Abuztuan zehar, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Aste Nagusirako diseinatutako kanpainaren irudiak ikusi ahal izango dira, era bateko eta besteko publizitate-euskarritan, uriko kaleetan han eta hemen, eta halaber Udalaren sare sozialetan, eta baita webgunean ere: www.bilbao.eus.
Irudiaren diseinuari dagokionez, protagonista Marijaia da, errespetuzko eta berdintasunezko jaien defendatzaile handiena; besoak altxatuta, eta bi eskuturreko agerian, bata morea eta bestea ortzadarraren koloreekikoa, eskuen keinu baten bidez agertzen du indarkeria ororen kontrako gaitzespena. Gainera, "SOLO SÍ ES SÍ/BAKARRIK BAI DA BAI" leloa irakur daiteke, erdigunean , dagoeneko herritarren artean zabalduta dagoen mezu honekin: “NO ES NO/EZ BETI DA EZ". Bi lelo horiek ingelesera eta frantsesera ere itzuli dira.
Jaietan ere hedatuko da mezua, kontzertuen agertokietako pantailetan eta uriko turismo-bulegoetan; gainera, kanpainarekin bat egin nahi duten konpartsetan, saltokietan, jatetxeetan eta hoteletan ere zabalduko da. Era berean, Udalak animatu egiten ditu herritarrak irudiak beren profil sozialetan erakustera, edozein eraso sexistaren aurrean baterako gaitzespena erakusteko.
Informazio gehiago:
https://acrobat.adobe.com/id/urn:aaid:sc:EU:8c87758f-9f7a-45b1-89ea-9f5f079a111e