2020(e)ko abenduaren 31(a), osteguna

Jauria


"Nire burua oraindik kolokan jartzen dut ": Álex García aktorearen diskurtso txalotua, feminismoaren aurrean dekonstruitzen jarraitzen dela aitortuz. 

'Antidisturbios' eta 'Jauría' filmetako aktoreak intrintsekoa den matxismoari buruzko hausnarketa egin ondoren, bere portaera inkontziente batzuk aldatzen saiatzen dela aitortu du. 

Alex honetaz konturatu eta publiko egiteko ausardia izan du, eta aktoreak hasi duen bide bera egitera animatzen ditu gainerako gizonak. 

Esteka honetan dituzu artikulu osoa eta elkarrizketaren bideo txiki bat, Cadena Ser "El faro" programan. 

https://cadenaser.com/programa/2020/11/28/el_faro/1606595932_052838.amp.html

2020(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako legea


Eusko jaurlaritzak emakumeen eta gizonen berdintasunerako legearen aldaketa onartu du, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkaro herri-ituna ahalbidetuko duena.

Bingen zupiria eusko jaurlaritzako bozeramaile eta kultura eta hizkuntza politikako sailburuak agerraldia egin du gobernu kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal berdintasun, justizia eta gizarte politiketako sailburuarekin batera. Beatriz Artolazabal berdintasun, justizia eta gizarte politiketako sailburuak jakitera eman duenez, gobernu kontseiluak emakumeen eta gizonen berdintasunerako legea bigarrenez aldatzeko lege-proiektua onartu du. 

Sailburuak azaldu duenez, legearen aldaketa honen bidez, berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako politikak indartu nahi dira, eta, aldi berean, politika horiek testuinguru arauemaile eta sozial berriaren ondoriozko behar berrietara egokitu. "Proposamenean nazioarteko araudiaren aurrerapenak, gizarte-kontzientzia, gaiari buruzko ikaskuntzak, lanaren ebaluazioak eta etengabeko egokitzapenak eta politika publikoen koordinazioa, talde feministen aldarrikapenak eta biziraun duten emakumeen eskaerak integratzen saiatu gara. Eta legearen alderdirik azpimarragarrienetako bat mantentzen eta indartzen saiatu gara: emakumeen aurkako indarkeria genero-desberdintasunaren adierazpen goren gisa kokatzea, eta berdintasunean aurrera egitea indarkeria desagerrarazteko ", adierazi du.

2020(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Jostailu ez-sexistak

 

Jostailuek eta jolasguneek eginkizun nabarmena dute haurren sozializazioan, batez ere bizitzako lehen urteetan, eta oso tresna baliotsuak dira haien garapen kognitibo eta sozialerako. 

Familiek eta hezkuntzako profesionalek hezitzaile gisa duten erantzukizunaz jabetu behar dute, eta jostailuak eta jolasguneak ondo aukeratu behar dituzte. 

Jostailuak dibertigarriak eta seguruak izan behar dute, parte-hartzea eta irudimena sustatu eta haien adinerako egokiak izatea da garrantzitsuena. 

Ez dago jostailu ez jolasik neska edo mutilenak direnik: utzi kamioiekin, panpinekin, baloiekin, eraikuntza-jokoekin, sukaldeekin... jolasten. 

Gaztela-Leongo Juntak gida bat eskaintzen digu egun hauetan familiek aukeraketa on bat egin dezaten.

http://carei.es/wp-content/uploads/GuiadelJuguetenoSexista.pdf 


2020(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Genero indarkeria


Indarkeriaren biktima diren emakumeei prozesu judizialei buruzko informazio materialak landu dituzte Emakundek eta Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialak. 

Bi dokumentuak gaur bildu den Gipuzkoako Genero Indarkeriaren Batzorde Probintzialean egindako lanaren emaitza dira. Materialetako bat informazio-liburuxka bat da, genero-indarkeriaren biktimek prozesu penalean dituzten eskubide nagusiak jasotzen dituena, eta bestea genero-indarkeriaren biktimentzako prozesu penalari buruzko informazio-gida bat. 

Bi dokumentuen helburua da azaltzea, biktimek eskuragarri duten hizkera eta formatu grafikoan, zein diren prozesu judizialean dituzten eskubide nagusiak eta zein fasetan garatzen den prozedura epaitegi edo auzitegian. Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan egin dira – Euskaraz eta gaztelaniaz –, eta maizen erabiltzen diren hizkuntza ez-ofizialetan – Arabieraz, frantsesez, ingelesez, italieraz eta errumanieraz –, bai eta irakurketa errazean ere adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako formatuetan.

Gida

Informazio-liburuxka

2020(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

DetectAmor

 


Aplikazio honek maitasunaren eta harremanen kontzeptuari buruz hausnartzen laguntzen du, hamar joko dibertigarriren bidez. 

Hortaz, DetectAmor baliabide ludikoa da neska-mutilek jolasteko, dibertitzeko, “bikote-harreman” eta “maitasuna” hitzaren inguruan dituzten ideak aztertu eta, aldi berean, matxismoaren eta genero-indarkeriaren inguruan dituzten jarrerak  hausnartuz. 

Edozein hezkuntza-eragilek, indarkeria matxistaren prebentzioaren gaia azaldu, informatu eta sakontzeko ere erabil dezake. 

http://www.juntadeandalucia.es/iamindex.php/areas-tematicas-coeducacion/app-detectamor

2020(e)ko abenduaren 6(a), igandea

20 gorputz, 20 artista



Bilboko Berreginen Museoa erakusketen denboraldia abiaraztera doa, “20 gorputz, 20 artista” erakutsiz.

Aldi baterako erakusketa berri honen diskurtsoa giza gorputzaz dugun pertzepzioan oinarritzen da 2020ko urriaren 1etik 2021eko urtarrilaren 29ra izango da ikusgai.

Erakusketak komisario independentea du, Fidel Díez Mesa, Bizkaiko erakundeko teknikariekin lankidetzan.

Euskadin finkatutako 20 artista garaikideren lanak erabili ditu; gaurkotasun handiko artistak dira eta Grezia klasikoko perfekzio fisikoaren ideiarekin konparatiba bat egin nahi izan da.

Jardueren programa zabala ere antolatu da, bisita gidatuak eta hitzaldiak barne.

+Info

2020(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Bizirik nahi gara

 


Azaroak 25aren inguruan, “Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean”, Berdintasun Ministerioak dibulgazio  eta eztabaida mintegi ziklo bat antolatu du. 

Zikloak 2 mintzaldi eta 6 mintegi izango ditu on line, azaroaren 5etik abenduaren 17ra bitarte. Emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten hainbat alderdiri buruz eztabaidatzea proposatzen dute mintegiek, gai hauek jorratuz: feminizidioa, sexu-indarkeria, maskulinotasunak eta indarkeria matxista, intersekzionalitatea eta indarkeria matxistak; sexu-esplotazioa... 

+Info

2020(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

Ikuspegi feminista duen ikerketa sexologikoan




🅜🅤🅝🅓🅤🅑🅔🅡🅡🅘🅐🅚 elkarteko Ahalduntze Sexualerako Nazioarteko Eskolak 18 eta 64 urte bitarteko emakumeei zuzendutako 𝗜𝗸𝘂𝘀𝗽𝗲𝗴𝗶 𝗙𝗲𝗺𝗶𝗻𝗶𝘀𝘁𝗮 𝗱𝘂𝗲𝗻 𝗜𝗸𝗲𝗿𝗸𝗲𝘁𝗮 𝗦𝗲𝘅𝗼𝗹𝗼𝗴𝗶𝗸𝗼𝗮𝗻 parte hartzera gonbidatzen gaituzte. 

https://forms.gle/2KsRvbUUHdoLnaN46

Momentu hontan, ikerketa indartu nahiean gabiz eta horretarako Bizkaian bizi diren emakumeak behar ditugu. 

Zuen parte hartzea eta ikerketaren zabaltzea izugarri eskertzen dugu. 

Guztion artean ezagutza sor dezagun!


2020(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Berdintasunean heztea

 


Emakumeok gizartean dugun rola aldatu egin da, eta horrek, ezinbestean, maskulinotasunaren rola zalantzan jartzea eta eraldatzea ekarri du. Maskulinitate berri bat sortzeko unea iritsi da. 

Testuinguru honetan, familiaren ikuspegitik, "Aita berriak" inplikazio aktiboa du hazkuntzan, enpatia erakusten du, zaintza-lanetan parte hartzen du eta seme-alabak lehenesten ditu. Gizonak zaintzaile izatetik gizon arduratsu izatera pasatu dira. 

Gobernuz kanpoko AFAE Erakundeak berdintasunean hezteak eta hazteak adimen anitzak eta gure seme-alaben osasuna garatzeko dituen abantailak ezagutzera gonbidatzen gaitu. 

Eta horretarako ezer hoberik ez dago Ritxar Bacete aita – Horrek dakarren guztiarekin – eta genero eta maskulinitateetan espezialista handienetako baten gogoeta eta proposamenetatik abiatzea baino. 

Doako hitzaldi hau ostegunean izango da, azaroaren 26an, 19: 00etan, eta online eta zuzenean emango da lotura honetan aurkituko duzun estekaren bidez.

2020(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

A25-eko manifestua


Euskadiko Birgizarteratze Institututik (IRSE-EBI), gure inplikazioa erakutsi nahi dugu A25a ikusgarri egiteko, berriro ere, bizi garen sistema patriarkala salatzeko, eta gure konpromisoa adierazteko, mundu osoan emakumeek eta neskatilek sufritzen dugun genero indarkeria prebenitzeko eta ezabatzeko.

Erreibindikatzeko eta gogoratzeko data bat

Azaroaren 25ean 60 urte betetzen dira Mirabal ahizpak erail zituztenetik (Patria, Minerva eta Maria Teresa); Trujilloren diktaduraren aurka borrokatu ziren hiru aktibista ziren, Dominikar Errepublikan. Haien omenez, egun honetan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna gogoratzen da. Harrezkero, mugimendu feministek, gizarteak zein herritarrek konta ezin ahala ekintza erreibindikatibo eta sinboliko abiarazi dituzte, indarkeria matxista desagerrarazteko.

Manifestua osoa

2020(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Azaroaren 25a


Izaskun Landaidak eta Zuriñe Elordik,  Emakundeko zuzendariak eta idazkari nagusiak hurrenez hurren, azaroaren 25a, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna, dela eta diseinatutako kanpaina aurkeztu dute. 

Emakundek eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak bultzatutako kanpaina hau ez da ohiko kanpaina bat; izan ere, Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egin duen prozesu baten emaitza da, eta urte askoan bizi izandako indarkeria ezberdinen benetako testigantzekin eratu da. Emakumeak eurak dira kanpainaren protagonistak, eta eurek hautatu dute kanpainaren mezu nagusia zein izan behar duen: euren ikusezintasunarekin bukatzea eta gizarteari dei bat egitea bizi izan dituzten eta bizi dituzten egoerei adi egon dadin.

INDARKERIA JASAN DUTEN ADINEKO EMAKUMEEN TESTIGANTZA ERREALEKIN EGINDAKO BIDEOA

2020(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

#Yonorenuncio

 


Irabazi asmorik gabeko Yo No Renuncio elkartea, lan mundua eta bizitza familiarra uztartzearen aldarrikapen bezala sortu zuten Malasmadres clubeko kideek. 

#YoNoRenuncio lema pean, partidu politikoekin, enpresekin eta familiekin batera, 2015. urtetik aurrera, Kontziliazioa erraztu dezakeen, estatu mailako paktu bat lortzeko dabiltza lanean. 

https://clubdemalasmadres.com/asociacion-yo-no-renuncio/

2020(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Mafalda: Femenino singular

 


Joaquin Lavado,  Uztailaren 17an, Mendoza, Argentinan jaio zen eta duela gutxi zendu zen. Txikitan jabetu zen marrazkilari izateko zeukan bokazioaz eta orduan izan zen Quino deitzen hasi zitzaizkionean.  

1964an Mafalda, bere pertsonaia, aldizkari batean agertzen hasi zen eta beranduago egunkari batean. Lumen argitaletxeak hamaika liburuki argitaratu ditu Mafaldaren bineten bildumekin. Zerotik hamarrera zenbakituak eto liburuki bakar batean “Mafalda”. “Todo Mafalda” pertsonaiaren berrogeitahamargarren urteurrenean argitaratu zen, pertsonaiaren    argitaratugabeko binetekin. 2018 an feminismoaren inguruko bilduma argitaratu zen “Mafalda. Femenino singularra”.  

Bilduma honetan Quinoren pertsonaiak, matxismoa eta emakumeen rolaren inguruan   hausnartzera gonbidatzen gintuen. Quinok giza-eskubideen aldekoa izan zen eta emakumeen eskubideak maisutasunez defendatu zituen. 

Hone hemen gure omenaldirik zintzoena. 

2020(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Kongresua (on line)

 


III. Kongresua feminismoa, indarkeria matxistak eta gizarte esku-hartzea. Komunitatea, indarkeria matxisten aurrean emakumeak eta adingabeak babesteko agente gisa.

Noiz :  Azaroak 27 .

Ordutegia : 9:00 - 14:00  /  15:00 - 18:00

Antolatzailea: Eraikiz Koleztiboa.

Informazio gehiago: 657 73 60 23, eraikizkolektiboa@gmail.es

Inskripzioa

2020(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Emakunde Saria


Iñigo Urkullu Lehendakariak – Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak lagunduta – Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria eman dio Concepción María (Cony) Carranza herri-hezitzaile feministari emakumeen ahalduntze feministari egindako 20 urtetik gorako ekarpenagatik eta  bereziki egoera ahulenetan dauden emakumeekin, emakume migratuekin batez ere, egindako lanagatik.

+Info

2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Eskubide eta berdintasun historioak

 


Mamadou Gomis ezagun artista Argazki Artearen Afrikako Federazioa (FAAP) presidentea eta sortzailea da, Senegalean. 

2019ko Eakinean, FAAP-ak, David Palacín eta Marta Moreiras espainako argazkilariaren eskutik Dakarri buruzko tailerra egin du.  

Hortik, “Afrikako Emakumearen parlamentu” erakusketa sortu da.  Pasa den martzoan erakusketa Senegalen ikusi ahal izan zen eta urriaren 14etatik azaroaren 4raino Bilbo Zabalguneko Eraikinean ikus daiteke. 

Erakusketa kolektiba honek genero berdintasuna , ekitatea, emakumearen eskubideak eta argazkilaritza ere sustatzea nahi ditu. 





Ver mapa más grande

2020(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

Bilboko emakume etorkinen aintzatespena

Bilboko Udalak abian jarri du "Bilboko emakume etorkinen aintzatespena". Bilboko Udaleko Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak sustatutako ekimena da, iaz egin zen aurrenekoz eta helburu du Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinak duen garrantzia aitortzea, bai eta aniztasuna aitortzeko eta erreferente bihurtzeko agertokiak sortzea ere.

Aurtengo edizioan nobedade garrantzitsuak daude eta sei kategoria:

1. Emakume komunitateko agentea

2. Emakume ekintzailea

3. Emakume politikaria

4. Emakume artista

5. Emakumea, giza eskubideak defendatzen dituena

6. Emakume gaztea

+Info

2020(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Kiara Nirghin


Kiara Nirghin, 19 urteko ikaslea, zientzialaria eta STEMen, neska gazte eta emakumeak sartzearen bultzatzailea da. 2016an, Googleren zientzia saria irabazi zuen, lehorteak dauden tokietan elikadura bermatzeko metodo baten inguruan egin zuen lanagatik. 

Egunero, milaka pertsona ari dira historiaren alde egokian ezartzen. Emakumeen eskubideen alde ahotza altxatuz, aldeko jarrera azalduz, mobilizatuz eta ekintza haundi zein txikiak betetzen. Hau, berdintasunaren belaunaldia da. 

+Info

2020(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Hizkuntza eta genero


Hizkuntzaren eta generoaren arteko gurutzaketaz hausnartzeko, lau mahai-inguru antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak, Emakundek, eta Hizkuntza eta Generoa batzordeak elkarlanean. Azaroko astearteetan izango dira guztiak goizeko 10:00etan eta online. 

Gaur goizean Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon, egindako prentsaurrekoan aurkeztu dituzte jardunaldiak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari Izaskun Landaidak.

Izen-ematen

2020(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Emakumeen Mundu Martxa

 


Berdintasunean heztea

 



 
Genero-berdintasunari dagokionez asko aurreratu bada ere, sexismoak gainditu gabeko gaia izaten jarraitzen du gure gizartean. Badakigu familietan eta ikasgeletan jasotzen dugun hezkuntza desagerrarazteko bide nagusietako bat dela. Baina gizartean oraindik ere mikromatxismoak ematen dira, rol jakin batzuk iraunarazten dituztenak eta desberdintasunari laguntzen diotenak. Ekintza horiek elikatzen dute emakumearen kontzepzio bat, kultura patriarkaletik oinordetzan hartua, zeinek emakumeak objetu bihurtzen eta haren eskubideak murrizten ditu. 
 
  
Honako bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu, gai honi buruz hausnartzeko: 

https://www.youtube.com/watch?time_continue=29&v=wl3CLakCZmA&feature=emb_logo

2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Sexu-aniztasuna



Sexu Aniztasunaren inguruko sentsibilizazio ikastaroa 

Helburu orokorra: Sexu aniztasunaren inguruan sentsibilizazioa eta kontzeptu egokien erabilera egokia ikastea 

Dohaineko ikastaroa: %100 SEPEak finantzatua 

Modalitatea: Telematikoa 

Ziurtagiria: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) Katalogoko espezialitate agiria, ikastaroa egin den erakundeak igorria. 

Nori zuzendua: Langile autonomo, langile eta ABEE egoeran dauden langileei. 

Parte hartzeko baldintzak:  

Eskatzen diren agiriak aurkezteaz gain, ikastaro honetan parte hartzeko ez da baldintza berezirik bete behar. 

Langabezian dauden parte-hartzaileentzako gehieneko portzentai bat gordeko da.


 https://www.formate.es/curso/sensibilizacion-diversidad-sexual/

2020(e)ko irailaren 22(a), asteartea

#ZinemakumeakGara


ZinemakumeakGara, emakumeek zuzendutako Bilboko zine erakustaldiak mende laurdena beteko du, kulturaren eta feminismoaren lubakietan egindako ibilbide luzearen errepasoa eginez. Proiekzio, mahai-inguru eta topaketen ziklo bat egingo da gonbidatuekin Bilborocken, Campos Eliseos Antzokiko Cúpula Aretoan eta Azkuna Zentroako auditorioan.​

Erakustaldia urriaren 5etik 14ra bitartean egingo da Bilbo'ko hainbat gunetan, eta 25. urteurreneko programazioaren zati bat Portugalete'ra, Zalla'ra eta Basauri'ra ere iritsiko da.​

+Info

2020(e)ko irailaren 17(a), osteguna

Zauriak

 


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ekimen eta proiektuak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

COVID-19aren ondorioz bizi dugun errealitatea kontuan izanda eta parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko EGKtik zenbait neurri hartu ditugu:

 Izena eman edo berdintasuna@egk.eus / 615749929 (Irati). 

Ekitaldian zehar musukoa beharrezkoa izango da. Eraman ezean ezingo da parte hartu (betiere osasun arrazoiren batengatik ez bada).

Administrazioek har ditzaketen neurri zein aholku eta oharrak jarraitu une oro.

2020(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

Sexu -indarkeriari


Emakundek urtero antolatzen du Udako Ikastaroak Fundazioarekin batera kurtso bat.

Aurten “EMAKUMEEN ETA NESKATOEN KONTRAKO SEXU-INDARKERIARI BURUZKO ANTZEZPENAK ETA DISKURTSOAK” izenburupean gauzatuko da, eta irailaren 21 eta 22an izango da. 

Osasun larrialdiaren araberako aforo neurriak direla eta, kurtsoan aurrez aurre parte hartu ahal duten pertsona kopurua murriztu da, hori dela eta azkeneko 9 plaza gelditzen dira soilik.

Aurrez aurreko ikastaroa

Ikastaroa online modalitatean. Zoom aplikazioa erabiliko da, eta izen ematea irekita dago: 

Online ikastaroa zuzenean


 

2020(e)ko irailaren 14(a), astelehena

Beldur Barik lehiaketa 2020


Abian da gazteei zuzendutako eta indarkeria sexista prebenitzeko Beldur Barik 2020 lehiaketa.

Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, 11 urtez gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatzen daramatza Beldur Barik programak.

Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta programaren jarrera ikusarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.

+Info

2020(e)ko irailaren 10(a), osteguna

Agnodice



Agnodice edo Agnodike antzinako greziako emakume bat izan zen. Erizaina, emagina eta ginekologoa izan zen, gainera lehenengo emakume ginekologoa izan zen. 

Bere judizioari erantzunez historian ezagututako lehen errebolta femeninoa piztu zen. 

Bere historia ezagutu nahi duzu?

+Info

2020(e)ko irailaren 4(a), ostirala

Berdintasuna pandemia-garaian


Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak "Berdintasuna pandemia garaian. Covid 19aren eragina genero ikuspegitik" txostena argitaratu du. Txostenak eragile sozioekonomiko ezberdinei gakoak eskaintzen dizkie COVID-19ren pandemiak emakumeengan eta gizonengan izan duen eragin desberdina hobeto ulertzen laguntzeko, bai eta erantzunak genero-ikuspegia kontuan hartuta egokitzeko gomendioak ere. 

Hori guztia, epe labur, ertain eta luzean hartuko diren neurriak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen, bai emakumeentzat, bai gizonentzat, eta inor atzean ez uzteko, Garapen Iraunkorrerako Euskadi Basque Country 2030 Agendan jasotako konpromisoarekin bat etorriz.

Berdintasuna pandemia-garaian

2020(e)ko uztailaren 15(a), asteazkena

“Garbira pasatzeko zirriborroak”




María Ángeles Duránekin itxiko du Emakundek “Garbira pasatzeko zirriborroak” online zikloa

Emakundek ostegunean itxiko du, María Ángeles Durán akademiko eta ikertzailearen parte-hartzearekin, “Garbira pasatzeko zirriborroak” online zikloa. Ziklo hau pandemia gure gizartean sartu ondoren jarri zen abian, hausnarketak eta eztabaidak sortzeko, ekarpenak jasotzeko eta Emakunde egiten ari den analisia aberasteko eta etorkizunerako proposamenak sortzeko helburuarekin. 

Hitzaldia arratsaldeko seietan hasiko da eta zuzenean jarraitu ahal izango da Emakunderen webgunetik eta Youtubetik, eta ondoren Emakunderen webgunetik grabatuta ikusi ahal izango da. 

2020(e)ko uztailaren 13(a), astelehena

Eraso sexistarik gabeko uda





“Eraso sexistarik gabeko uda” kanpaina, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barikprogramaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere. 

Aurreko urteetan jaietako eraso sexistak prebenitzeko kanpaina egin da, baina Covid-19aren pandemiak eragindako aurtengo egoera berezia ikusita, kanpaina ez da jaietan oinarritu baizik eta udan, orokorrean.


2020(e)ko uztailaren 7(a), asteartea

Generoa, medikalizazioa eta osasun mentala


Jardunaldi hauen helburua osasun mentalean eta haren medikalizazio-prozesuan emanten ari diren genero-desberdintasunei buruz hausnartzea da. Tokiko eta nazioarteko ikerketa ugarik erakutsi dute osasun mentalaren adierazleak okerragoak direla emakumeengan, hein handi batean, gizonen eta emakumeen bizi-baldintzak desberdinak direlako, maskulinotasun eta feminitate hegemonikoen eredu nagusien ezaugarriekin batera.

Data eta lekua:

2020ko urriaren 2a

Bizkaia Aretoa (UPV/EHU) Avenida Abandoibarra, 3  48009 Bilbao



2020(e)ko ekainaren 30(a), asteartea

BAI SAREA




Emakundek sustatutako BAI SAREA osatzen duten erakundeek lan kolektibo bat egin dute alarma egoerako hilabete hauetan, eta horren emaitza izan da buletin bat, denbora horretan erakundeen jardunbide egokiak jasotzen dituena. Praktika horiek pandemia garaian enpresetan egiten den zaintzarekin lotuta daude, kontziliaziotik haratago doan ikuspegi batekin. 

Buletina egiteko euren ekarpenak egin dituzten erakundeak honako hauek dira: SATSE Erizainen Sindikatua, URA Uraren Euskal Agentzia, Izan Fundazioa, Kirol Management S.L., Ipace, Agintzari, Elhuyar, Caritas, Berria, Bahía de Bizkaia Gas, Emun eta EJIE. Telelana, konziliazio erantzunkidea, osasun fisikoa eta mentala konfinamenduan, kulturak hilabete hauetan izan duen garrantzia, zaintza-sareak… dira, besteak beste, lantzen diren gaietako batzuk, eta horien inguruko jardunbide egokiak aurkezten dira.

2020(e)ko ekainaren 25(a), osteguna

Raketistak


Frontoian jokatzen zuten emakume hauek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan zirela uste da. Aurretik emakumeak pilotan jartzeko saiakerak egon ziren arren, 1917an Ildefonso Anabitarte enpresari donostiarrak neska gazteak eraman zituen Madrila eta han jokoan jarri zituen. Egurrezko raketa sendoekin eta teniseko pilotarekin hasi baziren ere, berehala hartu zuten larruzko pilota. Frontoi txikietan abiadura ikaragarrian jokatzen zuten batere babesik gabe ; espektakulua ziurra zen.

Arrakasta lagun, frontoiak hedatuz joan ziren Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan. Zabalkuntza honek pilotariak eskatzen zituen, eta horrela sortu ziren raketa eskolak.

Etxetik 15 urte ingururekin  joan eta pilotan trebatutakoan dirua etxera bidaltzeko modua egiten zuten gehienek. Emakume aitzindari hauek Euskal Herrian gaizki ikusiak  izan ziren, oro har, garaiko emakume moldearekin bat egiten ez zutelako; kanpoan ordea, arrakasta dastatu zuten askok.

Horregatik, “Raketistak lehen eta orain kultur kirol elkarte”-tik isiltasunean iraun duen pilotari hauen istorioa agerian jarri nahi dugu.

http://www.raketistak.com/index.php/eus/

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Webinar: Berdintasuna gizarte-larrialdiaren erdian


1 Elkarrizketa

Genero-biolentziako biktimak artatzeko erronka garrantzitsuenak

Zein da saioaren helburua?

Konfinamenduan emakumeen kontrako indarkerian esku-hartzeak izan duen garapenari buruzko gogoeta egitea (aldaketak jardueran, profil berriak, eskaerak eta behar desberdinak, esku hartzeko praktikak aldatzea eta abar). Era berean, epe labur-ertainean, arretari eta arreta emandako emakumeei begira, esku-hartze zerbitzuetatik aurrez ikusten diren ondorioei buruz pentsatzea. Horrekin, epe laburrean eta ertainean esku-hartzearen etorkizunerako orientazioak identifikatu nahi dira.

Ekainaren 17an, asteazkenean, 17:00etatik 18:15era.

2 Elkarrizketa 

Kontziliazioa, zaintza eta erantzunkidetasuna erakundeetan

Zein da saioaren helburua?

Erakundeek une hauetan egindako lan guztia ezagutzea eta konfinamenduan erakundeetan kontziliazioaren, zaintzaren eta erantzunkidetasunaren arloan egindako jarduketari buruz eta aurreikusten diren ondorioei buruz gogoeta egitea
- Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna kudeatzeko giltzarriak eskaintzea “bizitza erdigunean” jartzearen ikuspegitik.
- Kontziliazio- eta erantzunkidetasun-politiketan erakundeetatik langileen bizitza pertsonalari eta familia-bizitzari emandako erantzunari buruz gogoeta egitea, betiere, berdintasun-ikuspegia ardatz hartuta.
- Epe laburrean eta ertainean kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren arloan izan daitezkeen ziurgabetasunak eta behar berriak identifikatzea.
- Arlo horretan genero-inpaktuaren jarraipena egin ahal izateko, etorkizunean zaintzeko elementuak identifikatzea.
- Ikaskuntzako eta elkarlanean oinarritutako gogoeta egiteko eremuak. Horietan, ikuspegia partekatuko da eta proposamenak sortuko dira esperientziatik eta partekatutako ezagutzatik abiatuta.

Ekainak 19 9:30etik 10:30era



2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

“Garbira pasatzeko zirriborroak”


Emakundek COVID-19ari eta genero ikuspegitik ekonomian duen eraginari buruzko online eztabaida antolatu du.

Emakundek  “Garbira pasatzeko zirriborroak” online zikloarekin jarraitzen du. Ziklo hori pandemia gure gizartean sartu zenean hasi zen, hausnarketak eta eztabaidak sortzeko, ekarpenak jasotzeko eta Emakunde egiten ari den azterketa aberastu eta etorkizunerako proposamenak sor ditzakeen eztabaidagune  bihurtzeko. 

Oraingoan, ekonomia feministan adituak diren bi lagun izango dira, eta Covid-19k ekonomian duen eraginari buruz arituko dira, generoaren ikuspuntutik. María Pazos matematikari eta ikertzaileak, Ikerketa Fiskalen Institutuko Ikerketa Ikasketetako buruak eta Ekonomia, Politika Publiko eta Genero Berdintasuneko irakasleak; eta Mertxe Larrañaga Ekonomian doktore eta Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasleak Covid-19ren krisiak ekonomian eta gizartean dituen ondorioez eta horrek emakumeen eta gizonen bizitzan duen eraginaz eztabaidatuko dute.


2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Uda ikastaroak


Nola irudikatzen da emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeria?

Uda Ikastaro honen bidez, gizartearen hainbat arlotan egiten den sexu-indarkeriari buruzko narratibak hausnartu eta aztertu nahi dira, baita hainbat eragile sozializatzaileren bidez ere (komunikabideak, fikzioak, literatura, publizitatea, sare sozialak eta beste batzuk).

Lekua: Miramar Jauregia (Donostia)

Noiz: 21.ira - 22.ira

Ikastaroaren hizkuntzak gaztelania eta euskara izango dira aldiriko itzulpenik GABE


2020(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

Memory


Azkenaldian eta itxialdiaren harira, argitaletxeek hainbat ekintza bota dituzte koronabirusari aurre egiteko. Batzuek, ebook-ak dohainik deskargatzeko aukera eman dute. 

Argitaletxe hauetako bat, Shackleton argitaletxea da, liburuetan oinarritutako jolas ezberdinak asmatu eta sarera igo dituzte edonork jaitsi ahal izateko. Shacktibitateak deitu diote jarduera ezberdin hauei, eta denen artean, oso interesgarria den, sormen haundiko emakumeen inguruko Memory jolas bat egin dute. 

Memory jolasetan, partehartzaileek berdinak diren fitxak bilatu behar dituzte bikoteak eginez. Kasu honetan, historian zehar sormen haundia izan duten emakumeen inguruko jolasa da eta bertan idazle famatuak aurkituko ditugu: Jane Austen, Agatha Crhristie, Virginia Woolf edo Mary Shelly adibidez. 

¿Jolastuko ahal dugu? 


2020(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

Genero-indarkeria bizitzaren amaieran


Matia Fundazioak, bizitzaren azken fasean dauden pertsonei arreta psikosoziala ematen dien fundazioak, programa bat argitaratzen du artatzen dituzten familietan eta pertsonetan gertatzen diren genero-indarkeriako egoerei aurre egiteko..

"Bizitzaren amaieran genero-indarkeria arintzeko programa" izeneko programa profesionalek laguntza ematen dieten familietan indarkeria- eta tratu txarreko testuinguruak detektatzean sortzen da, eta esku-hartzea nola bideratu eta egoera horien aurrean ohiko arreta psikosoziala nola egokitu planteatzen da..

Programak tratu txar fisiko eta/edo psikologikoko egoerak jasotzen ditu, bai eta terminalitate-egoeran dagoen pazientea erasotzailea eta haren emaztea eta zaintzaile nagusia biktima diren egoerak ere, edo alderantziz, hau da, egoera aringarrian dagoen pazientea biktima eta gizonezko zaintzailea erasotzailea izatea; kasu horietan, areagotu egiten da biktimaren kalteberetasuna eta haren babesa indartzeko beharra.


2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

COVID-19 eta generoa




Maiatzaren 11tik aurrera, Osasunerako Nazioarteko Erakundeak  (OMS), COVID-19a pandemia deklaratu eta munduko herrialde guztiak neurri eta estrategia ezberdinak hartu zituzten bere hedapena eta efektua kontrolatzeko asmoz. 

Ala ere, COVID-19 aren agerraldia ez da osasun krisi bat soilik, bere  hedapenaren kontra hartutako  neurriek ondorio sozial eta ekonomiko larriak eragin dituzte. 

Madrileko Emakumearen Institutuak ikerketa bat egin du  generoaren arabera pandemiak izan ditzaken inpaktuen ondorioak aztertzeko, krisiak era desberdinean eragiten baitie emakume eta gizonei. 


2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

“COVID-19a eta emakumeen aurkako indarkeria: Ikaspenak eta proposamenak”



Osasunaren ikuspegitik COVID 19ak sortutako pandemiari emandako lehentasunezko erantzunaz gain, krisi horrek eragin zuzena du eta izango du gure bizitzako esparru askotan, hala nola ekonomikoan, edo, besteak beste, emakumeen eta gizonen berdintasunean, eta hauei heltzea beharrezkoa da baita ere.  

Ildo horri jarraiki, “COVID-19a eta emakumeen aurkako indarkeria: Ikaspenak eta proposamenak” da Emakundek “Garbira pasatzeko apunteak” izeneko online ziklo berri baten barruan antolatu duen lehen mahai-inguruaren izenburua. Ziklo honen bidez COVID19ak berdintasunean eta emakumeen aurkako indarkerian duen eraginari buruzko eztabaida eta hausnarketa partekatua sortu nahi da. 

Lehen mahai-ingurua ostegun honetan, maiatzaren 14an, egingo da, arratsaldeko seietan, eta Monica Ramos antropologoak, Norma Vázquez genero indarkerian aditua den psikologoak eta Jorge Freudenthal tratu txarrak ematen dituzten gizonekin lan egiten duen psikologoak parte hartuko dute. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak aurkeztuko du hitzaldia, eta Pilar Kaltzada kazetariak moderatuko du. 

Emakunderen webgunearen bidez ikusi ahal izango da,  Emakunderen espazio birtualean.

2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

"Rebeldes de género"


Kanariar uharteetako Hezkuntza, Unibertsitate, Kultura eta Kirol sailburuak, bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduriko genero erasoak ekiditeko gida berri bat kaleratu du. 

Estereotipo sexistak ahutzi eta matxismorik gabeko gizarte bat eraikitzeko asmoz, “Rebeldes de Género” lemapean, bisualki oso erakargarriak diren bost argitalpen idatzi dituzte. 

Gida, formatu ezberdinetan eta dohainik aurki daiteke hurrengo estekan : 

http://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoescuela/educarparalaigualdad/coleccion-rebeldes-de-genero/

2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

Berdintasuna eta COVID-19

    

COVID-19aren krisiak nabarmen aldatu ditu agenda eta lehentasun politiko eta sozialak, eta politika publiko guztiak birbideratu behar dira lehentasun horiei erantzuteko. Ildo horretan, ezinbestekoa da genero-ikuspegia kontuan hartzea, epe labur, ertain eta luzean hartzen diren neurriak, bai emakumeentzat, bai gizonentzat, ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen eta inor atzean utz ez dadin, Garapen Jasangarrirako Euskadi Basque Country 2030 Agendan jasotako konpromisoari jarraituz.

Testuinguru horretan, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren kasuetarako arreta-zerbitzuen funtzionamendua bermatzea da lehentasunetako bat, bai eta biktima guztiek zerbitzu horiek eskuragarri izatea ere, haien aniztasuna kontuan hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzu horiek funtzionatzen ari dira, eta Emakunde, inplikatutako gainerako erakundeekin lankidetzan, erakundeen erantzuna koordinatzen ari da arlo horretan, bai eta horri buruzko informazioa zabaltzen eta herritarren eskura jartzen ere.

2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

Vostok 6



¿Inoiz galdetu ahal diozu zeure buruari emakume arrakastatsuek ze traba gainditu izan behar zituzten berain lorpenak jasotzeko? ¿Oraindik ere gazteentzako emakumezkoak diren erreferenteak  falta direla sumatzen ahal duzu? 

Vostok 6, emakumezko erreferenteen podcast bat da. Marta Coralen elkarrizketa entzutera gonbidatzen zaituztegu. Emakume honek Espainiako Kung-fu 6 txapelketa irabazi ditu eta 2014. urtean, Europako txapelduna izan zen. Espainiako Kuoshu elkarteak  Espainiako kirolaririk honena izendatu zuten 2013 eta 2014 urteetan. Marta Coralek bere bizitza pribatua besteak defendatzen jarduten du. Barne ministerioko bizkartzain modura lan eginez. Gerriko beltzez, genero rolak apurtu eta Espainiako Arte Martzialaren historian bere tokia lortu du.   

https://www.podiumpodcast.com/vostok-6/temporada-2/

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

"Gizonak eta zaintza"



Hitzaldi birtualak: "Gizonak eta zaintza"

Data: 2020ko apirilaren 29a.

Ordua: 18:30.

Aurkezlea: Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria.

Hizlariak: Leire Gartzia eta Edu Portilla.

Moderatzailea: Ander Bergara.

Informazio gehiago: https://bit.ly/2S6Bz5R

Koronabirus garaian, zaintza +. Egin dezagun dagokiguna.