2023(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

2023(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

Kaleko jazarpena

Stand Up programak kaleko jazarpenaren arazoa agerian utzi eta, aldi berean, bai jazarpena jasaten duten pertsonei bai ikusten dutenei tresnak eskaintzen dizkie, lagundu eta esku hartu dezaten. 

Programa honen helburua  pertsonak eremu publikoetan egoera horien aurrean modu seguruan nola jokatu ahal duten prestatzea da, 5Dko metodologia erabiliz: arreta galaraztea, eskuordetzea, dokumentatzea, laguntza ematea eta jazarleari zuzentzea. 

Gehiago jakin nahi duzu? Esteka honetan duzu informazio guztia. 

2023(e)ko urriaren 3(a), asteartea

Clara Campoamor



Clara Campoamor kaleko fatxada batean horma-irudi bat egiten ari dira, estatuko emakumeek botoa emateko eskubidea lortu zuen abokatu eta politikari horren omenez.

Zorrotzako bizilagun baten ideia izan zen horma-irudia egitea, eta proposamen bat aurkeztu zuen Udalak urtero antolatzen dituen aurrekontu parte-hartzaileetara.

#callejeroconnombredemujer

2023(e)ko irailaren 21(a), osteguna

Jardunaldi

 


“Feminismoa nire bizitza aldatu du” jardunaldiak #Emakumeak antolatu du, Espacio Regaderaren laguntzarekin. Bilboko FICC terminalean izango da.

Doako otordu feminista bat egingo da, eta sarrera eskuratzean eman behar da izena.

Haurtzaindegi zerbitzua izanen da. Sarrera erosten denean zehaztu egin behar da.



2023(e)ko irailaren 19(a), asteartea

Beldur Barik 2023

 


Abian da indarkeria matxista prebenitzeko 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako Beldur Barik lehiaketa

Gaur jarri da abian gazteen artean indarkeria sexista eta matxista prebenitzea helburu duen Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren hamalaugarren edizioa. Gazteek azaroaren 10era arteko epea izango dute kultura matxista eta indarkeria sexistari aurre egiteko konpromiso pertsonala eta kolektiboa islatzen duen ikus-entzunezko lan bat aurkezteko.

+Info

2023(e)ko irailaren 12(a), asteartea

Jardunaldi

 


“Emakumeen gizarte bazterketa eta indarkeria matxistak.” 

Urriaren 2an izango da, Bizkaia Aretoan, eta AURREZ AURRE edo ON-LINE parte hartzeko, esteka honetako inprimakia bete behar duzue:


2023(e)ko abuztuaren 28(a), astelehena

Prozesu penala


Emakundek eta Justizia Auzitegi Nagusiak gida bat banatu dute indarkeria matxistaren biktimei prozesu penalari buruzko informazioa emateko 

Iñaki Subijana Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidenteak, Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak “Genero-indarkeriaren biktimentzako zigor-arloko prozesuari buruzko informazio-gida” aurkeztu dute gaur goizean EAEko Auzitegi Nagusiaren egoitzan, “Zigor-arloko prozesuan biktimek dituzten eskubide nagusiak” deitutako liburuxkarekin batera.

+Info

2023(e)ko maiatzaren 11(a), osteguna

"Manual para súper feministas"

 


"Manual para súper feministas" SMren "Orgullosa de mí" ekimenaren 2022ko berrikuntzetako bat da. Eskuliburu honetan berdintasunean hezten duten haur eta gazte literaturako liburu-sorta zabala dago. Estereotipoak hausten dituzten neska eta emakume sendo eta independenteen istorioak. 

Dibulgaziozko komikia da, eta, bineta ausartetan, feminismoaren funtsezko kontzeptuak azaltzen dizkie irakurle gazteei. 

Bere egunerokoan neskei eragiten dieten gaiak jorratzen ditu, hala nola, emakumeek zineman eta telebistan duten ordezkaritza eskasa, emakumeen edertasunaren ideal engainagarria, laguntasuna eta gorrotoa, hizkuntza inklusiboa, maitasun-harremanak eta adostasunaren garrantzia... 

Bilboko udal-liburutegietan aurki dezakezue. 

2023(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena

ikusezin


Ikerketa batek aztertu du genero-arauek eta rolek bigarren hezkuntza eta unibertsitateko talde lanetan duten eragina 

Neskek beren gain hartzen dituzte zeregin ikusezinenak, eta auto-exijentziaren ondorioz, inurri-lan ezkutua egiten dute taldearentzat. Jendaurrean hitz egiteko legitimitate gutxiago dutela sentitzen dute, eta mutilek, berriz, askatasun handiagoz ikusten dute beraien partaidetza publikoa.

+Info

2023(e)ko martxoaren 26(a), igandea

Gizonduz


Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du. 

Gizonduz sentsibilizazio eta prestakuntza programak ikastaroak eskaintzen ditu; doakoak eta malguak dira, aurrez aurre zein internet bidez egin daitezke, eta mota guztietako gaiak jorratzen dituzte.

2023(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

"Intercambio de luchas feministas"


Emakumeen hilabetearen barruan, Oscarte eta bere kontraparteek Guatemalaren eta Bizkaiaren arteko borroka feministen inguruko elkartrukeei hasiera eman behar diete, eta guztion artean ezagutza eraikitzeko sareak eratzen jarraitzera gonbidatzen gaituzte. 

Oscarte, Santutxuko GGKE bat da, eta Guatemalako erakunde batzuekin batera emakumeen ahalduntzeari buruzko gaietan lan egiten du. Horietako emakume batzuk indarkeriatik bizirik ateratako emakumeak dira, emakume ekintzaileak , beren komunitateetako emakumeak mobilizatzen dituzten emakumeak, azken finean,  beren eskubideak defendatzearen alde eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko borrokatzen duten emakumeak. Horregatik, interesa duzuen guztiok, hurrengo estekan izena eman eta parte har dezakezue. 

Izena-eman

2023(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

Iritzi-artikulua

"En pleno barullo sobre si el 8 de marzo debe ser festivo o no, un resfriado bastante pesado me lleva a la página de cita previa de Osakidetza. Veo que Marta, Belén y Ester, son mi médica de familia, mi enfermera y mi matrona.  Tres profesionales. Tres mujeres. Sin embargo, el Organismo Autónomo dedicado a la salud , en su web,  mantiene y alimenta en  el imaginario colectivo, patrones  inundados de patriarcado, ese,  contra el que tanto empezaron a pelear ya, otras y algún otro, incluso antes de que desapareciera el Antiguo Régimen, esto es, antes de la Revolución Francesa, lo aclaro porque no quiero que haya errores con las denominaciones.

Osakidetza,  más de 200 años después de que Mary Wollstonecraft empezara a poner las bases del feminismo y de la igualdad entre hombres y mujeres, supongo que por despiste, por falta de atención, sigue insistiendo en la  idea de  que la medicina, como aquel brandy que se anunciaba en TV en los 70, es cosa de hombres; teniendo en cuenta que no se atiende a lo que no se conoce, o a lo que no se considera ni tan siquiera existente, así,  a Marta la titula médico; a la enfermera Belén, le permite cierto grado de identidad detrás de una "/a", que va a la zaga de los compañeros (enfermero/a), y sí, a la matrona le coloca todas las letras seguidas, sin ninguna barra ... , hundiendo más las raíces del patriarcado mediante dos rizomas: uno que se enrosca, y se enroca,  en la etimología de la palabra y que con ello, martillea en la costumbre sin posibilidad de cambio - es necesario recordada  una frase célebre, cuya autoría no está del todo clara, pero que es muy iluminadora; locura es esperar resultados diferentes, haciendo lo mismo-   y dos, deja fuera, esta vez, a aquellos profesionales, aquellos, digo bien, que son matrones, que como las médicas, existen y tienen,  su  nombre común recogido en la RAE. La desigualdad, el patriarcado, aboga por la separación, la crispación, y la carencia; nos limita y nos impide, a hombres y mujeres,  ser personas completas, nos ha colocado un género expectante y espectador, y una expectativa, y ahí estamos danzando con lo que hay, buscando no pisar nuestros propios pies.

Querido Organismo Autónomo Osakidetza; revise su visión, consulte con su especialista en perspectiva de género y mire con visión limpia, libre de tóxicos, no hace falta que se ponga gafas moradas un festivo 8 de marzo y hable con propiedad, con espíritu de cambio y con equilibrio:  a la médica no le diga médico, ni al matrón, matrona."

Lourdes Lorente

Coordinadora SAV


2023(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

"Kit de placer"

El “kit del placer” sexualitateari buruzko zalantzak argitzen laguntzen duen webgunea da. Bertan argitaratzen diren sarrerak, sexuari buruzko tailerretan parte hartzen duten gazteek dituzten zalantzei emandako erantzunak dira. 

Oso material interesgarria da, eta gaiari buruzko informazio zuzena izaten lagun dezaketen irudi eta bideoak ditu. 

https://kitdelplaer.org/es/

2023(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

Matxismoa eta nerabezaroa



Komunikabideak mundua ezagutzeko leiho bat dira. Nerabezaroan, telebistak, irratiak eta aldizkariek helduaroaren berri izateko aukera ematen ziguten, nortsuk ginen jakin bitartean.

Hala ere, jasotzen genituen mezuetako asko ez ziren inuzenteak: emakume eredu  bat  sortzen  saiatzen  ziren, eta eredu horriekin bat etorri behar genuen.

‘Matxismoak nola markatu  zuen  gure  nerabezaroa’ jolas   interaktibo bat da, non erabiltzaile bakoitzak, jaiotza-urtea  sartu ondoren,  adin tarte horretan markatu gintuzten ideia eta kulturaren inpaktuak berbizteko aukera izango du.

https://lab.rtve.es/8m-machismo-adolescencia/ 

2023(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Maskulinitate Berriak

Kaixo, martxoak 8ko astea dela eta bidali ditugun mezuen artean hau da azkena: zelan jorratzen ditugu gure entitatean “Maskulinitate Berriak”? 



2023(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

Hizkuntza inklusiboa

Kaixo, gure erakundean berdintasunaren kudeaketarekin daukagun erronketako bat, gure antolamendu-kulturan txertatzea da. Hau lortzeko estrategietako bat hizkuntza eta irudi inklusiboak erabiltzea da, eta horretarako gida desberdinak ditugu, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearena erreferentzia izanda. Irudian klik egiten baduzu, gidetara sar zaitezke.



2023(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

Berdintasun plana

Kaixo, Gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, gure langileen berdintasunari buruzko datuak erakutsi nahi dizkizuegu.

Horretarako, 2023-2027 Berdintasun Planarako egindako diagnostikotik jasotako datuak aurkezten dizkizuegu.   



2023(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Berdintasuna

Kaixo, berdintasunaren alorreko gure estrategia konpromiso esplizitu batetik abiatzen da, eta horrek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako bi Plan garatzera eraman gaitu. Gaur egun, 2023-2027 urteetarako onartutako Berdintasunerako 2. Plana ezartzen hasi gara, eta bertan 4 erronka nagusi ezarri ditugu, irudian erakusten ditugunak.

Berdintasun Plan hau gure Berdintasun Taldeak bultzatu du, Ana Luz Prieto, Isabel Espiño, Maite Albistur, Jorge Freudenthal eta Jorge Porras gure lankideek osatzen zutena hasiera batean. Gaur egun, gainera, taldeko kide dira Ane Lekanda eta Ianire Subinas; Ana Luz, Maite eta Jorge F.ren ordez.

Era berean, Oihane Bilbaok parte hartzen du Zuzendaritza Batzordearen aldetik, eta nik neuk Zuzendaritzaren aldetik. Txandakako eta diziplina anitzeko talde bat da, non ideiak trukatzen ditugun, eta urte bakoitzean garatu beharreko estrategiak diseinatzen ditugun.

2023(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

"Amelia. Historia de una lucha"

 


Amelia Tiganus prostituzioaren abolizioarekin konprometitutako aurpegietako bat da. Ekintzaile feminista, 1984ko martxoaren 11an jaioa, Galatin, Errumania. Bost urtez espainiar estatuan sexu-esplotazioa pairatu ondoren, Euskal Herrian bizi da non eta bere bizitza berreraiki eta berritu ahal izan zuen. Hainbat artikulu argitaratu ditu, besteak beste, ‘La revuelta de las putas’ eta ‘El trabajo os libre’. Prostituzioari eta sexu-indarkeriari buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-ikastaro eta -tailerretan ere trebatzailea da. 

"Amelia.Historia de una lucha" komikia bere bizi-esperientzian oinarrituta dago. Formatu horren bidez, publiko gazteenera iritsi nahi du. 

Bilboko udal-liburutegietan aurki dezakezue. 

2023(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena

Emakumea eta zientzia

 


"Otsailak 11" herritarren ekimena da Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna gogoratzeko, eta marko honetan hainbat jarduerak gauzatuko dira hurrengo helburuekin: 

1. STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) arloetan lan egiten duten emakumeen lana ezagutaraztea eta, honela, karrera profesional horiek aukeratzen lagungarria  lagungarria izan daitezkeena emakume-erreferenteak sortzea haurrentzat.   

2. STEM arloetan emakumearen gaur egungo egoerari eragiten dioten faktoreak ezagutzea, esparru zientifikoan genero-berdintasuna lortzeko. 

Irakurri "Un paseo por las mujeres de la luna": 

https://personal.us.es/pacovega/2021/10/04/un-paseo-por-las-mujeres-de-la-luna/

2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

Ahalduntze eskola



Bilboko Udalak Ahalduntze Eskolaren aurten egitekoak diren jardueren egutegia aurkeztu du, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan gauzatzekoa. Hauek dira emakumeek emakumeentzat eta LGTBIQ+ pertsonentzat sortutako proiektu pilotu honetan gauzatuko diren lehen jarduerak. Eskaintzaren barruan, taldeen bilkurak nabarmentzen dira, formazio-tailerretan egitekoak, eta hitzaldiak ere bai, emakumeen intereseko gaien ingurukoak, eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

BIGARREN ARIKETA: PLAZER ETA SEXUALITATE DESJABETUAK BERRESKURATZEA

Otsailaren 9a: "Jarri zara pentsatzen zer heziketa sexual jaso dugun? Badakizu nola heziketa horrek eragiten duen gure sexualitatean, gure desiretan eta gure sexu-jardunetan? Gure gorputzak eta genitalak ezagutuko ditugu, tabuak, beldurrak eta lotsak desegingo, sexu-eredu zapaltzailea desegiten hasteko egin dezakegun lehen urratsetako baten gisara".

Otsailaren 16a: "Geure burua ezagutzea geure burua onartzeko. Geure burua onartzea geure burua zaintzeko. Geure burua zaintzea geure burua maitatzeko. Birpentsatu egingo dugu sexualitateaz dugun ustea, gure erotismoaz eta gure harremanez dugun ustea, eta halaber gure gorputzarekiko eta gure plazerarekiko harremana, eta, horretarako, 'tratu ona' nabarmenduko dugu 'tratu txarraren' aldean".

Otsailaren 23a: "Autoerotismoa, ahalduntzen gaituen plazera. Gure gorputzaz jabetzea ostera ere, geure plazerekin elkartzeko berriro ere. Ez gara bakarrik bortizkerietatik libre bizi diren bizitzak, baizik eta plazerez eta tratu onez betetako bizitzak".

Dinamizatzailea: Izaskun Zarrandikoetxea. Mundo Ivaginarioko sexologoa.

Bilkurak doakoak izango dira, eta San Frantziskoko udaltegiko ekitaldi aretoan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Interesa dutenek doan eman ahalko dute izena, andretajabe@bilbao.eus helbidean, edo telefonoz, 688 88 13 53 telefono-zenbakian.

+Info

2023(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Maskulinitate patriarkalaren rola: Gutxiago gehiago denean.


Genero-berdintasuna familiatik eta adin goiztiarretan sustatzeko erakundearen lan-ildoaren barruan, gida labur honek gizonentzat maskulinitate patriarkalaren ereduaren parametroen pean bizitzeak zer esan nahi duen eta zer inplikatzen duen hausnartzea du helburu.

Gida

2023(e)ko urtarrilaren 9(a), astelehena

Cyberflashing

 

Cyberflashing-a (ciber-exhibizionismoa) eskatu gabeko irudi lizunak (nudes) bidaltzeko ekintza da, WhatsApp, AirDrop, Bluetooth-eko edozein modutan edo sare sozial baten bidez. 

Cambridgeko hiztegiak honela deskribatzen du: “Internet erabiltzen duen norbait aurrera eramaten duen ekintza, bere gorputzari buruzko irudi biluzi bat bidaltzeko, batez ere genitalak, ezagutzen ez duen eta egiteko eskatu ez zion norbaiti”. 

Espainian oraindik ez dago delitu gisa tipifikatuta, milaka emakumek egunero sufritzen duten arren. 

Nola saihestu jakin nahi baduzu, egin klik estekan

2023(e)ko urtarrilaren 3(a), asteartea

Lupa Proiektua

Lupa proiektua: "Andaluziako hezkuntza publikoan jendarte eraldaketa sustatzen prozesu feminista eta belaunaldi artekoen bidez". 

Itálica BHI, Antonio Domínguez Ortiz BHI eta Palomares BHIko ikasleak ikerketa prozesu bat aurrera eraman dute, emakumeen lanaren ikusezintasun historikoa eta euren ekarpenen inguruan hausnartzeko genero-desberdintasunaren beste modu bat dela kontuan hartuta. 

Esteka honetan haien lana eta proposamen didaktikoa ikus ditzakezue. 

https://apysolidaridad.org/educacion-transformadora/coeducacion-y-feminismos/mujeres-visibles/