Aurtengo leloa ‘Ez da zure arazoa soilik, gurea ere bada’ da, eta herritar guztiei eskatu nahi die indarkeria matxista jasaten duten emakumeen inguruan komunitatea sortzeko. Gainera, azpimarratzen da bi emakumetik batek indarkeria jasan duela Euskadin, eta, beraz, erantzukizun soziala, komunitarioa eta instituzionala dela, indarkeria matxistaren biktimei arreta eta entzutea.
2025(e)ko azaroaren 24(a), astelehena
2025(e)ko azaroaren 21(a), ostirala
2025(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena
Nellie Bly
Elizabeth Jane Cochran izenez jaio zen 1864an, 10 anai-arreba zituen familia batean. Bere aita aberatsa zen, baina gazterik hil zen, eta haren fortuna desagertu egin zen.
“Emakumeak zertarako balio duten” izeneko artikulu sexistak, Pittsburgh Dispatch egunkarian argitaratuak, Cochranen erantzuna eragin zuen, “Umezurtz bakartia” ezizenarekin sinatua. Editoreak, George Maddenek, testuaren kalitateak txundituta, froga bat egitea erabaki zuen, eta ondoren egunkarian lana eskaini zion, Nellie Bly izenpeko kazetari-nortasuna sortuz.
Bere artikuluetan, Nellie Blyk beti salatu zituen emakumeen aurkako desberdintasun sozialak, eta emakumeen bozkatzeko eskubidea bezalako ekimenak babestu zituen.
Mexikon korrespontsala izan zen eta, Lehen Mundu Gerran, Austria, Errusia eta Serbiako lubakietatik kronikak bidaliz lan egin zuen gerra-kazetari gisa.
Phileas Foggen marka hautsi zuen emakumea izan zen, munduan zehar 72 egunetan bira eginda. 1922an hil zen, 58 urterekin, New Yorken, pneumoniaren ondorioz.
https://mujeresbacanas.com/elizabeth-jane-cochran-nellie-bly-1864-1922-se/
https://www.revistaerrante.com/es/viaja/nellie-bly-la-vuelta-al-mundo-en-72-dias
2025(e)ko urriaren 31(a), ostirala
Wills Faktorea
Wills faktorea Lucy Wills zientzialariak 1930eko hamarkadan aurkitutako konposatu nutrizionalari eman zitzaion izena da, geroago azido foliko (edo folato) gisa identifikatu zena. Wills-ek Indian ikusi zuen legamia-estraktuak (Marmite) anemia mota bat sendatzen zuela haurdun zeuden emakumeetan, eta konposatu hau funtsezkoa izan zen anemia eta hodi-neuralen akatsak saihesteko haurdunaldian.
Bere lanak haurdunaldiaren elikaduraren ulermen modernoaren oinarriak jarri zituen, eta bizitza ugari salbatu ditu, bai anemia bai jaiotza-akatsak prebenituz.
https://lamberts.es/art-dsp/breve-historia-del-acido-folico/
2025(e)ko urriaren 20(a), astelehena
"Bilbotar emakume migratzaileei sariak"
Bilboko Udalak "Bilbotar emakume migratzaileei sariak" VII. Edizioaren deialdia egin du. Udaleko Immigrazioaren Tokiko Kontseiluak (CLI) bultzatua, emakume etorkinek Bizkaiko hiriburuko bizitza sozial eta publikoan duten presentzia aitortzea du helburu, baita aniztasuna aitortu eta erreferentziazko agertokiak kokatzea ere.
6 kategoria, hainbat helbururekin:
- Emakumea komunitate-eragile gisa
- Emakume ekintzailea
- Emakume politikaria
- Emakume artista
- Emakume zientzialaria
- Emakume gaztea
2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna
Pentagrama Fest
Pentagrama Fest 2025eko urriaren 9tik 11ra itzuliko da, energiaz eta konpromiso sozialez betetako bigarren edizio batekin. Hiru egunez, hiriak 30 jarduera baino gehiago hartuko ditu bost gune enblematikotan: Bilborock, EDE Fundazioa, AS Fabrik eta Bilbao Arena, musika, antzerkia, poesia, moda, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta bakarrizketak uztartzen dituen proposamenarekin.
Jaialdiak aniztasunaren, inklusioaren eta justizia sozialaren bozgorailu kultural gisa duen nortasuna sendotzen du, tokiko eta nazioarteko artistak elkarrizketan jarriz eta publikoak esperientzia eraldatzaileetara hurbilduz.
Doako jarduerak: Bilbao Arena kanpoaldea eta eguneko saioak egoitzetan.
Ordainpeko kontzertuak: Bilborock eta Bilbao Arena (8 €aldez aurretik/10 €leihatilan).
Deskontuak Gazte-txartelarekin.
2025(e)ko urriaren 8(a), asteazkena
Sindy Takanashi
2025(e)ko urriaren 6(a), astelehena
Bilbofem
2025(e)ko irailaren 29(a), astelehena
Emakumeak sareetan
"Emakumeak sareetan" hiru topaketa izango dituen zikloa da, sare sozialetan presentzia nabarmena duten aktibistekin burutuko dena. Sare sozial horietatik berdintasunaren eta feminismoaren aldeko kontakizuna garatzen dute.
Hiru "influencer" dira, eta, euren testigantzekin, bat egiten dute emakumeen askatasunaren eta eskubideen aldeko borrokarekin. Hirurak iritzi-sortzaileak dira eta egiten duten lana funtsezkoa da, batez ere gazteenen artean eragina izateko duten gaitasunagatik.
Eman izena #EMAKUMEAK: Marina MarroquÃ. Era digital y violencia sexual: Cómo prevenir y acompañar en la infancia y la adolescencia (Urriaren 6an) topaketan parte hartzeko. Parte hartzea doakoa da eta plazak mugatuak dira.
https://emakumeak-agenda.eus/eu/gertaerak/emakumeak-sareetan-marina-marroqui
2025(e)ko irailaren 25(a), osteguna
Beldur Barik
Martxan da Beldur Barik bideo lehiaketaren hamaseigarren edizioa, gazteek indarkeria matxistaren aurrean beren jarrera erakusteko egitasmoa
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek sustatutako ekimen zabala da Beldur Barik programa eta, gazteen artean indarkeria matxista saihesteko eta haiekin batera hausnarketa eta eztabaidak sustatzeko helburua du, Beldur Barik Jarrera bultzatuz. Lehiaketaren oinarriak programako webgunean kontsulta daitezke, baita bideoen sorkuntzarako lagungarria izan daitekeen materiala. Parte hartzea zabalik egongo da irailaren 22tik azaroaren 9ra bitarte. Izen-ematea webgunearen bidez egin beharko da.
2025(e)ko irailaren 22(a), astelehena
Bea Aparicio
Bea Aparicio Bilbon bizi eta bertan lan egiten du, eta Arte Ederretan lizentziatua da EHUn. 2008az geroztik, irakasle eta ilustratzaile lanetan dihardu. Muralista lanetan, Bilboko Udalak sustatutako Iturri Arte Bidea proiektuan parte hartu du, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun Sailarekin eta Bilboko Guggenheim Museoarekin egindako hainbat proiektutan ere.
2025(e)ko irailaren 18(a), osteguna
Emakume migratu bilbotarrak
Izen-ematea posta elektronikoz inmigracion@bilbao.eus helbidera idatziz, izen-abizenak, posta elektronikoa, harremanetarako telefonoa eta erreferentziako erakundea adieraziz.
2025(e)ko abuztuaren 8(a), ostirala
2025(e)ko abuztuaren 4(a), astelehena
Estereotipoak
Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluak egiaztatu du genero-estereotipoek emakumeen eta gizonen bizi-ibilbideak baldintzatzen jarraitzen dutela.
Txostenak egiaztatzen du genero-estereotipoek eta bokazioen segregazioak baldintzatu egiten dituztela emakumeen eta gizonen hezkuntza- eta lan-ibilbideak, eta faktore hori dela bizitzako eremu guztietan arrakalen iraunkortasunean eragina duen faktoreetako bat.
2025(e)ko uztailaren 23(a), asteazkena
Mary Elizabeth Walton
Mary Elizabeth Walton estatubatuar asmatzaile eta ingeniaria izan zen, ingurumenaren, poluzio atmosferikoaren eta kutsadura akustikoaren aldeko borrokan aitzindaria, eta hiri handietako kutsadura arintzeko hainbat sistema asmatu zituen.
Waltonek trenak eragindako soinu-kutsadura murrizten zuen asmakizun bat patentatu zuen. Errailak alkitran eta kotoiz pintatutako egurrezko bilgarri batez estali zituen, hareaz betetzen zena, zarata eta bibrazioak xurgatzea errazten zuena.
2025(e)ko uztailaren 14(a), astelehena
Beldur Barik Jaiak
Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Beldur Barik Jaiak kanpaina bultzatu dute, jai-guneetan dauden gazteei zuzenduta dago. Kanpaina horren helburua da gazteei baliabide praktikoak ematea indarkeria matxista identifikatzeko eta horri aurre egiteko, eta errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatzea jaietan eta jarduera sozial guztietan.
2025(e)ko uztailaren 8(a), asteartea
Hizkuntza inklusibo
Hizkuntza inklusiboaren erabilerak jokabidean nola eragiten duen aztertzen du Emakunderen beka jaso duen ikerketa batek.
Azterlanaren arabera, hizkuntza inklusiboa erabiltzea lehendik dauden genero-ezberdintasunak ez areagotzeko garrantzitsua da.
Ikerketak hizkuntzaren ekonomia, anbiguotasun faltsua edo genero gramatikalaren eta sozialaren arteko nahasmena bezalako kontrako argudioak baliogabe uzten ditu.
2025(e)ko ekainaren 30(a), astelehena
Obstetrizia
2025(e)ko ekainaren 23(a), astelehena
Plazandreak
Bilboko Udala Plazandreak txapelketarekin arituko da lankidetzan; izan ere, saioa Esperantza frontoira itzuliko da edizio berri batekin. Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotziak parte hartu du ekainaren 23tik uztailaren 21era Bilbo emakumezkoen pilotarik onenaren hiriburu bihurtuko duen txapelketaren aurkezpenean.
2025(e)ko ekainaren 17(a), asteartea
Skate
DOAKO ikastaroa, skatearen hastapenei buruzkoa, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eta FLINTA taldearentzat. Ikastaro horretan, skatearen irakaskuntza ez ezik, trebetasun sozialak eta sortzaileak garatzera eta komunitate-espiritua indartzera bideratutako dinamikak ere sartuko dira.
2025(e)ko ekainaren 9(a), astelehena
Broders
2025(e)ko ekainaren 3(a), asteartea
Lanparako andrea
Florence Nightingale (Florentzia, 1820ko maiatzaren 12a – Londres, 1910eko abuztuaren 13a) erizain, idazle eta estatistikari britainiarra izan zen, erizaintza profesional garaikidearen aitzindaritzat hartua eta erizaintzaren lehen ereduzko kontzeptuaren sortzailea. Matematiketan nabarmendu zen, eta estatistikako ezagutzak aplikatu zituen epidemiologian eta osasun estatistikan.
Urtero, maiatzaren 12an, bere jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez, Erizaintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
2025(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea
Udako ikastaroa
Emakundek urtero antolatzen du Udako Ikastaroa Fundazioarekin batera ikastaro bat.
Aurten “Belaunaldi berrientzako Internet seguru eta feminista bat pentsatuz: orainaldiko jakintzak eta etorkizuneko erronkentzat” izenburupean gauzatuko da, ekainaren 17 eta 18an izango da, Miramar Jauregian.
2025(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena
2025(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala
2025(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala
Berdintasun Eskola 2025
Emakunderen Berdintasun Eskola online guneak genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez. Haren helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea.
Doakotasuna
2025(e)ko apirilaren 14(a), astelehena
2025(e)ko martxoaren 27(a), osteguna
Larrialdietarako 112 SOS Deiak
Aplikazioa doakoa da. Eta soilik botoi bat sakatuta 112 larrialdi-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera ematen du.
Sistemak abisuak osorik bidaltzea ahalbidetzen du, geolokalizazio aurreratua du eta estaldura gutxiko eremuetan funtzionatzen du.
Herritarrek segurtasunarekin, osasunarekin, suteekin eta veste gertakari batzuekin erlazionatutako larrialdien berri zuzenean eman ahal izango dute larrialdiko eta segurtasuneko zerbitzuekin modu arinean konektatuko den aplikazio horretatik.
2025(e)ko martxoaren 20(a), osteguna
Tapputi
2025(e)ko martxoaren 6(a), osteguna
"Ni feminista naiz"
"Ni feminista naiz" da martxoaren 8ko erakundeen arteko kanpainaren leloa. Goiburua "Feminismoa zurekin bat" esaldiarekin osatzen da, eta feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatu eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman nahi die. Honekin batera, feminismoaren balioek pertsonen eguneroko bizitzan botere eraldatzailea dutela erakutsi nahi du. Ukazio eta desinformazio olatuaren aurrean, Emakundek, hiru aldundiek eta EUDELek beharrezkotzat jotzen dute feminismoari buruzko pedagogia egitea eta berdintasun-politikei balioa ematea. Gainera, Aurten Beiing-eko adierazpenaren 30. urteurrena eta Euskal Berdintasunerako lehen Legearen 20. urteurrena ospatzen dira.
2025(e)ko otsailaren 25(a), asteartea
Ekonomia, enpresa eta genero IX jardunaldiak
«Ekonomia birpentsatzen: zaintzak ardatz»
Eguna: 2025ko martxoaren 17a
Ordua: 11:20
Lekua: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Areto Nagusia (Sarriko)
Online (saio irekia): Ekonomia, enpresa eta genero IX jardunaldiak
Azalpena:
Jardunaldi hauen bidez enpresa, ekonomia eta zuzenbide arloetan genero ikuspegia barneratzea bultzatu nahi da, bere garrantziaren eta egokitasunaren kontzientzia sustatuz, eta arlo honetan praktika onen eredu eta adibideak aurkeztuz. Aldi berean, unibertsitatean gai honen inguruko hausnarketa ere bultzatu nahi da, bereziki ekonomiaren eta enpresaren eta honen kudeaketaren inguruko irakaskuntza eta ikerketari dagokionez.
Aurtengo edizioak zaintzak izango ditu ardatz, hain zuzen ere sistema ekonomikoari eta enpresen antolakuntzari genero ikuspegitik eragiten dien gai nagusietako bat. Zaintzak, bizitza mantentzeko oinarria, ikusezin egon izan dira eta oraindik ere askotan badaude, eta, aldi berean, haien erantzukizuna nagusiki emakumeena izan da. Egoera horrek lotura zuzena du sexuaren araberako lan-banaketarekin eta produkzio-lanaren eta ugalketa-lanaren arteko bereizketarekin, azken honek balorazio eta aintzatespen txikiagoa duelarik. Jardunaldian, egoera horrek eragindako problematikan sakonduko da, batez ere egungo testuinguruan, eta eraldaketa sozial eta ekonomiko beharrezko baterako ardatzak planteatuko dira, bai ikuspegi sozio-ekonomikotik, bai ikuspegi juridikotik. Halaber, Maitelan zaintza kooperatibaren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.
Egitaraua:
• Jardunaldiaren aurkezpena eta inaugurazioa.
• Amaia Pérez de Orozco. Ekonomian doktorea. Colectiva XXK-ko kidea. Ekonomia feministan aditua.
• Samara de las Heras Aguilera. Zuzenbidean doktorea, Fem Ius-eko aholkulari juridikoa. Emakumeen eskubideen eta berdintasun politiken arloan aditua.
• Maitelan S.Koop.
• Eztabaida irekia.
Jardunaldia ikasleei, irakasleei, profesionalei eta, orokorrean, gaian interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Harremanetarako:
Enpresaren Zuzenbidea eta Zuzenbide Zibila Saila.
irati.basoredo@ehu.eus / itziar.villafanez@ehu.eus
2025(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena
2025(e)ko otsailaren 11(a), asteartea
Doako bisita gidatua
Gozatu doako bisita gidatua Bilbon zehar paseatzen ari zaren bitartean eta zure emakumeen historia liluragarria ezagutu.
Haiek gidatuko zaituzte eta isildutako istorioak kontatuko dituzte. Emakume miresgarriak aurkituko dituzu, arrasto ezabaezina utziko dizutenak.
Nola funtzionatzen du?
Ez da ezer deskargatu behar. Zure mugikorra besterik ez duzu behar (hobe entzungailuekin).
Ibilbide gidatu eta autonomoa da. Oso modu errazean erabiltzen da webgune honen bidez. Uneoro esango dizugu nondik jo.
Istorio bakoitza baliabide dibertigarriekin kontatzen da: eszena antzeztuak, bideo animazioak, lokuzioak edo ilustrazioak
Ibilbidea jolas interaktibo gisa diseinatuta dago, eta proba egingo dizugu, argitu beharreko galderekin. Baina ez kezkatu, beti izango duzu ibilbidea osatzeko aukera!
https://bilbao.historiasmujeres.tours/index.php?idioma=eu
2025(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea
Phillis Wheatley
Phillis Wheatley (1753-1784) Estatu Batuetan poesia liburu bat argitaratu zuen lehen idazle afroamerikarra izan zen. Senegalen jaioa, zazpi edo zortzi urterekin saldu zuten esklabo gisa eta Ipar Amerikara eraman zuten. Bostongo Wheatley familiak erosi zuen, irakurtzen irakatsi zion eta geroago poesia idaztera bultzatu zuen bere talentua ikusi zutenean. "Phillis" deritzen zen, horixe zelako ekarri zuen ontziaren izena, eta Wheatley, erosi zuen merkatariaren abizena.











.jpg)




















