2024(e)ko uztailaren 30(a), asteartea

Ikusgaia: Rosa Parks


Rosa Parks historiara pasatu zen 1955ean Alabamako autobus batean bidaiari zuri bati eserlekua uzteari uko egiteagatik. Gertaera horrek agerian utzi zituen arraza beltzeko pertsonek pairatzen zituzten segregazio baldintzak, eta haien eskubide zibilen defentsarako elkarte bat sortzea ere ekarri zuen.

Gainera, Parksen ekintzak eragin nabarmena izan zuen mugimendu feministan, erakutsiz emakumeak ere lider izan zitezkeela justizia sozialaren eta berdintasunaren aldeko borrokan.

+Info

2024(e)ko uztailaren 18(a), osteguna

Emakume eta gizonen arteko berdintasun tailerrak

 


Berdintasunerako tailerrak emakumeon prestakuntza, parte-hartze soziala eta jabekuntza bultzatzeko diseinatu dira, horrela, beste pauso bat emanez Bilboko emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortze bidean.

  1. Internet eta sare sozialak
  2. Informatika hastapena 
  3. Norberaren burua maitatzea eta zaintzea, tratu onaren bidez
  4. Sorkuntza idazketa
  5. Inprobisazioko eta gorputz-adierazpeneko tailerra
  6. Ikuspegi feministatik artista diren emakumeak
  7. Munduko emakume idazleak ikusmolde feministatik 
  8. Eztabaida eta argudiatze tailerra

2024(e)ko uztailaren 9(a), asteartea

Plazandreak


Udalak Plazandreak txapelketarekin arituko da lankidetzan, eta pilotaririk onenekin itzuliko da Esperantza frontoira, Uztailaren 1etik abuztuaren 5era arte.

Taldekako lehiaketa da eta pilotariek binaka jokatu beharko dute, lau eta erdiaren barruan; garaipen bakoitzeko puntu bat batuko dute.

Maila goreneko 12 pilotarik hartuko dute parte, lau taldetan banatuta: Arrizabalaga-Capellán eta Ibarrola, Aldai-Mendizabal eta Larrarte, Zabaleta-Gaminde eta Etxegarai eta Garai-Galeano eta Arrillaga.

+Info


2024(e)ko uztailaren 1(a), astelehena

Dokumentazio Zentroa

 


Emakunderen Dokumentazio Zentroa 1989an sortu zen, Erakundea sortu eta urtebete geroago, hain zuzen. Orduz geroztik, Erakundearen beraren, euskal erakundeen eta herritarren guztien informazio- eta dokumentazio-beharrak asetzeko dihardu lanean: Euskal AEtik datozen eskariei ez ezik beste autonomia-erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik datozenei ere erantzuten die.

Emakunderen Dokumentazio Zentroa Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sareko partaide da. Sarea 1994. urtean eratu zen, Espainiar Estatuan dauden zentroen lana sustatzeko eta hedatzeko.

+Info