2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

Genero-indarkeria bizitzaren amaieran


Matia Fundazioak, bizitzaren azken fasean dauden pertsonei arreta psikosoziala ematen dien fundazioak, programa bat argitaratzen du artatzen dituzten familietan eta pertsonetan gertatzen diren genero-indarkeriako egoerei aurre egiteko..

"Bizitzaren amaieran genero-indarkeria arintzeko programa" izeneko programa profesionalek laguntza ematen dieten familietan indarkeria- eta tratu txarreko testuinguruak detektatzean sortzen da, eta esku-hartzea nola bideratu eta egoera horien aurrean ohiko arreta psikosoziala nola egokitu planteatzen da..

Programak tratu txar fisiko eta/edo psikologikoko egoerak jasotzen ditu, bai eta terminalitate-egoeran dagoen pazientea erasotzailea eta haren emaztea eta zaintzaile nagusia biktima diren egoerak ere, edo alderantziz, hau da, egoera aringarrian dagoen pazientea biktima eta gizonezko zaintzailea erasotzailea izatea; kasu horietan, areagotu egiten da biktimaren kalteberetasuna eta haren babesa indartzeko beharra.


2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

COVID-19 eta generoa




Maiatzaren 11tik aurrera, Osasunerako Nazioarteko Erakundeak  (OMS), COVID-19a pandemia deklaratu eta munduko herrialde guztiak neurri eta estrategia ezberdinak hartu zituzten bere hedapena eta efektua kontrolatzeko asmoz. 

Ala ere, COVID-19 aren agerraldia ez da osasun krisi bat soilik, bere  hedapenaren kontra hartutako  neurriek ondorio sozial eta ekonomiko larriak eragin dituzte. 

Madrileko Emakumearen Institutuak ikerketa bat egin du  generoaren arabera pandemiak izan ditzaken inpaktuen ondorioak aztertzeko, krisiak era desberdinean eragiten baitie emakume eta gizonei. 


2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

“COVID-19a eta emakumeen aurkako indarkeria: Ikaspenak eta proposamenak”



Osasunaren ikuspegitik COVID 19ak sortutako pandemiari emandako lehentasunezko erantzunaz gain, krisi horrek eragin zuzena du eta izango du gure bizitzako esparru askotan, hala nola ekonomikoan, edo, besteak beste, emakumeen eta gizonen berdintasunean, eta hauei heltzea beharrezkoa da baita ere.  

Ildo horri jarraiki, “COVID-19a eta emakumeen aurkako indarkeria: Ikaspenak eta proposamenak” da Emakundek “Garbira pasatzeko apunteak” izeneko online ziklo berri baten barruan antolatu duen lehen mahai-inguruaren izenburua. Ziklo honen bidez COVID19ak berdintasunean eta emakumeen aurkako indarkerian duen eraginari buruzko eztabaida eta hausnarketa partekatua sortu nahi da. 

Lehen mahai-ingurua ostegun honetan, maiatzaren 14an, egingo da, arratsaldeko seietan, eta Monica Ramos antropologoak, Norma Vázquez genero indarkerian aditua den psikologoak eta Jorge Freudenthal tratu txarrak ematen dituzten gizonekin lan egiten duen psikologoak parte hartuko dute. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak aurkeztuko du hitzaldia, eta Pilar Kaltzada kazetariak moderatuko du. 

Emakunderen webgunearen bidez ikusi ahal izango da,  Emakunderen espazio birtualean.

2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

"Rebeldes de género"


Kanariar uharteetako Hezkuntza, Unibertsitate, Kultura eta Kirol sailburuak, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduriko genero erasoak ekiditeko gida berri bat kaleratu du. 

Estereotipo sexistak ahutzi eta matxismorik gabeko gizarte bat eraikitzeko asmoz, “Rebeldes de Género” lemapean, bisualki oso erakargarriak diren bost argitalpen idatzi dituzte. 

Gida, formatu ezberdinetan eta dohainik aurki daiteke hurrengo estekan : 

http://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoescuela/educarparalaigualdad/coleccion-rebeldes-de-genero/

2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

Berdintasuna eta COVID-19

    

COVID-19aren krisiak nabarmen aldatu ditu agenda eta lehentasun politiko eta sozialak, eta politika publiko guztiak birbideratu behar dira lehentasun horiei erantzuteko. Ildo horretan, ezinbestekoa da genero-ikuspegia kontuan hartzea, epe labur, ertain eta luzean hartzen diren neurriak, bai emakumeentzat, bai gizonentzat, ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen eta inor atzean utz ez dadin, Garapen Jasangarrirako Euskadi Basque Country 2030 Agendan jasotako konpromisoari jarraituz.

Testuinguru horretan, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren kasuetarako arreta-zerbitzuen funtzionamendua bermatzea da lehentasunetako bat, bai eta biktima guztiek zerbitzu horiek eskuragarri izatea ere, haien aniztasuna kontuan hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzu horiek funtzionatzen ari dira, eta Emakunde, inplikatutako gainerako erakundeekin lankidetzan, erakundeen erantzuna koordinatzen ari da arlo horretan, bai eta horri buruzko informazioa zabaltzen eta herritarren eskura jartzen ere.