2021(e)ko azaroaren 22(a), astelehena

Kaletarrak

Bilboko Udalak Glasso Agentziaren «Kaletarrak» proiektua sustatzen du, #BilbaoAurrera Planaren bitartez.

Proiektu horren protagonistak dira uriko kale-izendegian gaur egun dauden 28 emakumeak.

Horrela, bada, abenduaren 16ra arte, kale horietako bakoitzean totem bat egongo da, bi QR koderekin. Horien bitartez, euskarazko eta gaztelaniazko podcast bat entzun ahalko da, «Kaletarrak»en Ivoox eta Spotify kanaletan, kaleari izena ematen dion emakumearen istorioari buruz. Totemean, QR kodeaz gain, dagokion emakumearen argazkia egongo da, eta gainerako kaleen zerrenda, barrutika.

+Info

2021(e)ko azaroaren 11(a), osteguna

Berdintasuna

 

InteRed-ek berdintasuna lortzeko eta emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa duen herritar gazteak sustatu nahi ditu. Horretarako, "Tokatu berdintasuna" kanpaina jarri du martxan. 

Ekimen honek Indarkeria matxistak aurre egiteko hezkidetzaren aldeko apustua egiten du kausak identifikatzeko eta desmuntatzeko tresnarik eraginkorrena baita.   

Gazte eta nerabeekin lan egiteko material eta baliabide pedagogiko erabilgarriak eskaintzen dizkigute web orrian. 

https://www.intered.org/tocaigualdad/

2021(e)ko azaroaren 8(a), astelehena

Clara Campoamor

 


1931ko urriaren 1ean emakumeek boto-eskubidea lortu zuten Espainian. Isaías Lafuentek kontatutako podcast honek, Aura Garrido protagonista duela, eta historialarien parte-hartzearekin, Clara Campoamorrek historia egin zuen parlamentu-saioak birsortzen ditu.  

https://podcasts.apple.com/es/podcast/clara-conquista/id1587031870?l=en

2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

EraStop / AgreStop

 


Erasoen aurkako aplikazioa

Funtzionamendua:

1. Aplikazioa deskargatu ondoren, datu pertsonalak sartu behar dira telefonoa geolokalizatzeko. Hori dela eta, laguntza eskatzeko, ez da telefonoz deitu behar, baizik eta aplikazioko botoi bat sakatu behar da, Udaltzaingoarekin zuzenean harremanetan jartzeko.

2. Aplikazioak 3 botoi ditu, funtzio banarekin:

Eraso bat jasaten ari naiz: Larrialdietako botoia da. Sakatzean, seinale bat bidaltzen zaio Poliziari berehala, pertsona non dagoen adierazita, agenteak azkar-azkar joan daitezen.

Eraso bat salatu: Indarkeria-ekintza ikusten duen edozeinek salatu egin dezake.

Etorri nirekin: Erabiltzailea etxera doan bitartean, norbere kontaktuek lagun egiten diote eta mapa birtual batean ikusiko dituzte haren urratsak. Uneren batean erabiltzailea bidetik aldendu edo ez duela aurrera egiten ikusten badu, laguntzaileak Udaltzaingoari dei diezaioke.

+Info