2020(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

#8m



Berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen aldeko belaunaldien arteko topagune izango da martxoaren 8ko kanpaina.

Emakundek aurten aurkeztu duen martxoaren 8ko kanpainak iraganean eskubideak lortzen eta berdintasunaren aldeko urratsak ematen joan diren emakume guztiei egiten die omenaldia, eta belaunaldi berriei dei bat egiten die, kateari jarraipena emateko eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko. 

Kanpainak berdintasunarekin eta emakumeen eskubideekin lotutako  zenbait urteurren ekarri ditu gogora, hala nola, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 25. urteurrena edo Berdintasunerako Euskal Legea onartu zeneko 15. urteurrena. Urteurren horiek gogoratuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeen eskubideen aldeko lana atzetik datorren katea dela azpimarratu nahi du.

2020(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

"Emakumeak"


Datorren martxoaren 8an emakumeek gizartean aukera berdintasuna lortzeko egiten duten borroka aldarrikatuko da.

Emakumeek, gaur egun, bigarren maila batean baztertuta jarraitzen dute, eta euren ekarpenak ikusezinak dira gizartearentzat oro har. Ilunpetik ateratzeko modu bat da haien aurpegiak, historiak eta lorpenak ezagutzen joatea.

Egun hori aldarrikatzeko, karta joko bat prestatu dugu, etxean, eskolan edo antolatutako taldeetan jolastu ahal izateko, emakume horietako batzuk ezagutzen laguntzeko.

Gai izango zinateke hauek ezagutzeko eta zertan nabarmendu ziren jakiteko: Nadia Comaneçi,  Malala Yousafzai, Rosa Parks, Remedios Varo, Sor Juana Ines de la Cruz...?

Ekingo diozue erronkari?

Hurrengo esteketan deskargatu dezakezue materiala eta jokoaren arauak:

Emakumeak

Jokoaren arauak

Kromo albuma: Emakumeak


2020(e)ko otsailaren 25(a), asteartea

Ruby Briged

Photo by: Infrogmation

EEBBak aldatzen lagundu zuen neskatoa

Duela 50 urte, 1960ko Azaroan, 6 urteko neskato bat EEBBetako Luisana estatuko William Frantz eskolara lehenengo aldiz zioan.

Neskato hura, Ruby Bridges zen eta udaltzain federalen eskolta behar izan zuen. Ordurarte ume zuriak bakarrik joan zitezkeen eskola zen William Frantz eskola eta Ruby beltza zen.

https://www.bbc.com/mundo/noticias/2010/12/101215_cultura_eeuu_segregacion_luisiana_escuela_ruby_bridges_wbm.shtml

2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

Fatima al-Fihri


Fatima Al-Fihriren aita Mohamed Al-Fihri zen, merkatari arabiar garrantzitsua. 

Fatimari senarra eta anaia guztiak hil zitzaizkiolarik, ondare handia jaso zuen oinordetzan. Hala, ahizpa Mariamekin batera haien herriaren aldeko ekimen bat bultzatzea erabaki zuten. Madrasa bat eraiki zuten gazteriaren heziketari laguntzeko. X. menderako, madrasa hura herrialdearen benetako motor intelektuala zen. 859an, halaber, Fatimak munduko lehen unibertsitatea sortu zuen, Fezeko Al Quaraouiyineko Unibertsitatea, gaur egun oraindik martxan dagoena.

Unescok unibertsitate zaharrena dela uste du.

2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Otsailaren 11


Gaur egun, emakume eta neska gazteok mota askotako oztopo aurkitzen ditugu zientzia arloetako lanbide eta ekintzetan egon ahal izateko. Gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna, oso nabaria da gaztetan aukeratzen ditugun ikasketei begiratuz gero eta karrera zientifiko edo teknologikotan maila gorenetan sexu bien arteko arrakala oso nabaria da.

2015.eko Abenduaren 15ean, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak, Otsailaren 11, “Emakume eta Neska gazteak Zientzian” urtero ospatzeko eguna izendatu zuten. Honen bitartez, emakume eta neskak zientzian jarduteko sarbidea eta parte-hartzea parekotasunez emateaz gain beraien indartze eta genero berdintasuna bermatzea da helburua.

2020ko otsailaren 1etik 15era 1.300 jarduera eta hitzaldi baino gehiago egingo dira.

2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Zirgari sariak



Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k epea ireki dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana aitortzeko Zirgari sarien bosgarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko.

Sari hauen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak publikoki eskertu eta aintzatetsi nahi du pertsona fisiko edo juridiko batzuek eta kolektibo edo talde batzuek emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin duten ahalegin berezia.