2025(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

Udako ikastaroa

 


Emakundek urtero antolatzen du Udako Ikastaroa Fundazioarekin batera ikastaro bat.

Aurten “Belaunaldi berrientzako Internet seguru eta feminista bat pentsatuz: orainaldiko jakintzak eta etorkizuneko erronkentzat” izenburupean gauzatuko da, ekainaren 17 eta 18an izango da, Miramar Jauregian.

+Info


2025(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala

Berdintasun Eskola 2025

 


Emakunderen Berdintasun Eskola online guneak genero-ikuspegia bizitzaren eremu guztietan zeharka txertatzeko sentsibilizazioa, prestakuntza eta gaikuntza sustatzen ditu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lege berriaren (martxoaren 16ko 1/2023 LD) aginduei eta herritarren eskariari erantzunez. Haren helburu nagusia da gizarte honek benetako berdintasunerantz aurrera egiteko behar duen balio-aldaketa bultzatzea.

Doakotasuna

https://formakunde.eus/eu/