2025(e)ko irailaren 29(a), astelehena

Emakumeak sareetan

 


"Emakumeak sareetan" hiru topaketa izango dituen zikloa da, sare sozialetan presentzia nabarmena duten aktibistekin burutuko dena. Sare sozial horietatik berdintasunaren eta feminismoaren aldeko kontakizuna garatzen dute.

Hiru "influencer" dira, eta, euren testigantzekin, bat egiten dute emakumeen askatasunaren eta eskubideen aldeko borrokarekin. Hirurak iritzi-sortzaileak dira eta egiten duten lana funtsezkoa da, batez ere gazteenen artean eragina izateko duten gaitasunagatik.

Eman izena #EMAKUMEAK: Marina Marroquí. Era digital y violencia sexual: Cómo prevenir y acompañar en la infancia y la adolescencia (Urriaren 6an) topaketan parte hartzeko. Parte hartzea doakoa da eta plazak mugatuak dira. 

https://emakumeak-agenda.eus/eu/gertaerak/emakumeak-sareetan-marina-marroqui

2025(e)ko irailaren 25(a), osteguna

Beldur Barik

Martxan da Beldur Barik bideo lehiaketaren hamaseigarren edizioa, gazteek indarkeria matxistaren aurrean beren jarrera erakusteko egitasmoa

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek sustatutako ekimen zabala da Beldur Barik programa eta, gazteen artean indarkeria matxista saihesteko eta haiekin batera hausnarketa eta eztabaidak sustatzeko helburua du, Beldur Barik Jarrera bultzatuz. Lehiaketaren oinarriak programako webgunean kontsulta daitezke, baita bideoen sorkuntzarako lagungarria izan daitekeen materiala. Parte hartzea zabalik egongo da irailaren 22tik azaroaren 9ra bitarte. Izen-ematea webgunearen bidez egin beharko da. 

https://beldurbarik.eus/eu/

2025(e)ko irailaren 22(a), astelehena

Bea Aparicio

 


Bea Aparicio Bilbon bizi eta bertan lan egiten du, eta Arte Ederretan lizentziatua da EHUn. 2008az geroztik, irakasle eta ilustratzaile lanetan dihardu. Muralista lanetan, Bilboko Udalak sustatutako Iturri Arte Bidea proiektuan parte hartu du, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Sailarekin eta Bilboko Guggenheim Museoarekin egindako hainbat proiektutan ere.

+Info

2025(e)ko irailaren 18(a), osteguna

Emakume migratu bilbotarrak

 

 

Izen-ematea posta elektronikoz inmigracion@bilbao.eus  helbidera idatziz, izen-abizenak, posta elektronikoa, harremanetarako telefonoa eta erreferentziako erakundea adieraziz.