2024(e)ko otsailaren 29(a), osteguna

Marina Marroquí

 


Egitarauaren lehen ekitaldia martxoaren 4an izango da, astelehenean, eta hasierako plater nagusi bat eskainiko du; izan ere, egun horretan Sestaon izango da emakumeen eskubideen defendatzaile handia den Marina Marroquí. Indarkeria matxistan aditua den Marroquí gizarte-hezitzaileak 120.000 neskamutili baino gehiagori eman dizkie tailerrak, eta, horri esker, Valentziako Erkidegoan eragin handiena duten 25 emakumeen artean izendatua izan da. Gainera, ondo ezagutzen du indarkeria matxista, zoritxarrez, lehen pertsonan pairatu zuelako gaitz hori.

Martxoaren 4an, astelehena, eguerdiko 12etan, Marina Marroquik "Eso no es sexo" bakarrizketa aurkeztuko du Sestaoko ikasleentzat; eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, "Eso no es amor" izeneko beste bakarrizketa bat eskainiko du, publiko orokorrari zuzendua.

2024(e)ko otsailaren 23(a), ostirala

Mingeneros

Argentinako web gune honek gizarte bidezkoago, berdintasunezkoago eta genero arrazoiengatiko indarkeriarik gabekora hurbiltzen gaituzten eraldaketa soziokulturalak bultzatzeko edukiak eskaintzen dizkigu.

Hauei buruzko liburuak doan deskarga daitezke:

  • Zaintzak
  • Indarkeriak
  • Maskulinotasunak.
  • Genero-indarkeria jasaten duten pertsonei laguntzea.
  • Komunikazioa genero ikuspegiarekin...

2024(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

On line eskola


Emakundek online eskola bat jarri du abian, herritarrak berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko eta prestatzeko.

Emakunderen Berdintasun Eskolak jasotzen duen prestakuntza-eskaintza 32 ikastarok osatzen dute, berdintasunari buruzko hainbat gairi buruzkoak. Gaien artean, berdintasunari buruzko oinarrizko ikastaro batez gain, honako gai hauei buruzko ikastaroak eskaintzen dira: ziberfeminismoa, ahalduntze feminista, genero-ikuspegia txertatzea, berdintasunean haztea, emakumeen aurkako indarkeria, berdintasunezko maskulinitateak, berdintasuna kirol-praktikan, berdintasuna osasunean, komunikazioan, ekonomia feminista, berdintasun-planak enpresetan... 

+Info

2024(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

Hitzaldi

 


Online hitzaldia familientzat eta hezitzaileentzat. Online sortzen diren genero eta sexu indarkeriak ezagutzea, prebenitzea eta horien aurrean nola jokatzea azaltzen du. 

Eguna: 2024ko otsailaren 27a. 

Ordutegia: 17:00etatik 18:30era. 

Formatua: Online. Zoom-en bidez (hitzaldiaren aurreko egunean jasoko duzu esteka). 

Prezioa: Doakoa.  

2024(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

Erantzunkidetasuna


GIZONEKIN ESKU HARTZEA ERANTZUNKIDETASUNA SUSTATZEKO 

10 orduko ikastaro presentziala, osasun, gizarte eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendua. 

DATA: Otsailak 15 eta 22 

TOKIA: "La Bolsa" eraikina, Pilota kalea, 10. Bilbo 

ORDUTEGIA: 9etatik 14etara 

PLAZA MUGATUAK 

Inskripzioa

+Info