2023(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

"Amelia. Historia de una lucha"

 


Amelia Tiganus prostituzioaren abolizioarekin konprometitutako aurpegietako bat da. Ekintzaile feminista, 1984ko martxoaren 11an jaioa, Galatin, Errumania. Bost urtez espainiar estatuan sexu-esplotazioa pairatu ondoren, Euskal Herrian bizi da non eta bere bizitza berreraiki eta berritu ahal izan zuen. Hainbat artikulu argitaratu ditu, besteak beste, ‘La revuelta de las putas’ eta ‘El trabajo os libre’. Prostituzioari eta sexu-indarkeriari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-ikastaro eta -tailerretan ere trebatzailea da. 

"Amelia.Historia de una lucha" komikia bere bizi-esperientzian oinarrituta dago. Formatu horren bidez, publiko gazteenera iritsi nahi du. 

Bilboko udal-liburutegietan aurki dezakezue. 

2023(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Emakumea eta zientzia

 


"Otsailak 11" herritarren ekimena da Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko, eta marko honetan hainbat jarduerak gauzatuko dira hurrengo helburuekin: 

1. STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) arloetan lan egiten duten emakumeen lana ezagutaraztea eta, honela, karrera profesional horiek aukeratzen lagungarria  lagungarria izan daitezkeena emakume-erreferenteak sortzea haurrentzat.   

2. STEM arloetan emakumearen gaur egungo egoerari eragiten dioten faktoreak ezagutzea, esparru zientifikoan genero-berdintasuna lortzeko. 

Irakurri "Un paseo por las mujeres de la luna": 

https://personal.us.es/pacovega/2021/10/04/un-paseo-por-las-mujeres-de-la-luna/

2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

Ahalduntze eskola



Bilboko Udalak Ahalduntze Eskolaren aurten egitekoak diren jardueren egutegia aurkeztu du, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan gauzatzekoa. Hauek dira emakumeek emakumeentzat eta LGTBIQ+ pertsonentzat sortutako proiektu pilotu honetan gauzatuko diren lehen jarduerak. Eskaintzaren barruan, taldeen bilkurak nabarmentzen dira, formazio-tailerretan egitekoak, eta hitzaldiak ere bai, emakumeen intereseko gaien ingurukoak, eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

BIGARREN ARIKETA: PLAZER ETA SEXUALITATE DESJABETUAK BERRESKURATZEA

Otsailaren 9a: "Jarri zara pentsatzen zer heziketa sexual jaso dugun? Badakizu nola heziketa horrek eragiten duen gure sexualitatean, gure desiretan eta gure sexu-jardunetan? Gure gorputzak eta genitalak ezagutuko ditugu, tabuak, beldurrak eta lotsak desegingo, sexu-eredu zapaltzailea desegiten hasteko egin dezakegun lehen urratsetako baten gisara".

Otsailaren 16a: "Geure burua ezagutzea geure burua onartzeko. Geure burua onartzea geure burua zaintzeko. Geure burua zaintzea geure burua maitatzeko. Birpentsatu egingo dugu sexualitateaz dugun ustea, gure erotismoaz eta gure harremanez dugun ustea, eta halaber gure gorputzarekiko eta gure plazerarekiko harremana, eta, horretarako, 'tratu ona' nabarmenduko dugu 'tratu txarraren' aldean".

Otsailaren 23a: "Autoerotismoa, ahalduntzen gaituen plazera. Gure gorputzaz jabetzea ostera ere, geure plazerekin elkartzeko berriro ere. Ez gara bakarrik bortizkerietatik libre bizi diren bizitzak, baizik eta plazerez eta tratu onez betetako bizitzak".

Dinamizatzailea: Izaskun Zarrandikoetxea. Mundo Ivaginarioko sexologoa.

Bilkurak doakoak izango dira, eta San Frantziskoko udaltegiko ekitaldi aretoan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Interesa dutenek doan eman ahalko dute izena, andretajabe@bilbao.eus helbidean, edo telefonoz, 688 88 13 53 telefono-zenbakian.

+Info

2023(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Maskulinitate patriarkalaren rola: Gutxiago gehiago denean.


Genero-berdintasuna familiatik eta adin goiztiarretan sustatzeko erakundearen lan-ildoaren barruan, gida labur honek gizonentzat maskulinitate patriarkalaren ereduaren parametroen pean bizitzeak zer esan nahi duen eta zer inplikatzen duen hausnartzea du helburu.

Gida