2025(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

Larrialdietarako 112 SOS Deiak


Aplikazioa doakoa da. Eta soilik botoi bat sakatuta 112 larrialdi-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera ematen du.

Sistemak abisuak osorik bidaltzea ahalbidetzen du, geolokalizazio aurreratua du eta estaldura gutxiko eremuetan funtzionatzen du.

Herritarrek segurtasunarekin, osasunarekin, suteekin eta veste gertakari batzuekin erlazionatutako larrialdien berri zuzenean eman ahal izango dute larrialdiko eta segurtasuneko zerbitzuekin modu arinean konektatuko den aplikazio horretatik.

+Info


2025(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

Tapputi

 


Tapputi, Tapputi-Belatekallim bezala ere ezaguna ("Belatekallim" jauregi bateko emakume ikuskariaz ari da), historiako lehen kimikatzat hartzen da. 

Lurrin-fabrikatzaile bat zen, K. a. 1200. urtearen inguruan Babiloniako Mesopotamian datatutako idazkera kuneiformeko taulatxo batean aipatua. Loreak, olioa eta kalamua erabiltzen zituen cyperus, mirra eta baltsamoarekin batera. Ura edo beste disolbatzaile batzuk gehitzen zituen, gero hainbat aldiz distilatu eta iragazten zituen. Hau ere alanbike baten erreferentzia zaharrena da. 

2025(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

"Ni feminista naiz"


"Ni feminista naiz" da martxoaren 8ko erakundeen arteko kanpainaren leloa. Goiburua "Feminismoa zurekin bat" esaldiarekin osatzen da, eta feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatu eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman nahi die. Honekin batera, feminismoaren balioek pertsonen eguneroko bizitzan botere eraldatzailea dutela erakutsi nahi du. Ukazio eta desinformazio olatuaren aurrean, Emakundek, hiru aldundiek eta EUDELek beharrezkotzat jotzen dute feminismoari buruzko pedagogia egitea eta berdintasun-politikei balioa ematea. Gainera, Aurten Beiing-eko adierazpenaren 30. urteurrena eta Euskal Berdintasunerako lehen Legearen 20. urteurrena ospatzen dira.