindikazio eta kontzientziaziorako eguna. 

Jolastea eta lau emakume zientzilariei buruz dakizuena  demostratzea proposatzen dizuegu:


2022(e)ko otsailaren 7(a), astelehena

Latsariak


Datorren otsailaren 11an "Latsariak" izeneko dokumentala proiektatuko dute, "Con Ciencia y Arte" egindakoa. Latsariei omenaldia izango da. 

Lekua: Zorrotzako zentro zibikoa ( Clara Campoamor )

Ordua: 18:30 

2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena

"Las poderosas"

 


“PODEROSAS” Guatemalako Teatro emakume talde bat da, eta, antzerkiaren bidez, indarkeria matxistaren biktima izatetik bizirik irtetzera pasatu ziren. 2008an antzerki-lan bat sortzeko prozesuari ekin zioten, indarkeria sendatzeko modu gisa izandako esperientzietan oinarrituta. 

Lehen lana, ‘Las Poderosas’, 2010ean estreinatua, sentsibilizazio sozialeko tresna ahaltsua da, emakumeek aurre egin behar dioten indarkeriaren arazo larriari buruzkoa. Emakume horietako asko feminizidioen biktimak ere badira. 

Más Mujeres izeneko euskal elkarteak dohaintzak eskatu ditu horiei buruzko liburu bat argitaratzeko. 

+Info

2022(e)ko urtarrilaren 24(a), astelehena

Romipen


«Romipen es gitanidad. No hay una sola manera de ser gitana, no hay una sola manera de ser mujer y no hay una sola manera de ser feminista»

Saray de Borja

 https://www.pikaramagazine.com/2019/10/romipen/

2022(e)ko urtarrilaren 18(a), asteartea

Dunia Wasserstrom

 


Dunia Wasserstrom Zhitomir-en (Ukraina) jaio zen lehen Mundu Gerra baino lehen, eta Parisen (Frantzia) hazi zen. 

1942ko udan, Ariel Ourisson lehen senarrarekin Auschwitzera erbesteratu zuten, eta haren familia Exterminioko beste eremu batzuetara (denak hil ziren, bera izan ezik). Haren tatuaje-zenbakia 10.308 zen. Poliglota izanik, nazien idazkari izatera behartu zuten. 1943tik 1945ean askatu zen arte aritu zen interprete-lanetan.  SS-k egiten zituzten galdeketetan torturatutako presoek esaten zutena ez zien itzultzen. Erresistentziaren parte izan zen. 

Dunia lekuko garrantzitsua izan zen Auschwitzeko Epaiketetan. 

"Nunca jamás" izeneko liburua idatzi zuen. Bertan, konzentrazio-eremuetan izandako bizipenak kontatzen ditu. 

Mexikon bizi izan zen eta bertan hil zen 1991ko urriaren 1ean. 

+Info