2022(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

Gida "Beldur Barik"


Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburu bat jarriko da udalen eskura.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua den Beatriz Artolazabalek eta EUDELeko presidentea den Gorka Urtaranek “Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida” aurkeztu dute gaur. Gida hau Emakundek egina da, Arabako, Gizpuzkoako eta Bizkaiko foru-aldundiekin eta EUDELekin lankidetzan, gazteen artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programaren esparruan. Haiekin batera ekitaldian izan dira Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Ainhoa Campo eta Miren Elgarresta, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Berdintasun zuzendariak, hurrenez hurren. 

Gida

2022(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

"Zinemagileen artean"

 


Emakumeek Egindako “Zinemagileen artean” Zinema Karabana Kairoko (Egipto) Emakumeen Nazioarteko Zinemaldiaren erakusketa ibiltaria da, eta helburua du arabiar kulturaren eta beste kultura batzuen arteko elkarguneak sortzea, zinema sozialeko zuzendariak ikusgai jartzea eta zinemagileen artean lankidetza-sareak sortzea.

Emakumezkoek egindako zinema 11. karabana

Maiatzaren 23tik 27ra

Golem Zinemak. Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao.

+Info


LGTBI

 


Berdintasun Ministerioak bilatzaile bat egin du LGTBI taldearentzat. Bertan, administrazio publikoek eta gizarte-erakundeek herritarren eskura jarritako informazio arreta eta aholkularitza baliabideak aurki daitezke. 

Esteka honetan bilatzailera sar daiteke: 

+Info